Jpeg

ETA: Armak ema­tea baino, pix­ka­na­ka­ko arma­ga­betze ideo­lo­gi­koa eta sis­te­man bar­nean integrazioa

ETA­ren par­te batek 2004. urtea baino dexen­te lehe­na­go era­ba­ki zuen aha­lik eta bal­din­tza hobe­sa­si­ba­kre­ne­tan borro­ka arma­tua uztea. Zen­bait tes­tuin­gu­ru ger­ta­ka­rik eta Eus­kal Nazio Aska­pe­ne­ra­ko Era­kun­de Sozia­lis­ta Iraul­tzai­leak utzi­ko zuen zuzen­da­ritza poli­ti­ko zere­gi­na har­tze­ko Ezker Aber­tza­lean era­tu­ri­ko lobby-aren pre­sioak (Madri­len buru­tu­ri­ko Bate­ra­gu­ne epai­ke­tan ager­tu beza­la, esklu­si­bo­ki era­tu zute­nen kasa ari­tu zenak), bal­din­tza­rik gabe­ko eta alde­ba­ka­rre­ko amo­re ema­te ikus­ga­rri eta iku­si­ga­be­ko bate­ra era­man dute ETA.

Bere adie­raz­pi­de publi­koan, 2009tik aurre­ra ETAk hasie­ra ema­ten dio alde­ba­ke­rre­ko amo­re ema­te eta arma­ga­betze pro­ze­su bati, zei­na 2017ko api­ri­la­ren 8an amaitzen den Eus­kal Herria mili­tar­ki oku­patzen jarraitzen duten inda­rrei armak entre­ga­tuz. Para­le­lo­ki, aipa­tu­ri­ko lobb­yak, lehe­nik BATA­SU­NA­ren zuzen­da­ritza­tik eta gero SOR­TU­re­ne­tik, ENAMen zuzen­da­ritza bere­ga­natzen du, aldi berean ENAM pro­gre­si­bo­ki eta sis­te­ma­ti­ko­ki des­man­te­la­tuz. Hau da, ETAk uzten du Ezker Aber­tza­lea­ren aban­goar­dia gida­ritza eta zere­gin horre­tan ordez­ka­tua iza­te­ko sor­tu­ri­ko lobb­yak posi­zioak ira­baz­ten ditu Ezker Aber­tza­lean (jada Ezker Aber­tza­le Ofi­zial ere dei­tuan) mugitzen den oro kontrolatzeraino.

Aipa­tu­ri­ko amo­re ema­tea eta Ezker Aber­tza­le Ofi­zia­la­ren ondo­rioz­ko estra­te­gia alda­ke­ta beraz, denboretan,erritmoetan,formetan eta edu­kie­tan lobby horrek zuzen­du eta kudea­tua, hor koka­tu behar da. Hor koka­tu behar da borro­ka arma­tua­ren baz­ter­tzea eta armak etsaia­ri entre­gatzea; SOR­TUk alder­dien legea onar­tzea; Eus­kal Pre­so Poli­ti­koen Kolek­ti­boak «Sor­tu bidea» har­tze­ko aha­le­gi­na; alder­di horren eta zuzen­da­ritza poli­ti­koa burutzen duen sare osoa­ren posi­zio sozial­de­mo­kra­ta lasai eta erre­for­mis­ta; eus­kal bur­ge­sia txi­kia­ren frak­zio bate­kin eta ezau­ga­rritze espa­ño­lis­ta­ko bes­te bate­kin egin­da­ko alian­tza sobe­ra­nis­tak, Eus­kal Herria ezein tes­tuin­gu­ru­tan defen­datze­tik at, orai­nal­di atse­gi­na eta enfren­ta­men­du­rik gabe­ko etor­ki­zu­na ira­gar­tzen dio­te­nak; Ezker Aber­tza­lea­ren eta ENAM bera­ren era­kun­de borro­ka­la­rie­nen desegi­tea; herri eta lan­gi­le mugi­men­du­ko dina­mi­ka akti­boen baz­ter­ke­ta; par­la­men­tu espai­niar eta bas­ko-espai­no­len ere­muan gau­za­tu­ri­ko jar­dun sumi­soa; SOR­TU­ren ildo erre­for­mis­ta, pazi­fis­ta eta kola­bo­ra­zio­nis­ta onar­tzen ez duten sek­to­re iraul­tzai­leen iso­latze eta zoko­ratzea lehe­nik eta demo­ni­zatze eta kri­mi­na­li­zatzea gero; Ezker Aber­tza­lea izan zena hiru era­kun­de­ta­ra murriz­tea (Sortu,Ernai eta LAB) zuzen­da­ritza gore­na alder­di legez­ta­tu eta ins­ti­tu­zio­nal-elek­to­ra­lis­tak atxi­kiz. Eta hor koka­tu behar da ere egun­go bere ildo poli­ti­koa­ren zen­tzu­ga­be­ke­ria han­die­na: Eus­kal Herria­ren inde­pen­den­tzia espa­niar eta fran­tziar lega­li­ta­tea­ren eta Euro­par Bata­su­na­ren lega­li­ta­tea­ren betetze eta sumi­sio oso­tik planteatzea.

Eta agur esan zitzaion Eus­kal Iraul­tza Sozia­lis­ta­ri ere. Eta ez hau desira­ga­rri eta beha­rrez­ko ez iza­tea­ga­tik (edo bai?) bai­zik eta sin­ple­ki oku­patzai­le espai­niar eta fran­tse­sen legee­tan jaso­ta ez dagoe­la­ko, eta beraz horren ara­be­ra posi­ble ez dela­ko. Ezer ez da posi­ble eta beraz borro­katze­ko hel­bu­ru, nola­bait gure etsaien legee­tan jaso­ta ez bal­din bada­go. Sal­bues­pen baka­rra inde­pen­den­tzia da, PNVren­gan­dik zer­bai­te­tan des­ber­din­du beha­rra­ga­tik. Era berean ordea, kon­trae­sa­na ager­tzen da hala­ko borro­ka eta enfren­ta­men­du­ra­ko eus­kal gizar­tea pres­ta­tu beha­rrean, bare­tu eta anes­te­sia­tu egi­ten denean, guz­tia era baketsuan egi­nen dela ira­ga­rriz, eta nor­bai­tek gehie­gi gal­detzen bal­din badu, ETA­ren arma­ga­betzea­re­kin beza­la, nazioar­te­ko komu­ni­ta­tea gu lan­gun­tze­ra eto­rri­ko dela eran­tzu­nen zaio. Bai, Eisenho­wer «Euro­pa­ren askatzai­le eta bake­gi­leak» 1959ko aben­dua­ren 21ean Torre­jon de Ardoz-eko base mili­ta­rre­ko aire­por­tuan Fran­co besar­ka­tuz egin zuen bezala.

Ondo­rio nabar­me­na, lobb­yak guz­tio­ga­tik era­ba­ki zuen ez due­la inola­ko enfren­ta­men­du­rik egon behar esta­tue­kin. Argu­diatzen da legez-kan­po­ratzea­re­ki­ko bel­du­rra­ga­tik dela, bai­na fil­mea­ren altue­ra haue­tan nola lite­ke ile­ga­li­za­zioei hain­bes­te­ko izua iza­tea eta aldi berean Eus­kal Erre­pu­bli­ka lor­tze­ko esta­tu oku­patzai­leei (haie­ta­ko bat poten­tzia nuklea­rra eta NBEen Segur­ta­sun Batzor­de­ko kide iraun­ko­rra) aurre egitea?

ETA era­kun­dea­ren amil­tze ideo­lo­gi­koa Eus­kal Erre­sis­ten­tzia­ren aban­goar­dia gisa bere amaie­ra­ra iritsi da. Hori da Eus­kal Herri Lan­gi­lea­ren etsaien garai­pe­na. Bai­na ez bere aban­goar­dia mili­tar­ki garai­tu dute­la­ko. Hala­ko garai­pen edo porro­tik ez zegoen plan­te­atu­rik ez esta­tuen alde­tik eta ez Eus­kal Erre­sis­ten­tzia­ren alde­tik. Ez zegoen hala­ko gudu-zelai­rik ez batzuentzat,ez bes­teen­tzat. Zapal­duen­tzat zein zapal­tzai­leen­tzat bata­lla eten­ga­bea Eus­kal Herri Lan­gi­leak gida­tu­ri­ko Eus­kal Iraul­tza Sozia­lis­ta­ren proiek­tua inda­rrean man­ten­tzean (edo ez man­ten­tzea­ren) ebaz­ten zen.

Beraz inoiz ez luke­te Eus­kal Erre­sis­ten­tzia garai­tutzat joko, hark berak bere burua hala jo ezean. Nahiz eta Erre­sis­ten­tziak urtean 4 ekin­tza soi­lik egi­te­ko gai­ta­su­na izan. Kasu horre­tan ere etsaiak jakin­go luke ez due­la ira­ba­zi, ezin due­la­ko bere sis­te­man inte­gra­tu kon­tro­latzen ez duen zer­bait, bere legee­tan sar­tzen ez den zer­bait, sin­ple­ki Erre­sis­ten­tziak ez ditue­la­ko lege horiek onar­tzen, uka­tu egi­ten ditue­la­ko eta ez due­la­ko etsaia­ren auto­ri­ta­tea aitor­tzen. Ez luke ira­ba­zi­ko ez mili­tar­ki, ez poli­ti­ko­ki, ez ideo­lo­gi­ko­ki. ETA bada, hamar­ka­de­tan azal­du den moduan, ez zen ara­zoa. Gakoa Eus­kal Herriak bere aska­pen nazio­nal eta sozia­la esku­ratze­ko duen esku­bi­dean zetzan. Eta hor ger­tatzen da orain arte eza­gu­tu dugun Erre­sis­ten­tziak bere hel­bu­ruei uko egin eta etsitzea. Bes­te gau­za da, une hone­ta­tik bere­tik eratzen egon dai­tez­keen dina­mi­ka eta mol­dee­na, eta horre­la iza­te­ko­tan nola osa­tu­ko lira­te­keen epe motz,ertain eta luze­ra Erre­sis­ten­tzia berria ezaugarritzeko.

Beraz ETAk amo­re ema­ten du, zuzen­da­ritza poli­ti­koan ordez­katzen duen SOR­TUk egin beza­la (eskan­da­lu­ga­rri­ki egin ere, alder­dien lege espai­nia­rra onar­tuz). Zer gel­ditzen zaio EPP­Kri? Bur­ki­dee­ki­ko izae­ra soli­da­rioa alda­rri­katzea? Kolek­ti­bo­ta­su­na­ren bai­ta­ko bere bata­su­na alda­rri­katzea? Bere izae­ra poli­ti­koa alda­rri­katzea? Horre­la egi­ten badu ebi­den­tzian utzi­ko lituz­ke ETA eta SORTU. Argi­ki. Garratza da,baina egia. Hala, ira­do­kitzen dute pre­soek inde­pen­den­tzia kla­bee­tan egin behar dute­la ekar­pe­na. Bai­na horrek ez du balio kar­tze­la­rien­tzat, ez bada oku­rren­tzia­re­kin barrez leher­tze­ko. Egiaz­ki porro­ta­ren beraien par­tea eskain­tze­ra dara­matza­te, Beraiek ere amo­re eman behar dute.

Orain jaki­te­ko gel­ditzen zai­gu­na guz­ti honen zer­ga­tia da, ETA borro­katze­ko jaio zene­ko bi hel­bu­ruek lor­tu gabe jarraitzen bai­tu­te orain­dik. Hori egia bada, eta bada, zer da ger­ta­tu dena? Amo­re ema­te eskan­da­lu­ga­rrie­ne­tan ere ager­tzen ez den hain­bes­te sumi­sio­ren bai­tan dau­de ger­ta­tu dena­ren gako batzuk, nahiz eta bere azal­pe­nak gaur balia deza­ke­gun espa­zioa baino gehia­go behar­ko lukeen.

Den­bo­ran oso atze­ra egin behar­ko genu­ke ETA­ren porro­ta­ren gene­sia, hots bere amil­tze ideo­lo­gi­koa edo hel­bu­ru his­to­ri­koen baz­ter­tzea, ikusteko.Argalaren erail­ke­ta oste­ko garai­ra jo behar­ko genu­ke. Hor lur­pe­ra­tu ziren V. batza­rre­ko tesiak eta beraien gara­pen teo­ri­ko zein prak­ti­koa. Eta Arge­le­ko elka­rriz­ke­ten garaian koka­tu­ko ginateke.

Arge­le­ko elka­rriz­ke­ta mahaia. Bukae­ra­ren hasie­ra. Eus­kal Herri Lan­gi­leak bere hel­bu­ru gore­nak lor­tze­ko behin beti­ko posi­zio aban­tai­latsua nego­zia­zio mahaian esku­ra­tu­ko zue­la pen­tsatzeak aurre­ko 20 urtee­ta­ko idea­rioa eta Eus­kal Herri Lan­gi­leak bote­rea har­tze­ko borro­ka­ren kon­tzep­zio mar­xis­ta oro­ri uko egi­tea supo­satzen zuen. Hor­ta­ra­ko ez bazen, zer­ga­tik eta zer­ta­ra­ko borro­ka­tu zen?

Gogo­ra deza­gun Arga­la 1978ko aben­dua­ren 21ean erail zute­la. Hor hasi zen egon­kor­tzen Espai­niar Erre­for­ma dei­tu­ri­koa, hots Monar­kia­ren II. Berre­zar­pe­na. Neo­fran­kis­moa. Erre­gi­me­na­ren Kons­ti­tu­zioa aben­dua­ren 6an erre­fren­da­tu eta 29an eza­rri zen inda­rrean. Hor hasi zen homo­lo­gatzen «joven demo­cra­cia euro­pea» gisa. Hor hasi zen indar­tzen posi­zio erre­for­mis­ta. Bur­ge­sia-tti­pia­ren era­gi­na. Filo­so­fia interklasista,burgesa. Porrot ideologikoa.

Espai­nia eta Fran­tzia­ren hatza­par inpe­ria­lis­te­ta­tik inde­pen­dien­te, Eus­kal Herria­ren­tzat etor­ki­zun sozia­lis­ta esku­ra­tu nahi zuen Aska­pen Nazio­nal eta Sozia­le­ko Mugi­men­dua­ren ikus­mi­ra­tik borro­katzen zen,baina erdi­gu­ne kapi­ta­lis­ta­ko gune batean. Ez itsa­soz-gain­di­ko lurral­de kolo­nial batean. Ez da edo­zein dile­ma. Eta ebi­den­te diru­di ezin zute­la muns­tro inpe­ria­lis­ta­ren erraie­tan Nazio Aska­pe­ne­ko mugi­men­du bat loratzea onar­tu, area­go behar­gin kla­se­ko posi­zioe­ta­tik, tes­tuin­gu­ru zehatze­ta­ra ego­ki­tu eta egu­ne­ra­tuz, ETA­ren V.batzarreko plan­te­amen­due­kin jarrai­tu nahi zelarik.

Hori bai ezin zute­la onar­tu. Bur­ge­siak, oli­gar­kia finan­tzie­roak, nazioar­te­ko kapi­ta­lak eta inpe­ria­lis­moak ezin zuten Eus­kal Herria (borro­ka ere­du para­dig­ma­ti­koa Euro­pan eta mun­duan) erraus­tu, bere koka­gu­ne geo­gra­fi­koa­ga­tik. Bes­te mol­de batzuk arti­ku­latze­ko beha­rra zuten Erre­sis­ten­tzia maku­rra­ra­zi eta adi­bi­de arris­kutsua heda­tu ez zedin, area­go arka­ku­sotxo bat iza­na­ga­tik eta ez nazioar­te­ko aita­pon­te­rik eta ez erre­ta­guar­dia­rik ez izan arren, bera­re­kin bukatze­ko modu­rik ez zegoe­nean. Eta ongi kon­bi­na­tu­ri­ko hatza­par­ka­da des­ber­di­nak aurre­ra era­ma­tea era­ba­ki zuten. «Terro­ris­moa­ren aur­ka­ko nazioar­te­ko kolaborazioa».ZEN plana.Gerra ziki­na. GAL. BVE. Tor­tu­rak. Estra­di­zioak. Depor­ta­zioak. Ester­mi­nio gar­tze­lak. erre­pre­sioa. Komu­ni­ka­bi­deen itxie­ra. Infil­tra­zioak. Into­xi­ka­zio infor­ma­ti­boa. Barra librea.

Inten­tsi­ta­te baxu­ko gerra bat inple­men­ta­tu zuten nola­bait jada­nik Gerra Hotza baino dexen­te lehe­na­go­tik, II. Mun­du Gerra bete­tik, yan­kee eta bes­te­la­koe­kin kola­bo­ratzen (sio­nis­te­kin bar­ne) bete­ra­noa zen PNVren, bur­ge­sia zipaioa­ren, ezi­nor­dain­duz­ko eta ezin­bes­te­ko laguntzarekin.

Eta Eus­kal Herri­ko Erre­sis­ten­tzia osoa­ren eta batez ere bere par­te penin­tsu­la­rra­ren borro­ka heroi­koa aur­ka izan arren, nahiz eta nahi izan ez, Espai­niar Erre­for­ma gure herria­ren hegoal­dean ere fin­ka­tu zen azke­nik. Hain­bat arra­zoi­ren­ga­tik. Lehe­nik eta behin aipa­tu berri dugun eta «guda kon­train­tsur­gen­te» gisa izen­datzen den inten­tsi­ta­te baxu­ko gerra­ren ondo­rioz Erre­sis­ten­tziak jasan behar izan dituen era­so guz­tien emaitza. Bes­te­tik esta­tuek Eus­kal Herria­ren aur­ka buru­tu­ri­ko asi­mi­la­zio setatsua. Bai­ta esta­tu oku­patzai­lee­ne­ki­ko kon­pa­ra­tuz urria den popu­la­zioan borro­kak berak era­gi­ten duen des­gas­tea. Eta ez dira gutxies­te­koak fran­tses demo­kra­zia jako­bi­noak eta espai­niar monar­kia par­la­men­ta­rioak «bas­que-fra­nçai­se» edo «vas­co-espa­ñol» gisa­ko bizitza mozo­rro­tu, dul­zi­fi­ka­tu eta lise­ri­ga­rri bihur­tze­ko balia­bi­deak ere.

Bes­te arra­zoi bat bur­ge­sia bas­ko-espa­ño­la­ren jarre­ra da. Hau era­ba­ki­ga­rria izan da. Espai­niar sis­te­mak zati­tu eta bereiz­ten du Hego Eus­kal Herria (PNV­ko bur­ge­sia bas­koa­ren ones­pe­na­re­kin) ekial­de­ko herrial­deen (Araba,Bizkaia eta Gipuz­koa) eta Nafa­rroa Garaia artean. «Per­na­da esku­bi­dea» ema­ten dio PNVri Bas­kon­ga­de­ta­ko base­rrian. Eta honek Eus­kal Herrian eta Eus­kal Herria­ren­tza­ko era­ba­ki­ga­rri diren auzi guz­tie­tan espai­niar bote­ree­kin ados­tu­ri­ko polit­ka, biei intere­satzen zitzaie­na eta intere­satzen zaie­na, apli­ka­tu du: Eus­kal Nazioa­re­ki­ko espai­niar hege­mo­nia ber­matzea, eus­kal ehun eko­no­mi­koak etor­ki­zu­ne­ko inde­pen­den­tzia ez ahal­bi­detzea ziur­tatzea, Espai­nia­ren ama­raun poli­ti­ko-admi­nis­tra­ti­bo eta kul­tu­ra­la sos­ten­gatzea, azken agin­tea Espai­nian duen bur­ge­sia bas­koa­ren orde­na segur­tatzea, ideo­lo­gi­ko­ki Erre­sis­ten­tzia infil­tratzea, batik bat honek kla­se jarre­ra tin­ko bat har ez zezan. Eta gai­ne­ra PNVk eus­kal herri­ta­rren­ga­tik eta «Euskadi»gatik borro­ka­tu­ko balu beza­la egin ere.

Hala da. Eta 80. hamar­ka­da­ren bukae­ra­ra eta saka­ba­na­ke­ta poli­ti­ka­ren has­ta­pe­ne­ta­ra goaz (EHtik espai­niar esta­tu­ko bes­te espetxe batzue­ta­ra buru­tu­ri­ko lekual­da­ke­tek espe­ro­ta­ko emaitzik ez eman ondo­ren). Poli­ti­ka zital eta hil­tzai­le horren ahol­ku­la­riak izan ziren bes­teak bes­te PNV­koak. Hau, por­tzier­to, aldi­ka­ko rifi-rafe media­ti­koe­ta­tik lan­da mahai­gai­ne­ra ate­ratzea inori intere­satzen ez zaion auzia. Eta horiek izan dira, ahol­ku­la­ri kon­train­tsur­gen­te iza­teaz gain exeku­to­re ere iza­nez, ETA­ren eta orohar Erre­sis­ten­tzia­ren aur­ka era­so dutenak.

Luze joko luke eman­da­ko urratsak aztertzeak,baina esan deza­ke­gu PNV lehe­nik ETA­ren sorre­ra era­goz­ten aha­le­gin­du zela. Gero igno­ratzen saia­tu zen. Bes­te erre­me­dio­rik izan ez zue­nean «eus­kal iza­te eta sen­ti­men­dua» ( fin­ka­tu­ri­ko orden bur­ge­sa) sun­tsi­tu­ko zuen anti­kris­to komu­nis­ta iza­tea lepo­ra­tu zion. Kla­se borro­ka bera area­gotzen zihoan hei­nean, bere kla­se pri­bi­le­gioak arris­kuan iku­siz, PNV gero eta era­so­ko­rra­go hasi zen jar­du­ten. Kons­ta­tu zuten ETAk ez zue­la fran­kis­moa­ren aur­ka soi­lik borro­ka­tu; Eus­kal Herri Lan­gi­lea­ren aska­pen nazio­nal eta sozia­la­ren alde borro­katzen zuen eta hori oso­ki zihoan bur­ge­sia bas­ko han­dia­ren intere­sen aur­ka eta bai­ta eus­kal bur­ge­sia-tti­pia­ren intere­sen aur­ka ere. Eta hor, PNVren­tzat bai ger­ta­tu zen ezin­bes­te­koa ETA, ahal zen beza­la, aka­batze­ko erabakia.

Bide mili­ta­rrak ez zuen lor­tu. Esan dugun eta erre­pi­katzen dugun moduan ETA ez da mili­tar­ki garai­tua izan. Seku­la ez lite­ke para­me­tro horie­tan garai­tua izan, ETA­ren jar­dun arma­tuak, espai­niar arma­da­ko buruen kopu­ru ikus­ga­rri bat ager­tu edo­ta urtean 3 edo 4 ekin­tza egin, era­gin sun­tsitzai­le bera izan bai­le­za­ke Eus­kal Herria­ren etsaien­tzat. Era berean ETAk ez zien gerra ira­ba­zi espai­niar eta fran­tziar esta­tuei. Gau­za da hori, sin­ple­ki ezi­nez­ko izateagatik,inoiz ez zue­la plan­te­atu ere egin. Alderantziz,gertatu dena da ETA­koa den edo izan den azken mili­tan­te mul­tzoak, ENAM osoa­ren zuzen­da­ri gisa­ko aipa­tu­ri­ko lobb­ya­re­kin bate­ra, amo­re ema­tea era­ba­ki duela.

Eta hala egin du ebatzi due­la­ko ezin zitue­la esta­tuak behar­tu bere hel­bu­ruen­ga­tik borro­kan jarraitzea ahal­bi­de­tu­ko lio­kee­la pen­tsatzen zuen gutxie­ne­ko posi­zioak lor­tze­ko nego­zia­ke­ta poli­ti­ko­ra. Eta inter­esik bale­go bizitza guz­tian jarrai­tu ahal izan­go luke. Ebi­den­tea den eran, gal­tzen hasi zen KAS alter­na­ti­ba­ren ter­mi­noak lehe­nik eta alter­na­ti­ba bera murriz­tu­rik gero, etsaia­re­kin nego­ziatzea era­ba­kitzean. Eta hori ger­tatzen da etsaia­ren tres­na eta ere­mu bat (Nego­zia­ke­ta mahaia) ere­mu pro­pio edo ebatzi­ga­betzat har­tzen denean. Espai­niar Erre­for­ma asen­tatzen has­ten denean. Beha­rrez­ko uki­tu koiun­tu­ra­le­ta­tik at inola­ko depu­ra­zio­rik gabe­ko buru fran­kis­ta eta ardi larruz­ko erreforma.

Nego­zia­zioa­ren espa­rrua etsai­ren ere­mua da eta era­bat mina­tu­rik du. Ez dago eki­te auke­ra­rik Eus­kal Erre­sis­ten­tzia­ren­tzat. Lehe­na­go edo geroa­go ENAM dena apu­rren­ga­tik ema­te­ko tru­ke­ra era­ma­nen du. Eus­kal kasuan, CNI eta men­de­bal­de­ko bes­te inte­li­gen­tzia zer­bitzuek iku­si­rik ETAk borro­ka arma­tua utzi eta alda­ke­ta estra­te­gi­ko bat egi­te­ko asmoa zue­la, esta­tua­ren bote­re errea­lek (ordai­ne­zi­nez­ko lagun­tza zipaioe­kin) era­ba­ki zuten. lehe­na­go bes­te­ren artean El Sal­va­dor, Gua­te­ma­la, Hegoa­fri­ka edo Irlan­dan biga­rren mai­la­ko ara­zo gisa plan­te­atu­ri­ko Nego­zia­zio mahai­tik pasatzea ez zela beha­rrez­koa. Zer­ga­tik? Bada, jada ez zegoe­la­ko ara­zo­rik. Ez han­di eta ez txi­ki­rik. Ez zegoen, etsi egin zuelako.

Hori da afe­ra nagu­sia. Alde bate­tik Nego­zia­zioa­ren bidez Eus­kal Erre­sis­ten­tziak ezer ere lor­tu­ko ez zue­la ikus­tea, etsaiak eza­gutzen baitzi­tuen nahi­ta­ra han eta hemen ira­do­ki­ta­ko bere kon­bik­zio inti­moak. Bes­te­tik Arga­la­ren garaiaz geroz­tik Erre­sis­ten­tzia osoak pai­ra­tu­ri­ko oker­tze ideo­lo­gi­ko eta poli­ti­koa. Hau da aska­pen nazio­nal eta sozia­la­ren alde­ko enfren­ta­men­dua­ren para­me­troak kla­sear­te­ko­ta­su­ne­tik, epe motze­ko popu­lis­mo­tik eta mar­xis­mo idea­lis­ta­tik egi­tea. Eta aldi berean hori moti­ba­zio nazio­nal edo­ta aber­tza­le­ko apain­du­ra anitze­kin, batzuei azke­nen ondo­rioe­ta­ra arte borro­katze­ko nahi­koa bazitzaien ere, bes­te batzuei oportunismora,erreformismora, pak­tu­ra eta bes­te­la­ko interes par­ti­ku­lar edo kla­se-fak­zio­ko lehe­nes­te­ra iris­tea erraz­ten zie­na. Defi­ni­ti­bo­ki, ez da soi­lik V. batza­rre­ko plan­te­amen­duak mutu­rre­raino ahul­du zire­la, bai­zik eta area­go lur­pe­ra­tu egin zirela.

Beraz, egia­ri buruz ez min­tzatze­ko, anitz aipa­tu­ko da borro­ka arma­tua uzte­ko eta armak entre­gatze­ko modua. Eta ez da hain­bes­te hitz egin­go buru­tu den moduan estra­te­gia berria auke­ra­tu eta inple­men­tatzea­ren zer­ga­tiaz. Ez da argi­tu­ko ere zer­ga­tik ez den gau­za­tu Eus­kal Herria oku­pa­tu eta zapal­tzen duten esta­tuen aur­ka­ko enfren­ta­men­du des­obe­dien­tea, zio­te­nez ETA­ren borro­ka arma­tua ordez­ka­tu­ko omen zuen enfren­ta­men­du mol­dea. Saia­ke­ra egi­nen da eus­kal pre­so poli­ti­ko, depor­ta­tu eta exi­lia­tuak zer­ga­tik baz­ter utziak diren ez azal­tze­ko. Saia­tu­ko da ez argitzen zer­ga­tik ira­do­kitzen zaien «eurek ate­ratze­ko babak eltze­tik» edo azken tre­na dela, Ezker Aber­tza­le Ofi­zia­la tema­tu­ta bai­ta­go 9 urte­tan Eus­kal Herria­ren­tzat erre­pu­bli­ka inde­pen­dien­tea ekar­tzea­re­kin eta ezin bai­ka­ra txi­ki­ke­rie­kin distraitu…

Ohar­ka­bean pasa­tu nahi izan­go da borro­ka­ra­ko prest lego­keen Udal­bitza­ren bote­re ukae­zi­na zer­ga­tik akti­batzen ez dena­ren gai aran­tzatsua. Bitar­te­ko guz­tie­kin saia­tu­ko dira ez azal­tzen zer­ga­tik baretzen eta des­mo­ti­batzen den oina­rri mili­tan­tea, inde­pen­den­tzia­ren alde­ko borro­kan eta­bar eskain­tzen zaion pape­ra kon­tuan har­tuz inoiz baino sus­ta­tua­goa izan behar­ko lukenean.

Gau­za gehie­gi azal­du gabe. Obe­dien­tzia itsu gehie­gi exi­gitzen da. Herri-akor­dio anitz, inola­ko oina­rri zehatzik gabe. PNV­ko bur­ge­sia­re­ki­ko baliz­ko akor­dioez min­tzatzen zaiz­ki­gu. PNV‑k esa­ten du ez dagoe­la inde­pen­den­tzia­ren alde. ELA eta LABen arte­ko akor­dioak aipatzen dira eta Elo­rrie­tak esa­ten du hori ezi­nez­koa dela SOR­TUk har­tzen duen bide parlamentarioagatik.Akordioak kon­tsi­de­ratzen dira CCOO eta Pode­mos-ekoe­kin, herri-akor­dioak PNVre­kin (zei­nak hala­ko­rik nahi ez eta PP eta PSOE­re­kin pak­tatzen duen). Hau guz­tia eta gehia­go dugu 2009tik eta bere estra­te­gia aldaketatik.

Eta adie­raz­pen baten eta bes­tea­ren artean, jus­ti­fi­ka­zio bat eta bes­te baten artean, ger­ta­tu­ko dena, jada ger­tatzen ari dena, bene­ta­ko nahas­men zere­mo­nia bat da. Are eskan­da­lu­ga­rria­goa da armen entre­ga ger­ta­ka­ri horre­ta­ra­ko ETAk egoe­ra­ren azter­ke­ta jaso­ko lukeen zinez­ko adie­raz­pen bat ez pres­ta­tu iza­na. Publi­ko egin­da­ko oha­rra baino zer­bait soli­do eta sako­na­goa. Ez da uler­tzen borro­ka urteak, sufri­tu­ri­koa, borro­kan ero­ri­ta­ko hain­bes­te mili­tan­te­ren ado­re heroi­koa aipa­tu ere ez egi­tea. Eus­kal pre­so poli­ti­koak, depor­ta­tuak eta erre­fu­xia­tuak pre­sen­te ez iza­tea. Egia da dena ez zela ETA, bai­na ETA asko izan da Eus­kal Herrian. Izan da ahitze­raino borro­ka­tu den par­te bat, asmatzee­kin eta tron­patzee­kin, bai­na esa­ten zue­na egi­nez eta zue­na ema­nez. Hitz erdi­rik ere ez. Agian diso­lu­zio agi­ri­ra­ko iza­nen da. Edo­zein gisa­tan diso­lu­zioa nabar­me­na da, ETA gaur egun ez bai­ta deus SOR­TUk Ezker Aber­tza­le Ofi­zia­la­ren hiru­koa­ren (Sortu,LAB eta Ernai) zuzen­da­ritza esku­ra­tu ondoren.

For­mei dago­kio­nez, bada bene­tan kez­ka­tuak gai­tuen auzi bat. Egia bada ETAn mila­ka per­tso­nek mili­ta­tu dute­la (eta are gehia­gok lagun­du) eta gehie­nak egun bizi badi­ra, zer­ga­tik ez da egin guz­tie­kin kon­tsul­ta bat? Zer­ga­tik ETAk bere mili­tan­teen segur­ta­su­na­re­ki­ko inola­ko zuhur­tzia­rik gabe hila­be­tee­ta­ko aurre­ra­pe­na­re­kin ira­gar­tzen du asan­blea bat eta honen edu­kia eta ez du ire­kitzen kon­tsul­ta hori ber­tan mili­ta­tu duten guz­tie­na­ga­na? Zer­ga­tik hain­bes­te pre­sa? Zer­ga­tik lotu dena hain pre­sa­ka? Estra­te­gia alda­ke­ta­re­na beza­la­koa da. Azken urteo­tan Ezker Aber­tza­lea­ren geroa­ren­tzat garran­tzitsue­nak izan diren gaiak begi klis­katze batean eta oso jen­de gutxi­ren artean izan dira era­ba­kiak, auzi horie­ta­ko batzuk prak­ti­kan gau­zatze­ko urteak pasa­tu arren. Eta badi­ra ere «zer­ga­tik» asko eta uler­tzen ez diren gau­za anitz.

Zer­ga­tik esa­ten du ETAk gezu­rra mun­du guz­tia­ren aurrean? Zer­ga­tik dio armak herria­ri entre­gatzen diz­kio­la, bost minu­tu­ren buruan armak Eus­kal Herria mili­tar­ki oku­patzen duten inda­rren esku badau­de? Zer­ga­tik tra­tatzen da eus­kal gizar­tea eta iritzi publi­koa oro­ko­rrean elba­rri men­ta­la bai­litzan? Zer­ga­tik hain­bes­te des­kon­tsi­de­ra­zio eta begi­ru­ne fal­ta? Eta behin gal­de­rak egi­ten hasi­ta, zer­ga­tik ezke­rre­ko eus­kal inte­lek­tua­li­da­deak ez du fitxik esa­ten mutu eta are gor bale­go beza­la? Ber­din zaio Trump‑i igo­rri­ta­ko gutu­na, ber­din pro­tes­ta bat egi­te­ko gau bate­ko itxial­dia egi­tea­ga­tik 200 gaz­te iden­ti­fi­katzea, ber­din ETAk armak poli­zia­ri entre­gatzea eta herria­ri eman diz­kio­la esa­teak, nola gel­ditzen den zir­ki­nik egin gabe batzuek zein bes­teek dena ATA dela eta zer nahi duen ere ez dakie­la esa­ten dutenean…nola begi­ratzen duen men­di­ra gaz­teak gil­tza­pe­tu nahi dituz­te­nean pro­tes­ta mani­fes­tal­di bate­ko gertaerengatik…

Zer­ga­tik entre­ga­tu behar ditu ETAk armak? Edo­nork daki armak entre­gatzea ez dela ezer­ta­ra­ko bal­din­tza. Ez dio inola­ko onu­ra­rik eka­rri­ko inori, oku­patzen gai­tuz­ten esta­tuei sal­bu (bere aur­ka­ria­ren porrot eta sumi­sioa­ren sin­bo­lo gisa). Nola sal­du dai­te­ke porrot bat garai­pen bat beza­la? Nola sal­du dai­te­ke amo­re ema­te eki­tal­di bat kla­be sobe­ra­noan koka­tu­ri­ko inter­ben­tzio poli­ti­ko bat bai­litzan? Eta minu­tue­ta­ra entre­ga­tuak izan­go zaiz­kion armak poli­ziak lapur­tu ez ditzan Baio­na­ra joatearena?

Bakea­ren arti­sauak jen­dar­te zibi­la, eus­kal gizar­tea dira. To eta no. Beraz, ETA­ren koman­doak dira eus­kal gizar­tea, eus­kal­du­nak baitira…Baina gai­ne­ra ber­di­na ger­tatzen da Bake Foro Sozia­la­re­kin. Lau dira eta horie­ta­tik erdiak sis­te­ma­ren ama­rau­na­ren bai­ta­ko espek­tro par­ti­dis­ta eta aso­zia­ti­bo­ko libe­ra­tuak. SARE beza­la, zei­nak diru­rik ez bada­go ez duen fun­tzio­natzen. Eta egiaz­tatzai­leak nork ordain­tzen dien ez daki­gun bes­te lau dira, bes­te lau­re­kin bate­ra gataz­ka guz­tie­tan dau­de­nak eta nazioar­te­ko kapi­ta­la­ren eta inpe­ria­lis­moa­ren agen­teak dire­nak. Aie­te­ko haiek eta… Eta hemen pla­ter guz­ti hau 200-en artean egin dute. Eta 200-en artean dau­de nazioar­te­ko komu­ni­ta­tea, bide­ratzai­leak, egiaz­tatzai­leak, sis­te­ma­ko alder­di poli­ti­koak, sin­di­ka­tuak, komunikabideak…20.000 bali­ra ere. Sis­te­ma­ri dohai­nik ate­ratzen zaio afe­ra Eus­kal Herri Lan­gi­lea­ren borro­ka des­ak­ti­batzea bada.

Bai­na hala ere bada­go argitze­ke dau­den gau­zak sei­na­la­tu eta ger­ta­tu dena­ri (eta ger­ta­tu ez dena­ri) buruz zalan­tza eta sus­mo uga­ri due­nik. Eta bada­go ETA ez poli­ti­ko­ki eta ez mili­tar­ki garai­tua izan ez den era­kun­dea dela pen­tsatzen due­nik. Pen­tsatzen due­nik, iru­di­ka dai­tez­keen bal­din­tza txa­rre­ne­tan, erre­ta­gu­ra­dia­rik gabe, aurre­ra ate­ra dela. 20,000 km²-ko guda eske­na­to­ki batean, bi esta­tu­tan bana­tu­ri­ko 3 mili­oi biztanlerekin,40 eta 60 mili­oi baino gehia­go­ren parean,60 urte baino gehia­goz jar­dun duelarik.

Bada ere pen­tsatzen due­nik aipa­tu­ri­ko lobb­yak gida­tu­ri­ko estra­te­gia alda­ke­ta­ren aurrean x den­bo­ra­ko (urteak) ete­nal­di bat egi­te­ko auke­ra iza­nik, espai­niar eta fran­tziar esta­tue­ki­ko sumi­sio bal­din­tze­tan ez bada Eus­kal Herria­ren esku­bi­de nazio­na­len alde borro­ka­tu ezin dire­ne­kin lerratzen dela. Eta berriz gal­de­ra, zergatik?

Armak entre­gatzea honen gau­za­pe­na baino urte batzuk lehe­na­go era­ba­ki­rik, ira­gar­tzen du gataz­ka­ren ondo­rioei buruz nego­ziatze­ko ese­ri­ko dela gataz­ka­ren ardu­ra­dun diren esta­tue­kin. Ez da urte­be­te ere pasatzen ETAk jaki­na­raz­ten due­nean nego­zia­zio mahai­ko bere pre­sen­tzia uzten due­la aur­ka­ria ager­tu ez dela­ko. Ana­lis­ta ezja­ki­ne­nak ere baze­kien ETAk aldez aurre­tik era­ba­kia zue­la armak entre­gatzea. Horrek bide­ratzen du pen­tsatze­ra ETAk urte mor­do bat lehe­na­go­tik era­ba­kia zue­la armak entre­gatzea? Ba bai. Espai­nia eta Fran­tziak baze­ki­ten eta beraz, ETA­ri gel­ditzen zitzaion auke­ra baka­rra erri­di­ku­lua egi­tea zen. Hori gar­bi dagoe­la diru­di. Batzuentzat,noski.

Eta asko kez­ka­tuak gau­de eus­kal pre­so poli­ti­koak gel­di­tu diren era­ba­te­ko inde­fen­tsio egoe­ra­re­kin. Kar­tze­lak hus­tu behar dire­la dio­te eta hor­ta­ra­ko ukae­zi­nez­ko bi pre­mi­sa finaktzen dituz­te, ez damutzea eta ez salatzea. SOR­TUk bada­ki, infor­matze­ko interes mini­mo bat duen edo­zein hiri­ta­rrek beza­la, sala­ke­ta eta damu­ke­ta­rik gabe (bes­te bal­din­tza batzuen artean) inork ezin dio­la arau­di peni­ten­tzia­rioa­ri hel­du aska­ta­su­nean ate­ratze­ko. Ez da posi­ble bide indi­bi­dual bat har­tu eta aske irte­tea. Gai­ne­ra sala­tu, kola­bo­ra­tu eta jaio iza­naz beraz ere damu­tu beha­rra dago. Eta bitar­tean ez eza­zu elkar­ta­su­nik ager­tu egoe­ra txa­rra­goan dagoen kide bate­kin, orain­dik ondu­ga­be zau­de­la ondo­rioz­ta­tu­ko bai­tu­te. Ez dago kon­pon­bi­de poli­ti­ko eta dui­nik, indul­tua­re­kin edo amnis­tia­re­kin ez bada. Bes­te­rik dio­na gezu­rre­tan ari da. Gezu­rre­tan nahitara.

«Ahal due­na sal­ba dadi­la» era­ko SOR­TU­ren eskain­tza. Bere plan edo porro­ta­ren onar­pe­na bes­te xede­rik ez duen SORTU bidea. Kolek­ti­boa­ren bata­su­na birrin­du leza­keen porro­ta. Des­po­li­ti­za­tu leza­kee­na. Sus­ta­tu leza­ke batzuen­tzat onu­ra per­tso­na­la soi­lik ain­tza­kotzat iza­tea, beraien izae­ra poli­ti­ko, soli­da­rio, buru­ja­be eta dui­na gal­tze­ko prest ez dau­den doze­na­ka mili­tan­te baz­te­rrean utziz.

Eta bada gal­detzen due­nik zer­ga­tik ez duten fil­ma­tu euren armen susn­tsitzea edo ezdeus­tea, mol­de egiaz­ko eta egiaz­ta­ga­rri batean. Zer­ga­tik era­kutsi sumi­sioz­ko zir­ko jasa­ne­zin hori armak bolon­dres batzuei entre­ga­tuz, minu­tu batzue­ta­ra eta zuzen­ki Eus­kal Herria oku­patzen duten etsaiei ema­te­ko? Edo…jada ez ote dira etsaiak? Bide­na­bar, orain enfren­ta­men­du­tik inte­le­gi­ne­te eta nobe­do­so­sa den «konfrontazio»ra iga­rotzen ote gara? Des­ber­di­nen arte­ko for­mu­la zaha­rre­ra. Dena bakea eta kon­kor­dia­ga­tik. Bai­na goi­koe­na eta goi­tik kudeatzen dute­ne­na. Defi­ni­ti­bo­ki sozial­de­mo­kra­zia fin­ka­tu da. Eta pen­tsatzen dugu eskui­ne­ko sozial­de­mo­kra­zia bat dela.

Aspal­di­ko eza­gun batek zioen ETAk jakin izan due­la eki­ten, borro­katzen, erre­sis­titzen eta kol­patzen. Bere­bi­zi­koa. Akatsak, onar­tu­ri­ko zen­baitzu. Eta aldi berean, behin etsitzea era­ba­ki­ta, ez du jakin behar beza­la erren­ditzen edo ez dio­te utzi behar lukeen beza­la bukatzen. Edo­zein kasu­tan, azke­nik, ikus­ki­zu­na deli­ran­tea izan da.

Bada Fran­tzian gozatzen ari denik uste due­la­ko Hexa­go­noa prest izan dela jako­bi­noa iza­te­ko bai­ta Pago­la­ko azken belar izpia­re­kin ere eta bere pla­ze­ta­ko bat, Baio­na, eskai­ni due­la Erre­pu­bli­ka bakar eta zatie­zi­na­ren orde­na kolo­kan jar­tzen zuten eus­kal­du­nen aur­ka­ko garai­pen baka­na­la burutze­ko. Bakea­ren arti­sau espai­niar eta fran­tzia­rren par­tai­detza­re­kin. Hau da, guz­tia fran­tziar erre­pu­bli­ka­ga­tik, espai­niar monar­kia par­la­men­ta­rioa­ga­tik, oku­patzen gai­tuz­te­nen bake, orden eta biolentziagatik.

Ezker Aber­tza­le Ofi­zia­le­tik adie­raz­ten da gaur egun nahi­koa bal­din­tza demo­kra­ti­ko eta nazioar­te­ko babes dagoe­la zapal­tzen gai­tuz­ten esta­tuen bide lega­le­ta­tik, eta Euro­par Bata­su­na­ren bedein­ka­pe­na­re­kin, Eus­kal Herria­ren inde­pen­den­tzia­ren alde­ko borro­ka gau­za­pe­ne­ra eramateko.

Guretza­ko ebi­den­tea da. Bada ETA­ren bar­ne­tik zein ETA­ren kan­po­tik setatsu­ki plan bat gau­za­tu due­nik ETA eta honek ordez­katzen duen mugi­men­dua espai­niar eta fran­tziar sis­tes­te­ma­ren bide her­tsi­ra era­ma­te­ko. Hori da garai­le izan dena. Hori da ger­ta­tu dena. Hori da egon den estra­te­gia alda­ke­ta. Hori da Eus­kal Herri inde­pen­dien­te, sozia­lis­ta, bir­ba­tu eta eus­kal­du­na­ren alde­ko borro­kak eta Eus­kal Herri Lan­gi­leak behar izan ditza­ke­ten bitar­te­koe­kin ez borro­ka egi­te­ko egin behar izan duten pro­me­sa. Bes­te­la­koak kez­ko edo suz­ko gor­ti­nak dira edo izan­go dira. Bur­ge­siak kasik dena onar deza­ke. Onar­tu ezin due­na Eus­kal Herria­ren­tza­ko etor­ki­zun aske eta sozia­lis­ta da.

Jon Iurre­ba­so Atutxa

Itu­rria: https://​erlaitzan​.word​press​.com/​2​0​1​7​/​0​4​/​2​0​/​j​o​n​-​i​u​r​r​e​b​a​s​o​r​e​n​-​i​r​a​k​u​r​k​e​t​a​-​e​t​a​r​e​n​-​a​r​m​a​g​a​b​e​t​z​e​a​r​e​n​-​h​a​r​i​ra/

[wpdm_​package id=“92413”]

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *