hombre_ecrucijada

Ikus­pe­giak (I) /​Pers­pec­ti­vas (I)

Tabla de contenidos

Gaur egun­go tes­tuin­gu­ruan inde­pen­den­tzia­ren alde­ko mugi­men­du sozia­lis­ta berres­ku­ra­tu­ko duen estra­te­gia iraul­tzai­lea garatze­ko, beha­rrez­koa da aspal­di­ko eta garai berrie­ta­ko kon­trae­san kapi­ta­lis­tek Eus­kal Herrian har­tzen duten itxu­ra­ren ingu­ru­ko gutxie­ne­ko akor­dio bate­ra hel­tzea. Hau da lehen zatia­ren hel­bu­rua. Tal­ka egi­ten duten kla­see­tan ger­ta­tu diren alda­ke­tak uler­tu behar dira ondo­ren, bur­ge­sia­ren­gan, bere zen­tzu oina­rriz­koan, eta pro­le­ta­riotza edo herri lan­gi­lea­ren­gan ger­ta­tu­ta­koak, zen­tzu oro­ko­rrean. Hau da biga­rren ata­la­ren hel­bu­rua. Azke­nik ezta­bai­da­ra­ko pun­tu batzuk pro­po­sa­tu­ko dira. Atal bakoitzak lau orri baino gehia­go ez iza­te­ko aha­le­gi­na egin da.

Lehe­na

Espai­nia eta Fran­tzia­ko inpe­ria­lis­moa urdu­ri eta bel­dur­tu­ta dago. Bate­tik, Macró­nen erre­gi­me­nean ner­bio­ak nagu­sitzen ari dira bere porrot eko­no­mi­koa­ga­tik: %2ko haz­kun­dea hitze­man zuen 2018an eta %1,9 2019an, baino lehen sei hila­be­tean izan duen ahul­ta­sun eko­no­mi­ko oro­ko­rra eta bar­ne­ko ahul­ta­su­nak bi urte­ta­ra­ko %1,7ra ego­kitze­ra behar­tu du, Fran­tzia­ko ban­kuak berak %1,6ra jaitsi due­la­rik 2018rako. Igoe­ra horrek han­dia diru­di 2016ko %1,1arekin alde­ra­tuz, baino ez da ezer Txi­na­ren %6,9ko haz­kun­dea­re­kin, ez eta men­de­bal­de­ko blo­keo eko­no­mi­ko gogo­rra pai­ra­tu arren Fran­tzia­re­kin alde­ra­tuz seku­la­ko erre­kur­tsoak dituen Erru­sia­ren %1,5ko haz­kun­dea­re­kin alderatuz.

Gel­dial­di eko­no­mi­koak defi­zit fis­ka­la BPG-aren %2,6an man­ten­tzea eka­rri du, 2017ko kopu­ru bera, %2,3ra murriz­tea espe­ro zen arren. Dagoe­ne­ko ezi­nez­koa da. Nazioar­te­ko Mone­ta Fun­tsa­ren (NMF) ara­be­ra Fran­tzia­ko kapi­ta­lis­moak 2017 eta 2022aren artean mun­du­ko hie­rar­kian zaz­pi­ga­rren postua man­ten­tzen du, baino epe ertai­ne­ra jais­ten joa­te­ko joe­ra dau­ka bes­te­la­ko herrial­de batzuk gorantz ari dire­la­ko indar han­diz. 2008tik lan­gi­le fami­lia bakoitzak sol­da­tan izan duen bataz bes­te­ko gale­ra 440 euro­koa da, eta horrek, gizar­te mai­lan egon diren murriz­ke­ta gogo­rre­kin bate­ra herria­ren hase­rrea eka­rri du nabar­men. Adie­raz­ga­rri bat, txa­le­ko horien mugi­men­dua da, bai­na ez da baka­rra. Erre­pre­sioa area­go­tu eta 100 euro­ko limos­na lotsa­ga­rria ema­teak herri hase­rrea gel­dia­ra­zi du. 89.000 poli­zia dau­de kapi­ta­lis­moa­ren defen­tsa­ren lehen lerroan, bai­na biga­rren lerroan uni­ta­te mili­ta­rrak dau­de… gaur arte 5339 lagun atxi­lo­tu dituz­te, mobi­li­za­zioek iraun duten bi hila­be­te hauetan.

Espai­nia­ko kapi­ta­lis­moa, bes­tal­de, ika­ra­tu­ta dago 2010eko mai­le­ta­ra ero­ri dela­ko Ibex 35a, etor­ki­zu­nean bur­ge­siak duen kon­fian­tza fal­ta­ren era­kus­le naba­ria bes­teak bes­te. Izan ere, NMF-aren ara­be­ra Espai­nia­ko kapi­ta­lis­moa 2009an zor­tzi­ga­rren pos­tu­ra jaitsi zen, hama­lau­ga­rre­ne­ra 2017an, eta hama­bos­ga­rre­ne­ra jaitsi­ko da 2021erako, edo Expan­sion aldiz­ka­ria­ren ara­be­ra hama­sei­ga­rre­ne­ra. Hau gutxi balitz, mun­du mai­la­ko motel­tze honek turis­moa­ri era­gi­ten dio, defi­zit erral­doia murriz­tea zail­tzen du, espor­ta­zioak gutxi­tu eta inpor­ta­zioak han­ditzen ditu, petro­lioa­ren pre­zioa igotze­ko bel­du­rrez beti…

Egi­tu­raz­ko ara­zo hauei pro­duk­ti­bi­ta­te txi­kia gehi­tu behar zaie, denen artean era­ba­kio­rre­na: 2013an sor­tu ziren lan­pos­tuen %78k bataz bes­te­koa baino pro­duk­ti­bi­ta­te txi­kia­goa dute eta 2016ean, erka­tu­ta­ko azken urtea, Espai­nian per­tso­na­ko pro­duk­ti­bi­ta­tea 67.000koa zen, Euro­gu­ne­ko 75.000aren aldean. Esta­tu mai­la­ko pro­duk­ti­bi­ta­tea %0,5 hazi zen 2015ean eta 2016ean %0,6, Euro­pan hurre­nez hurren %1,7 eta %1,3 hazi zen bitar­tean. Espai­nia­ko pro­duk­ti­bi­ta­teak 32 eko­no­mia indar­tsue­nen zerren­dan hogei­ta bede­ratzi­ga­rren lekua betetzen du, eta Euro­pa­tik kan­po­ko herrial­deen igoe­ra­re­kin behe­raz­ko joe­ra har­tu du nabar­men. Esta­tua­ren oina­rriz­ko egi­tu­ran dau­de atze­ra­pen honen arra­zoi his­to­ri­koak: Lan­gi­le­ria­ren %42k ez dau­ka goi mai­la­ko ikas­ke­ta­rik, eta Euro­gu­nean %29,5ek baka­rrik. Lan­ga­be­zia­ren murriz­ke­ta kon­tra­tu berrien pre­ka­rie­ta­te­tik eto­rri da, are gehia­go, kri­sia­re­kin 3,6 miloi lan­pos­tu gal­du ziren eta geroz­tik 2,5 miloi baka­rrik sor­tu dira, lanor­duen %60 baka­rrik berres­ku­ra­tu delarik.

Bai, Espai­niar eta Fran­tziar inpe­ria­lis­moak urdu­ri eta bel­dur­tu­ta dau­de. Inpe­ria­lis­mo guz­tia erotzear dago mun­du mai­la­ko moz­ki­nen tasak jais­te­ko joe­ra iza­ten jarraitzen due­la­ko, 2007tik dara­bil­ten gehie­giz­ko esplo­ta­zio eta lapu­rre­ta aha­le­gin bider­ka­tuek ez dute­la­ko garai bai­kor luze bat zabal­tze­rik lor­tzen, eta itxu­ra guz­tien ara­be­ra kri­sia sakon­du­ko dela­ko 2019an. Fik­zioz­ko kapi­ta­lak eta kapi­tal espe­ku­latzai­leak, “itzal­pe­ko ban­kak” eta abar, min­bi­zia beza­la hedatzen ari dire­la­ko, gaiz­ki izen­da­tu­ta­ko “kan­po” gas­tuak, natu­ra­ren sun­tsi­ke­ta kapi­ta­lis­ta ekar­tzen dute­nak, gel­die­zi­nak dire­la­ko. Lehen­gaiak eta ener­gia xahutzen dire­la­ko. Eli­ka­gaiak gares­ti­tu egi­ten dira, neu­rriz gabe han­ditzen diren kos­tu tek­ni­ko zien­ti­fi­koen­ga­tik. Mun­du mai­la­ko zorra neu­rri­rik gabe haz­ten ari dela­ko katas­tro­fe baten ata­rian koka­tu arte. Lan­gi­le borro­kak eta herri borro­kak han­ditzen ari dire­la­ko, mun­du mai­lan moz­ki­nei eus­te­ko izu­ga­rri han­di­tu diren pobretze eta pre­ka­rie­ta­teak erre­sis­ten­tzia horiek eli­katzen ditue­la­ko. Bir­jaiotzen ari den Faxis­moak Esta­tu batzue­tan orain­dik balia­ga­rri zaien gezur par­la­men­ta­rio-demo­kra­ti­koa kon­tro­le­tik ate­ra deza­ke­la­ko. Inpe­ria­lis­mo barru­ko kon­trae­sa­nak eta lehiak piz­ten dire­la­ko, arma­gin­tza las­ter­ke­ta­ren ondo­rioz ima­ji­na ezi­nez­ko gas­tuak era­gi­nez. Ale­gia, labur­bil­duz Mar­xek Kapi­ta­la bere libu­ruan ager­tu eta azal­du zuen kapi­ta­lis­moa­ren meta­ke­ta lege oro­ko­rra betetzen ari delako.

Gale­ra eko­no­mi­ko, ener­ge­ti­ko eta sozio eko­lo­gi­koa­ren fase hau, lau pun­tu kez­ka­ga­rri haue­tan labur­bil­du dezakegu.

Bat, inpe­ria­lis­moa­ren zuzen­da­ritza poli­ti­koa­ren kri­sia; Kapi­ta­la­ren gober­nu era­ba­kio­rrak –Esta­tu batuak, Erre­su­ma Batua, Ale­ma­nia, Fran­tzia, Ita­lia, Japo­nia, Bel­gi­ka… tar­te­koak eta ahu­la­goak ez aipatzea­ga­tik– Zuzen­da­ritza poli­ti­ko eta estra­te­gi­ko­ra­ko ara­zo larrie­kin dabil­tza. Bi, epe ertain eta luzean Txi­na herri­koiak eta Erru­siak gidatzen duten bata­sun euro-asia­rra, kapi­ta­lis­moa­ren oina­rriak bost ata­le­tan sun­tsitzea era­gi­ten ari da: bata­sun poli­ti­ko han­dia­goa, lana­ren pro­duk­ti­bi­ta­tea eta finan­tzen kon­tro­la, tekno-zien­tzia zibil eta mili­ta­rra, ener­gia eta biz­tan­le­ria erre­kur­tsoe­tan nagu­si­ta­su­na, inpe­ria­lis­moa bezain basa­tia ez den nazioar­te­ko poli­ti­ka bat, Men­de­bal­de­tik urrun­tzen ari diren bes­te­la­ko alia­tuak ekar­tzen ari dena. Hiru, Mun­du mai­la eta ere­mu bakoitza­ren kon­tro­lik eza, pla­ne­tan zehar ditu­gun gerra eko­no­mi­koe­kin bate­ra. Eta lau, Esta­tu batuek zuzen­du ta gai­ne­ra­ko herrial­de han­diek babes­tu­ta­ko arma­men­tis­mo inpe­ria­lis­ta, gizar­te eta kul­tu­ral mai­la­ko berrar­matzea, arra­za­ke­ria eta neo­fa­xis­moak lagun­du­ta, era­so berrie­ta­ra­ko bal­din­tzak sor­tzen: Txi­na herri­koia, Erru­sia, Iran, Vene­zue­la, Kuba, Boli­via, Siria, Sudan, Korea, Yemen…

Trum­pen gober­nuak ordez­katzen duen mun­du­ko kapi­ta­la­ren korron­te han­diak bere nora­bi­de inpe­ria­lis­ta eza­rri nahi du gai­ne­ra­ko kapi­ta­la dizi­pli­na­ra eka­rriz. Lau meto­do han­di era­bil­tzen ditu: Esta­tu batuen nagu­si­go oro­ko­rra berres­ku­ra­tu; berauk sor­tu­ta­ko kaos mun­dia­lean nagu­si­go poli­ti­ko eta mili­ta­rra indar­tu; Esta­tu eta herrial­de bihu­rriak ito eta men­de­ratze­ko finan­tza eta ener­gia nagu­si­goa eza­rri; eta mezu neo­fa­xis­ta, arra­zis­ta, kris­tau fun­da­men­ta­lis­ta, patriar­kal, hiper­kon­tsu­mis­ta eta ultra­de­sa­rroi­lis­tak dituen irra­zio­na­lis­mo berri baten sorre­ra bul­tzatzea, mun­du osoan zabal­tzen ari den masa indar sozio­po­li­ti­ko kon­trai­raul­tzai­le batek indar­tua. Ez dugu nahi­koa leku­rik behar beza­la azal­tze­ko bere zuzen­da­ritza inpo­sa­tu nahi duen bes­te korron­te bur­ges han­dia­ren ezaugarriak.

Zuze­nean edo zehar­ka eus­kal herri lan­gi­lea zapal­duz bere moz­ki­nak han­ditzen dituen bur­ge­siak, kez­kaz begi­ratzen dio bera babes­ten duten Esta­tuen hon­datze pro­ze­sua­ri, horiek gabe gero eta txi­kia­goa duen bote­re auto­no­mi­ko-erre­gio­na­la den­bo­ra gutxian hon­do­ra­tu­ko litza­te­ke­la­ko, erre­for­mis­moa­ren lagun­tza­rik ez badu behin­tzat. Iza­tez, erre­for­mis­mo aber­tza­lea 2010etik Eus­kal Herrian orde­na kapi­ta­lis­ta man­ten­tze­ko eus­ka­rri nagu­sia izan da, inpo­sa­tu­ri­ko lege­dia onar­tu eta espai­niar eta fran­tziar erre­for­mis­moa­re­kin bate­ra, gre­bak, lan­gi­le borro­kak eta borro­ka herri­ta­rrak gel­ditzea­ri ekin zio­ne­tik. Bur­ge­sia sen­do­tu eta pro­le­ta­riotza, eus­kal herri lan­gi­lea, ahul­tzea izan dira kapi­ta­la­ri bede­ratzi urte baino gehia­goz lagun­du iza­na­ren emaitza bakarra

Inpe­ria­lis­moa bere zuzen­da­ritza poli­ti­ko fal­ta­ga­tik kri­sian dago bai­na Eus­kal herrian bur­ge­sia­ren era­ba­te­ko orno gabetze bat ger­ta­tu da: Ez da exis­titzen lehen aipatzen zen “bur­ge­sia nazio­nal” hori… Eus­kal Herri­ko goi bur­ge­sia kapi­ta­lis­mo fran­tses eta espai­nia­rrean fun­tsez­koak dira, eta Ipa­rral­dean kla­se sozia­la oso­rik da Pari­sen alde­koa, bur­ge­sia txi­kia­ren sek­to­re bakan batzuk ken­du­ta. Gipuz­koa eta Biz­kaian, eta Ara­ban mai­la txi­kia­goan, erdi eta behe mai­la­ko bur­ge­sak auto­no­mis­tak dira, eta Ara­ban espai­no­lis­ta den sek­to­re bat dago. Nafa­rroan erdi mai­la­ko bur­ge­sia espai­no­lis­ta eta erre­gio­na­lis­ta da eta behe mai­la­ko bur­ge­siak Eus­kal auto­no­mi erki­de­goa­ren auto­no­mi mai­la ames­ten du gehie­nez ere.

“Nazio proiek­tu bur­ge­sa” hemen ez ego­tea­ren arra­zoiak erra­zak dira azal­tzen eta ez ditu­gu aipa­tu­ko. Bur­ge­sia­ren orno gabetzea, era­kar­tzen duten bi poloek – Paris eta Madril- Euro­par bata­su­nean dituz­ten interes pro­pioen era­gi­nez, han­ditzen ari da eten­ga­be. Horren adi­bi­de nahi­ko adie­raz­ga­rri, Gipuz­koa, Biz­kaia eta neu­rri txi­kia­goan Ara­bar bur­ges txi­ki eta ertai­nek dituz­ten proiek­tuek ozto­po­ak baino ez dituz­te aur­ki­tu Erki­de­goa Gali­zia­ko ardatz atlan­ti­koa­re­kin eta Kata­lu­nia­ko ardatz medi­te­rra­neo­are­kin eta Madril eta Paris ardatza­re­kin lotu­ko duten Abia­du­ra han­di­ko kora­pi­loa, eta Bil­bo­ko super por­tua beza­la­ko pla­ne­tan. Erdi goi-mai­la­ko tek­no­lo­gia eta goi mai­la­ko turis­moa bil­tzen dituz­te, eta finan­tza balia­bi­de eta balia­bi­de admi­nis­tra­ti­bo ego­kiak behar dituz­te horre­ta­ra­ko, baino Madril eta Pari­sek ez dute horre­tan inter­esik. Ipa­rral­de­ko bur­ge­sia­ren sek­to­re txi­ki batek begi onez ikus­ten du proiek­tua, baino bada­ki­te Pari­sen men­pe dau­de­la hone­kin aurre­ra egi­te­ko, eta Paris ipa­rral­de­ra begi­ra dago. Iru­ñea aldean eta Gas­tei­zen aldiz Euro­par Bata­su­ne­ko auto­mo­bil­gin­tza­ra begi­ra dau­de, lehen sek­to­rea­ren mer­ka­tuan eta ardoa­ren nazioar­te­ko merkatuan.

Badi­ra herri lan­gi­lea zapal­tzen duten bur­ges sek­to­re ezber­di­nak batzen dituz­ten bi gau­za. Biek bilatzen dituz­te Esta­tu espai­niar eta Fran­tse­sa­ri oho­re egi­tea. Bata, eta oro­ko­rra, mun­du mai­la­ko kon­pe­ten­tzia­ri aurre egi­te­ko haien babe­sa erre­gutzea, esta­tu horien lagun­tza­rik ezean era­bat babes­ga­be egon­go lira­te­ke­la­ko. Hegoal­de­ko bur­ge­siak zai­la­go du mun­du mai­lan lehiatzea esta­tu espai­nia­rra­ren ahul­da­dea­ga­tik, eta Geroa Bai Nafa­rroan eta EAJ EAE‑n, hitz-jario for­ma­lis­ta eta auto­no­mis­ta bate­kin mala­ba­ris­moak egi­nez esta­li behar iza­ten dute eten­ga­be gau­zatzen duten belau­ni­katzea. Bai­na Pari­sen, eta batez ere Madri­len zen­tra­lis­moa eta nazio­na­lis­mo inpe­ria­lis­ta aurre­ra­ka doaz, nazioar­te­ko pre­sioa­ren aurrean eus­te­ko auke­ra era­gin­ko­rre­ne­ta­ko bat dire­la­ko. Bi Esta­tuo­tan ari da neo­fa­xis­moa haz­ten: Pari­sen, Macro­nek Pétain Anti iraul­tzai­le eta kola­bo­ra­zio­nis­ta gora­tu zuen, eta Espai­nian “Bir­kon­kis­ta­ren” alde­ko oihu geno­zi­da entzu­ten ari gara berriz.

Eus­kal Herri­ko bur­ge­siak batzen dituen bes­te gau­za nazio mai­la­ko kla­se borro­ka garaitze­ko gero eta gogotsua­go eskatzen duten lagun­tza erre­pre­si­boa da. Ipa­rral­dean txa­le­ko horien ager­pe­na euren artean tal­ka egi­ten duten pla­ka tek­to­ni­koen mugi­men­du sis­mi­koa izan da. Hegoal­dean nazio mai­la­ko kla­se borro­ka adie­raz­pi­de berriak era­kus­ten ari da, XXI. Men­de­ko kapi­ta­lis­moa­ren zapal­tze­ko modu anitzen adie­raz­ga­rri: Gaz­te­ria, ema­ku­me lan­gi­leak, pen­tsio­nis­tak, zer­bitzuak, ira­kas­leak, lan­gi­leak… Erre­pre­sioak beraz aur­pe­gi asko izan behar ditu, baino estra­te­gi­ko­ki, Esta­tu zapal­tzai­lee­tan zen­tra­li­za­tua izan behar du.

Goi mai­la­ko bur­ge­sia nor­malki ez da herrial­dean bizi, baino esta­tue­kin duen bata­su­na­ga­tik bote­re era­ba­ki-orra dau­ka. Biz­kaian, eta Gipuz­koa­ko zen­bait gune­tan, fin­ka­tu­ta­ko EAJ da bere bote­re ordez­ka­ritza­ren eran­tzu­lea. EAJ neo­li­be­ra­la da, uste­la eta ero­se­rra­za, bere poli­ti­ka eko­no­mi­koa por­la­na eta erai­kun­tzan oina­rritzen da, enpre­sa pri­ba­tuei eman­da­ko lagun­tze­tan, kon­tzer­ta­tu­ta­ko enpre­sa eta zer­bitzue­kin dituen hitzar­men ilu­ne­tan, eta Eus­kal Herria­ren oku­pa­zio fis­kal eta mora­la defen­datzen duen Eli­za­re­ki­ko dituen harre­ma­ne­tan. EAJ-aren­tzat EITB, Ertzain­tza, Foru Oga­su­nak, Mon­dra­gon Tal­dea eta aba­rren alde­ba­ka­rre­ko kon­tro­la ezin­bes­te­koak dira. EAJ‑k bada­ki Esta­tua­ren isil­ta­su­na­ren men­pe dagoe­la, honek ez bai­tu bere ustel­ke­ria iker­tu­ko, orde­na eta alie­natzea man­ten­tze­ko beha­rrez­koa duen bitartean.

Lehen atal hone­kin bukatze­ko, Esta­tu espai­no­la­ren oni­ritziz dele­ga­tu­ta­ko bote­rea admi­nis­tratzen duen blo­ke sozio­po­li­ti­koak – EAJ, EH Bil­du, PSOE eta U‑P – bere­bi­zi­ko aha­le­gi­nak egi­ten ditu Eus­kal Herrian kapi­ta­lis­moa ustel­tzen ari den kri­si sis­te­mi­koa­ren iru­di oker bat ema­te­ko: Kapi­ta­lis­moa era­sa­ten duen his­te­ria­ren adi­bi­de bel­dur­ga­rria da alder­di haue­ta­ko lau ordez­ka­ri ofi­zia­lek, gabon espi­ri­tuz zipriz­tin­du­ta, beren harre­man poli­ti­koak ospatze­ko egin­da­ko fami­lia argaz­kia. Argaz­kia Vocen­to beza­la­ko mani­pu­la­zio atze­ra­koia­ren indus­tria baten kon­tu­ra egin iza­nak, argi era­kus­ten du erre­for­mis­moa­ren estra­te­gia eta men egi­tea zein den, ikus­ki­zun alie­natzai­lea­ri lehen­ta­su­na ema­tea nazio mai­la­ko kla­se borro­ka inde­pen­den­tis­ta eta sozia­lis­ta­ren gainetik.

Aurre­rantz

Eus­kal Herrian, 2019ko otsai­la­ren 19an 

Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *