Agur eta ohore!
Atzo hil zen Francisco, Patxi Ruiz preso politikoaren aita. Urteak zeramatzan gaixorik eta bere semea ikustera joan ahal gabe.
Patxik juridikoki borrokatu behar izan zuen etxera eraman zezaten aitari azken agurra ematera.
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak doluminak helarazi nahi dizkio familiari eta Franciscori eskertzea urte hauetan eman digun babesa eta erakutsi digun hurbiltasuna. Agur eta ohore Francisco!