p004_f01

«Mahai­gai­ne­ra­tu nahi dugu nazio auzia ebaz­te­ko bes­te modu bat»

Gas­teiz­ko Auzo­la­na pilo­ta­le­kuan aur­kez­tu zuten ehun­dik gora gaz­tek GKS Gaz­te Koor­di­na­do­ra Sozia­lis­ta, otsai­la­ren 17an. Askok agor­tutzat zituz­ten «kla­se ter­mi­noe­tan» min­tzo dira Ane Ibar­za­bal (1994) eta Unai Mar­ti­nez (1996), «ez itxu­raz­ko erra­di­kal­ta­sun bat antzez­te­ko», hau­tu poli­ti­ko gisa bai­zik, «asko­ta­ri­ko zapal­kun­tzen oina­rri komu­na azaleratzeko».

«Batzen gai­tue­na sozia­lis­moa­ren defen­t­sa da», dio­zue aur­kez­pen agi­rian. Bata­sun hori hutsu­ne bate­tik al dator?

Ez, GKS ez da eze­re­ze­tik sor­tzen. Pro­po­sa­men poli­ti­ko oro beza­la, gizar­te­ko errea­li­ta­te bate­tik sor­tzen da, eta gizar­te­ko errea­li­ta­te bati eran­tzu­te­ko. Hori da poli­ti­ka: errea­li­ta­tea egi­tu­ratzen duen indar harre­ma­nen sarean esku har­tzea, nor­be­re posi­zioa eta pro­po­sa­me­nak indartzeko.

Beraz, non­dik dator batasuna?

Azken urteo­tan era ez-homo­ge­neoan Eus­kal Herrian gara­tuz joan den joe­ra poli­ti­ko sozia­lis­tan du jato­rria: lekuan leku gara­tu­ta­ko gaz­tetxeen pro­po­sa­me­nak, gene­ro auzia kla­se ikus­pe­gi­tik lan­tze­ko sareak eta ema­ku­me tal­deak, ikas­leen borro­kak, lan­gi­leen babes sareak… Oro har, kri­si kapi­ta­lis­ta­ren tes­tuin­gu­ruan sor­tu diren indar eta pro­po­sa­men poli­ti­ko sozia­lis­tek ahal­bi­de­tu dute sorre­ra. Par­tai­deak, berriz, asko­ta­ri­ko proiek­tue­ta­tik gatoz: kul­tu­ra­tik, uni­ber­tsi­ta­te­ko mili­tan­tzia eremutik…

Sis­te­ma kapi­ta­lis­taz eta gizar­te bur­ge­saz ari zare­te. Non­dik hasi duzue egoe­ra­ren analisia?

Fase des­ber­di­nak izan arren, sis­te­ma kapi­ta­lis­tak lege pro­pioak ditu, eta beti erre­pi­katzen da egoe­ra bat: lan­gi­le­ria­ren gai­ne­ko domi­na­zioa. Ez dugu lan­gi­le­ria ikus­pun­tu eko­no­mi­ko soi­le­tik uler­tzen. Lan­gi­le iza­tea bizi bal­din­tza bat da, bizitza­ren ere­mu guz­tie­ta­ra hedatzen dena. Nahiz eta kapi­ta­lis­moa­ren fun­t­sa bizi balia­bi­deen jabetza pri­ba­tuan aur­ki­tu, kapi­ta­lis­moak gure bizitza­ren espa­rru guz­tiak deter­mi­natzen ditu. Edo­no­la ere, garran­tzitsue­na tes­tuin­gu­ru his­to­ri­koa azter­tzea da, lan­gi­le­ria­ren domi­na­zioa zer for­me­tan gau­zatzen den ikus­te­ko. Uste dugu kri­si kapi­ta­lis­tak defi­nitzen due­la egungoa.

Inter­pre­ta­zio hori, ordea, gaz­te ikus­pe­gi­tik egi­ten duzue. Zer garran­tzi du alda­gai horrek?

Kri­sia­ren efek­tue­ta­ko bat izan da gaz­teon­tza­ko eze­gon­kor­ta­su­na eta bizi proiek­zio­ra­ko ezin­ta­su­na. Aurre­ko belau­nal­die­ta­ko gehie­nen auke­ra izan da jabetza­ra eta kon­tsu­mo dina­mi­ke­ta­ra sar­bi­dea iza­tea. Hori anto­la­kun­tza poli­ti­ko sin­di­kal eta poli­ti­ko han­dien emaitza izan da, bai­na den­bo­ran muga­tua, eta deu­sez­tatze bidean dago orain. Gai­ne­ra, dis­kur­tso eta hiz­te­gi poli­ti­ko jakin bat ego­kitzen ari da kri­si kapi­ta­lis­tak sor­tu­ta­ko egoe­ra­ra. Kla­se ter­mi­noe­tan hitz egi­tea arrotz bihur­tu da aurre­ko belau­nal­di­ko ezker mugi­men­du­ko kide askorentzat.

Zuek, ordea, kon­tzep­tu kla­si­koa­goak era­bil­tzen ditu­zue, ezta?

Kla­se ter­mi­no­lo­gia berres­ku­ra­tu nahi dugu, ez itxu­raz­ko erra­di­kal­ta­sun bat antzez­te­ko, bai­zik eta uler­tzen dugu­la­ko asko­ta­ri­ko zapal­kun­tzak —arra­za­re­na, gene­roa­re­na, gaz­te­ria lan­gi­lea­re­na…— kla­se dina­mi­ka glo­ba­la­ren emaitza dire­la. Ikus­pe­gi eko­no­mi­zis­ta eta erre­duk­zio­nis­ta batek zapal­kun­tzen oina­rri komu­na ezku­tatzen du. Guk ter­mi­no­lo­gia poli­ti­ko his­to­ri­koa berres­ku­ra­tu nahi dugu, oina­rri hori aza­le­ratze­ko eta mugi­men­du sozia­lei kla­se bata­su­na ahalbidetzeko.

Egotzi dizue­te nazio auzia edo eus­kal erre­pu­bli­ka ez aipatzea.

Auzi bat ebaz­te­ko modu­rik era­gin­ko­rre­na auzia ongi plan­te­atzea da, eta horre­ta­ra­ko gal­de­ra bera ongi for­mu­la­tu behar da, eran­tzun ego­kia ema­te­ko. Nazio auzia gure ardu­ra nagu­sie­ta­ko bat da, bai­na desego­kia iru­ditzen zai­gu zen­bai­tek nola plan­te­atzen duten. Askok nazio auzia eta auzi sozia­la bereiz­ten dituz­te era­bat, bi errea­li­ta­te dife­ren­te bali­ra beza­la, eta horien arte­ko lehen­ta­su­nak ezar­tze­ra behar­tzen gai­tuz­te. Bai­na hori auzia plan­te­atze­ko modu bat bes­te­rik ez da, eta guk ez dugu bat egi­ten. Horrek jarre­ra poli­ti­ko bat ezku­tatzen du: uler­ke­ra horre­tan sar­tzen ez den oro espai­nol edo obre­ris­ta bihur­tzea, esa­te­ra­ko. Bai­na argi dio­gu ez dugu­la albo­ratzen nazio auzia. Guk Eus­kal Herrian nazio auzia ebaz­te­ko bes­te modu bat mahai­gai­ne­ra­tu nahi dugu, Eus­kal Herria­ren aska­ta­su­na­ren alde lan egiteko.

Zer ere­du da hori?

Kapi­ta­lis­moak nazio ere­du moderno ezber­din­du bat sor­tu du, eta hori bur­ge­sia­ren gida­ritza poli­ti­koa­ren men­pe dago era­bat. Kapi­ta­lis­moak sor­tzen duen komu­ni­ta­te ere­dua­ren ele­men­tu gehie­nak bote­re bur­ge­sa­ren dina­mi­ka­ri azpi­ra­tu­ta dau­de: erre­pi­de sareak, uni­ber­tsi­ta­teak, ele­men­tu kul­tu­ral eta lin­guis­ti­koak, ehun pro­duk­ti­boa… Guk lan­gi­le kla­sea­ren nazioa­ren erai­kun­tza defen­datzen dugu, non komu­ni­ta­te horren ele­men­tuak kon­tzien­te­ki eta eti­ko­ki kon­tro­la­tu behar­ko liratekeen.

Zer for­ma luke nazio horrek?

Lan­gi­le kla­sea­ren eta bur­ge­sia­ren komu­ni­ta­te for­ma era­bat des­ber­di­nak dira, eta guk uste dugu bote­re bur­ge­sa­ren beha­rrei eran­tzun beha­rrean lan­gi­le kla­sea­ren intere­sei eran­tzun­go dion nazio ere­dua erai­ki behar dela. Lehe­na jada bada­go: Espai­nia­ko Esta­tua­ren eta 1979ko auto­no­mia esta­tu­tuen for­man. Biga­rre­na erai­ki behar da: Eus­kal Esta­tu Sozia­lis­ta­ren bidean gara­tu beha­rre­ko lan­gi­le nazioa­ren eraikuntza.

Eus­kal Herria zer da zuentzat?

Guretzat Eus­kal Herria egi­ten den zer­bait da, ez soi­lik alda­rri­katzen dena. Komu­ni­ta­te poli­ti­koa erai­kitze­ko espa­rru pro­pioa da, bizi for­ma pro­pioa erai­kitze­ko lan­gi­le­ria­ren boron­da­tea bada­goe­la­ko. Bai­na bitar­te­ko guz­tie­kin uka­tu izan da his­to­ri­ko­ki, bai­ta egun ere. Horri jus­ti­zia egi­tea dago­ki­gu. Bizi for­ma hori erai­kitze­ko, beha­rrez­koa da Eus­kal Herrian azpie­gi­tu­ra nazio­nal bat garatzea, lan­gi­le­ria­ren intere­sei eran­tzu­te­ko. Ber­tan, ele­men­tu kul­tu­ral eta lin­guis­ti­ko guz­tiak komu­ni­ta­te poli­ti­ko horren bizi espre­sio izan­go dira. Kapi­ta­lis­moak sor­tzen duen komu­ni­ta­tean, berriz, ele­men­tu kul­tu­ral eta lin­guis­ti­koak dina­mi­ka kapi­ta­lis­ta­ren­tza­ko interes par­ti­ku­la­rra duten feno­me­noak dira, eta bizi­rau­pe­na dina­mi­ka kapi­ta­lis­ta horren men­pe­koa da era­bat. Horren aurrean, eus­kal kul­tu­ra sozia­lis­ta defen­datzea beha­rrez­koa da. Eus­kal Herria, beraz, kon­tzep­tu poli­ti­koa da guretzat, eta nazio erai­kun­tza, pro­ze­su sozia­lis­ta­ren parte.

Gai­ne­ra­koan, nola jaso ditu­zue lehen erreakzioak?

Aur­kez­tu baino ez gara egin, eta ikus­ten ari gara nola baliatzen diren aur­kez­pen soil baten mugak gure iru­di­te­gi sozial dis­tor­tsio­na­tua sor­tze­ko, ondo­ren erraz kol­pa dai­te­kee­na. Poli­ti­ka egi­te­ko modu hau oro­kor­tzen ari da pen­tsa­men­du libe­ra­lean: egia poli­ti­koak baino, aur­ka­ri poli­ti­koa­ren ingu­ruan sor­tzen den iru­diak defi­nitzen zai­tu. Ez dugu bat egi­ten horre­kin, eta kez­ka­ga­rria iru­ditzen zai­gu beren burua kri­ti­kotzat duten mugi­men­duak modu berean aritzea. Ez dugu inola ere ezta­bai­da poli­ti­koa saihes­tu nahi; gure erron­ke­ta­ko bat da hain­bat auzi­ren ingu­ru­ko ikus­pe­gia aha­lik eta modu gara­tu eta argie­nean pla­za­ra­tuz joatea.

Kla­se femi­nis­moa dio­zue. Inork pen­t­sa deza­ke gene­ro auzia biga­rren mai­lan uzten duzuela.

Guretzat ez dago lehen eta biga­rren mai­la­ko zapal­kun­tza­rik. Guz­tiak dira domi­na­zio bur­ge­sa­ren for­ma kon­kre­tuak. Ondo­rioz, guz­tien fun­tzioa da lan­gi­le kla­sea domi­natzea. Gene­ro zapal­kun­tza andre lan­gi­lea­re­ki­ko ezar­tzen da, eta lan­gi­le kla­sea­ren men­de­ratzean sakon­tzen du. Uste dugu gene­ro zapal­kun­tza gain­ditzea bote­re bur­ge­sa borro­katze­ko lan­gi­le­ria­ren estra­te­gia­ren bai­tan koka­tu behar dugu­la. Gene­ro zapal­kun­tzak bere­bi­zi­ko garran­tzia du lan­gi­le­ria­ren­tzat, eta mili­tan­te guz­tion ardu­ra da pro­ble­ma­ti­ka hori geu­re egin eta gain­ditze­ko anto­la­kun­tza bitar­te­koak sortzea.

Gaz­te Koor­di­na­do­ra ize­na har­tzea ez da ausaz­ko erabakia…

Gaz­te pro­ble­ma­ti­ka ez da gaz­te­ria osoa­ri era­gi­ten dion auzia; lan­gi­le kla­se osoa­ri bere bizitza­ren aro batean era­gi­ten dion feno­me­noa bai­zik. Gaz­te­ria dio­gu­nean, lan­gi­le kla­se­ko sek­to­re bati buruz ari gara. Gaz­te­ria lan­gi­leak fun­tzio jakin batzuk betetzen ditu bote­re bur­ge­sa­ren­tzat; adi­bi­dez, ira­ba­zi tasa han­ditzea ahal­bi­detzen dio. Gaz­te­ria dio­gu­nean, errea­li­ta­te espe­zi­fi­ko batez ari gara, eta GKS­ren hel­bu­rua da errea­li­ta­te horre­tan gaz­te pro­ble­ma­ti­kan esku hartzea.

Nola egin­go duzue hori?

Tres­na espe­zi­fi­koen bidez. GKSk ez ditu hasie­ran aipa­tu­ta­ko adie­raz­pen sozia­lis­ta horiek koor­di­na­tu­ko; gaz­tetxeak, adi­bi­dez. Gaz­te pro­ble­ma­ti­kan esku har­tze­ko sor­tu­ko dituen tres­nak koor­di­na­tu­ko ditu. Lan­gi­le gaz­teen behar poli­ti­koei anto­la­kun­tza for­ma oro­ko­rrak eskai­ni­ko diz­kie, ere­du par­ti­ku­lar anitze­koak. Horre­ta­ra­ko, beha­rrez­koa da kla­se gisa gaz­te pro­ble­ma­ti­ka­ren ele­men­tu guz­tiak oso­ki txer­tatzea, gizar­tea­ren fun­tzio­na­men­du oro­ko­rra­ren bai­tan har­tzen dute­la­ko zentzua.

Itu­rria: Berria​.eus

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *