Epaitegi Gorenak procésaren sententzia argitara eman zuen egunetik azaroaren 10eko hauteskundeen ondorengo egunotara arte herri matxinada piztu da Catalunyan. Gertatzen ari den matxindan gazteriak rol oso garrantzitsua du, gazteak bidea urratzen ari dira. Matxinada hau lurralde eta une zehatz batean klase borrokaren adierazpena ere bada: hamarnaka mila pertsona kalera ateratzen ari dira.
Protesta herrikoiak agerian utzi du Estatua okupazio Estatua dela, horrela jokatu baitu. Polizia bortizkeria indar okupatzaileek eta polizia botifleroak batera eraman dute aurrera.
Errepresioaren gainetik herri katalanak ez dio borrokatzeari eta kalera ateratzeari utzi. Aurrera eraman diren eta eramaten jarraitzen diren deialdi guztiei erantzun die. Independentismoaren helburua ez da instituzio autonomikoak kosta ala kosta mantentzea; baizik eta Estatuaren kontrako erresistentzia prestatzea. Horrela, inongo negoziazio politikotan trukerako txanpon moduan erabili ezin daitekeen autodeterminazio eskubidea gauzatu ahal izateko.
Espainiar hauteskundeen hurrengo astean, Tsunami Democràticek eta CDRek kalera ateratzeko eta kaleak okupatzeko deialdi anitzak egin dituzte. Milaka pertsonak bete dituzte Catalunyako errepide eta kaleak. Herri katalanaren mobilizazio zabalak garaipena lortzeko beharrezko duten antolakunde iraultzailea eratzeko bidean jarriko dituela espero dugu.
Endavant poble dels Països Catalans!!!