1983ko abenduaren 19an Ramon Oñederra, Kattu, ETAko militantea erail zuten, egunez Baionako Kaietenea tabernan. GALek bere gain hartu zuen erailketa.
PSOEk ZEN plana martxan jarri zuen 1983ko otsailean. Plan hori izan zen ETAko militanteen eta, oro har, Euskal Herrian independentzia eta sozialismoaren alde borrokatzen zuen edonoren kontrako oldarraldi errepresiboaren oinarria. Errefuxiatu moduan Ipar Euskal Herrian zeuden euskal militanteak jazartzeko, atxilotzeko, konfinatzeko eta Iparraldetik botatzeko Estatu frantses eta espainolaren arteko akordioen abiapuntua izan zen. GALeko mertzenarioek bazekiten, ordea, Estatu frantsesaren muga administratiboen barruan aurrera eramango zituzten ekintzei ez ikusiarena egingo ziela Estatu frantsesak. Era berean, euskal preso politikoen dispertsioa ZEN planaren markoaren barruan kokatu zen.
1983ko abenduan hartu zuen GAL izena gerra ilegal planifikatuak. Talde horiek 1983tik 1989ra arte egon ziren aktibo, eta 27 erailketen ardura izan zuten, baita bahiketa, torturak eta abarrena ere.
Hori guztia gure historiaren parte da, Euskal Herriaren borrokaren parte. Ez dugu gertatutakoa ahaztu behar, ezta PSOEk benetan errepresentatzen duena ere. PSOE kalte txikitzat aurkeztu nahi diguten arren, historian arakatuz gero, bere benetako aurpegia ikusiko dugu: espainar kapitalismoaren defendatzailea da, Espainaren batasunaren defendatzailea. Horretarako, egoerak eskatzen duenaren barruan dena egiteko gai da. Herriak ez du ahaztu!!!
https://boltxe.eus/?s=xabier+makazaga
https://www.lamarea.com/…/recuerdos-de-felipe-gonzalez-gra…/
https://elpais.com/…/1995/07/21/espana/806277614_850215.html
https://es.wikipedia.org/…/Grupos_Antiterroristas_de_Libera…
https://archive.org/stream/GuerraSuciaEnIparralde19751987…
https://ia800206.us.archive.org/…/PlanZe…/POEMA_PLAN_ZEN.pdf
https://ia800207.us.archive.org/…/i…/PlanZen_307/PlanZEN.pdf
https://books.go