1978ko-martxoaren-23an-Sestaoko-BabcockWilcox-eko-langileek-lantegia-okupatu-zuten.-Hornidura.xxoh63ce112229972d517469e807b5f5a1adoe5E96BF70.jpeg

1978ko martxoa­ren 23an Ses­tao­ko Babcock&Wilcox-eko lan­gi­leek lan­te­gia oku­pa­tu zuten. Hor­ni­du­ra onda­su­ne­tan zentratutak…

1978ko martxoa­ren 23an Ses­tao­ko Babcock&Wilcox-eko lan­gi­leek lan­te­gia oku­pa­tu zuten.

Hor­ni­du­ra onda­su­ne­tan zen­tra­tu­ta­ko lan­te­gia zen, eta 1918. urtean zabal­du zene­tik, Ezke­rral­de­ko indus­tria ehu­na­ren par­te garran­tzitsua izan zen mul­ti­na­zio­nal estatubatuarra. 

1972tik aurre­ra enpre­sa­ren egoe­ra oker­tzen hasi zen. Hona­ko fak­to­reek erraz­tu zuten pro­ze­sua: finan­tza ara­zo partxea­tuek, pla­ni­fi­ka­zio fal­tak eta jar­due­ra­ren espe­zia­li­za­zio era­ba­te­koa. Gai­ne­ra, lan­gi­leak kudea­ke­ta­tik baz­ter­tu­ta zeu­den. Geren­tzia­ren utzi­ke­ria horren ondo­rioz, egoe­ra jasa­ne­zi­na bihur­tu zen eta ordain­ke­tak ber­tan behe­ra gera­tu ziren. Orduan lan­gi­leek mobi­li­za­zioak hasi zituz­ten. Beraien hel­bu­ruak ordain­du gabe­ko sol­da­tak jasotzea eta enpre­sa ez ixtea ziren. Izan ere, 5.000 lan­pos­tu zuzen zeu­den jokoan eta zehar­ka 20.000 lan­pos­tu zeu­den jokoan. 

Horre­ga­tik, 1978ko martxoa­ren 19an 15.000 per­tso­na bil­du ziren Ses­tao­ko Foru pla­zan herri asan­bla­da egi­te­ko. Amaitzean, lan­te­gi­ra joan eta lan­gi­leek ins­ta­la­zioak oku­pa­tu zituz­ten. Aste­le­he­nean lanuz­tea hasi zuten. 

Hori 2011an amai­tu­ko zen odi­sea baten lehen pau­soa izan zen. 1983an lan­te­gia PSOE­ren gober­nua­ren eskue­tan eta Esta­tua­ren intere­se­ta­ra lotu­rik gera­tu zen. 1996an PPren gober­nuak pri­ba­ti­za­zio pro­ze­su zaba­la abia­tu zuen eta 2001ean enpre­sa berriz pri­ba­ti­za­tu zuen. Ordu­tik aurre­ra kudea­ke­ta neo­li­be­ra­lak enpre­sa guz­tiz hon­do­ra­tu zuten. Azke­nean, eta urtee­ta­ko borro­ka­ren ondo­ren, 2011an itxi egin zuten. 

https://addi.ehu.es/…/han…/10810/38373/18055 – 76710-1-PB.pdf…

https://landaburumiguel.blogspot.com/…/babcock-la-deriva-19…

http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/…/babcock‑w…/ar-23921/

https://elpais.com/…/1…/03/21/economia/259282814_850215.html

Itu­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *