1947ko martxoaren 29an lehertu zen Madagaskarren Frantziarekiko askapen borroka. Ehunka gizon eta emakume lantzak eta matxeteak eskuan kostaldeko hiri txikiak eta plantazio erasotu zituzten. Kolono europarrek ez zuten erasoa espero. Gobernu frantsesak Malgaxeen Berriztapenerako Mugimendu Demokratikoaren (MDRM, frantseseko siglen arabera) hiru ordezkariei egotzi zien errua. Diputatu frantses guztiek ordezkari Malgaxeen immunitate parlamentarioa kentzearen alde bozkatu zuten. Hirurak atxilotu zituzten eta bi heriotzara zigortu zituzten. Aurrekorago, erbestearekin ordeztu zieten.
Borroka Madagaskarreko ekialde osora zabaldu zen. Egoeraren horren aurrean tropa handiak bidali zituen metropoliak (18.000 1948ko hasieran). Intsurrekzioak bi urte inguru iraun zituen. Armada frantsesa kupidagabea izan zen: exekuzio masiboak, tortura, behartutako taldekatzeak, herriak kiskaltzea: Gerra psikologikoaren teknika berri batekin esperimentatu zuten: sospetxosotzat jotako malgatxeak hegazkinetan behera amiltzen zituzten populazioa izutzeko.
Intsurrekzioak iraun zituen hogei hilabeteetan zehar 89.000 biktima malgatxe izan ziren.
Malgaxeen kolonialismo frantsesaren kontrako borroka jarraitu zuten eta 1960an independentzia lortu zuten.
https://www.humanite.fr/1947-un-massacre-colonial-francais-…
http://www.midi-madagasikara.mg/…/29-mars-1947 – 29-mars-201…/
https://www.histoirecoloniale.net/Madagascar-1947-la-traged…
https://vimeo.com/257746452