Marielle-Franco-Sozialismoa-eta-Askatasuna-Alderdiko-PSOL-zinegotzia-Rio-de.xxohfcabc443510968cc85cf45622174c26boe5E94E6FE.jpeg

Marie­lle Fran­co, Sozia­lis­moa eta Aska­ta­su­na Alder­di­ko (PSOL) zine­gotzia Rio de Janei­ron, 2018ko martxoa­ren 14an hil zute…

Tabla de contenidos
Marie­lle Fran­co, Sozia­lis­moa eta Aska­ta­su­na Alder­di­ko (PSOL) zine­gotzia Rio de Janei­ron, 2018ko martxoa­ren 14an hil zuten. Itxu­ra guz­tien ara­be­ra, kri­men poli­ti­koa izan zen. Hil­ke­ta aurre­ra era­man zute­nak goi mai­la­ko tiratzai­leak ziren; exeku­zioa izan zela ez dago zalan­tza­rik; eta, ziur aski, gorro­to kri­me­na izan zen.

Fran­co eza­gun bihur­tu zen Giza Esku­bi­deen eta ema­ku­meen, LGTB komu­ni­ta­tea­ren eta fave­le­ta­ko komu­ni­ta­teen esku­bi­deen defen­tsan aritzea­ga­tik. Rio de Janei­ron ger­ta­tu­ta­ko gehie­gi­ke­ria poli­zia­lak sala­tu zituen. 

Nor­tzuek hil zuten Marie­lle? Zer­ga­tik? Sus­moek segur­ta­sun inda­rrak sei­na­latzen dituz­te, bere­zi­ki ins­ti­tu­zio­na­li­za­tu­ta­ko mafia hut­sa den Rio de Janei­ro­ko poli­zia militarra.

Gero eta indar han­dia­goa har­tzen doan hipo­te­sia da segur­ta­sun inda­rren –poli­zia­ren eta arma­da­ren– sek­to­re faxis­tek pla­ni­fi­ka­tu­ta­ko gorro­to kri­me­na izan zela. Bate­tik, arra­zoi poli­ti­koek bul­tza­tu zuten hil­ke­ta 2016ko par­la­men­tu­ko kol­pea­ren ostean eza­rri­ta­ko erre­ji­me­na gogor­tze­ko. Bes­te­tik, Marie­lle­ren­gan gor­puz­ten ziren sek­to­re horiek gehien gorro­to dute­na: ema­ku­mea, femi­nis­ta, bise­xua­la, bel­tza, fave­la­tua, sozia­lis­ta, giza esku­bi­deen ekin­tzai­lea. Eta ez edo­no­la­koa, bai­zik eta 46 mil boto­du­na, Bra­si­len «horre­la­ko per­tso­nek» bote­rea borro­ka ezin deza­ke­te­la dioen araua apur­tu zuena. 

Marie­lle­ren hil­ke­tak pro­tes­ta uhol­dea era­gin zuen herrial­de osoan eta nazioar­te­ko Giza Esku­bi­deen defen­tsa­ra­ko era­kun­deen kon­de­na ere jaso zuen. Marie­lle­ren eta Ander­so­nen hil­ke­ten gizar­te-eran­tzu­na horren han­dia eta ezus­te­koa izan zen, ezen zine­gotzia­ren ize­na sin­bo­lo bihur­tzen hasi zela «Marie­lle Pre­sen­te!» oihupean.

https://www.pikaramagazine.com/…/por-que-murio-marielle-fr…/

https://​www​.pagi​na12​.com​.ar/​2​2​8​3​3​2​-​m​a​r​i​e​l​l​e​-​f​r​a​n​c​o​-​c​r​o​n​o​log…

https://www.eldiario.es/…/Globo-relaciona-Bolsonaro-Mariell…

http://​www​.laiz​quier​da​dia​rio​.com/​M​a​r​i​e​l​l​e​-​F​r​a​nco

Itu­rria /​Ori­gen

Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *