Patxi­ren par­tea (astear­tea, 2020-05-26) | Amnis­tia Ta Askatasuna

Gaur­koan Patxik bere 16. egu­na betetzen du gose gre­ban. Hauei lehe­nen­go hama­bi egu­ne­tan egin­da­ko ega­rri gre­ba batzen zaiz­kio. Eza­rri­ta­ko berro­geial­dia ekai­na­ren 9ra arte man­ten­du­ko dio­te, eta den­bo­ra horre­tan ezin­go du ezta abo­ka­tuen bisi­ta ere jaso. Covid-19az geroz­tik kar­tze­la horre­tan onar­tu­ta­ko bideo-deiak ere ez diz­kio­te eman­go, eri­zain­de­gi­ko modu­luan estal­du­ra fal­ta dela argudiatuta.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak sala­tu nahi du koro­na­bi­ru­sa­ren aitza­kia­pean Patxi­ren esku­bi­deak are gehia­go urratzen ari dire­la. Hau larria­goa da Patxi­ren osa­sun egoe­ra kon­tu­tan har­tzen badu­gu, eta are larria­goa bere egoe­ra kar­tze­la­rien par­te­tik sufri­tu­ta­ko era­soei eman­da­ko eran­tzu­na­ren ondo­rioa dela ikusita.

Patxik babes juri­di­ko eta medi­ku­rik han­die­nak behar dituen unean, kar­tze­lak orain­dik iso­la­tua­go uzten du. Hau guz­tia PSOE eta Pode­mo­sen Gober­nu Espai­no­la­ren oni­ritzia­re­kin egi­ten ari da Mur­cia II-ko Zuzen­da­ria. Taber­ne­ta­ra kon­tsu­mitze­ra joa­tea hain arris­kutsua ez omen den une batean, pre­so batek abo­ka­tu eta medi­kuen bisi­tak jasotzea osa­sun ara­zo bihur­tzen dute. Hori­xe da kar­tze­la­ren logi­ka: opa­ko­ta­su­na eta pre­soak esku­bi­de­rik gabe­ko zen­ba­kiak baino ez izatea.

Arlo poli­ti­koan eta Eus­kal Herri­ra itzu­li­ta, Maria Caba­lle­rok, Tomas Caba­lle­ro zena­ren ala­ba eta gaur egun Iru­ñe­ko Uda­lean Tenien­te-Alka­tea dena UPN alder­di faxis­ta­ren dizi­pli­na­pean, esan zuen ez zela onar­ga­rria Patxi­ren kon­fian­tzaz­ko medi­kua Mur­tzia­raino bidaia­tu iza­na. Gal­detzen du ea zer­ga­tik ezin duten kar­tze­la­ko medi­kuek arta­tu, alde bate­ra utzi­ta hain zuzen ere medi­ku horie­ta­ko batek artatzea­ri uko egin dio­la eta gai­ne­ra irain­ka zuzen­du zaio­la hainbatetan.

Maria Caba­lle­rok ez omen daki ezer espai­niar kar­tze­le­tan ema­ten diren gehie­gi­ke­ria eta tor­tu­rei buruz, ez omen daki ezer kar­tze­la horie­ta­ko sui­zi­dio eta heriotza tasaz, eta ez omen daki ezer peli­ku­le­ta­ko alkai­deen pape­ra betetzen duten espai­niar kar­tze­le­ta­ko zuzen­da­riei buruz. Bere aita­ren oinor­de­ko poli­ti­koa dela dioen Maria Caba­lle­ro­ri gal­de­tu nahi dio­gu zer pen­tsatzen zuen bere aitak komi­sa­ria eta kar­tze­le­ta­ko tor­tu­rei buruz. Tor­tu­ra horiek exis­titzen ez dire­la dioen horie­ta­koa bal­din bazen gal­de­tu nahi diogu.

Bes­te­tik, Jonan Fer­nan­dez Gober­nu Bas­kon­ga­do­ko sasi-bake­za­leak kez­ka azal­du du alder­dien egoitze­tan ager­tu­ta­ko pin­ta­den­ga­tik, eta aldi berean baiez­ta­tu du Patxi Rui­zek gose gre­ba ez den bes­te auke­ra batzuk badi­tue­la bere esku­bi­deak defen­datze­ko. Eta zein­tzuk dira auke­ra horiek? Ba al daki ezer kar­tze­la moder­noe­tan bizitzea­ren errea­li­ta­teaz moke­taz moke­ta dabi­len Jonan Fer­nan­dez bizi­za­leak? Ez al daki hain zuzen ere Patxik heriotz-mehatxuak jaso ditue­la kar­tze­la­ren par­te­tik pre­so guz­tien esku­bi­deak defen­datze­ko kon­tzen­tra­zio baketsue­tan par­te hartzeagatik?

Bai, Fer­nan­de­zek bada­ki hori guz­tia eta horrek bihur­tzen du hain larri bere baiez­ta­pe­na. Kar­tze­la barruan kon­tzen­tra­zio batean par­te har­tzea matxi­na­datzat har deza­ke­te, ber­tan esku­bi­de poli­ti­koak ez dire­la­ko exis­titzen. Jonan Fer­nan­dez ohi­tu­ta dago edu­ki­rik gabe­ko akor­dioak jana­riz bete­ta­ko mahai baten ingu­ruan lor­tzen, bai­na pre­soek euren osa­su­na baino ez dute pre­sio­natze­ko eta, zoritxa­rrez, gose gre­ba da horre­ta­ra­ko erre­min­te­ta­ko bat.

Bukatze­ko, ira­ga­rri nahi dugu dato­rren larun­ba­tean, maiatzak 30, Mobi­li­za­zio Egun nazio­na­la deitzen dugu­la Patxi­ren egoe­ra salatze­ko eta amnis­tia alda­rri­katze­ko. Eus­kal Herria­ri mobi­li­za­zioe­tan par­te har­tze­ko deia egi­ten dio­gu. Las­ter infor­ma­zio gehia­go eman­go dugu Mobi­li­za­zio Egun honen inguruan.

Patxi­re­kin elkar­ta­su­na adie­raz­te­ko martxan dau­den dina­mi­kei dago­kie­nez, hona­ko hauek dira:

Kar­tze­lan:

Maiatza­ren 12tik: Ibai Agi­na­ga txa­peoan (Sevi­lla II); Dani Pas­tor, Oskar Barre­ras eta Aitor Cota­nok kar­tze­lak ema­ten duen jana­ria­ren erre­ti­lua­ri uko egi­nez (Puer­to III).

Maiatza­ren 14tik: Jon Kepa Pre­cia­do txa­peoan (Kor­do­ba).

Maiatza­ren 18tik: Iran­tzu Gallas­te­gi kar­tze­lak banatzen duen jana­ri erre­ti­lua­ri uko egi­ten hasi zaio Huel­va­ko kartzelan.

Maiatza­ren 18tik: Iña­ki Etxe­be­rriak kar­tze­lak banatzen duen jana­ri erre­ti­lua­ri uko egi­ten ari zaio, Topa­se­ko (Sala­man­ca) kartzelan.

Maiatza­ren 19tik: Orkatz Gallas­te­gik (Cas­te­lló I) tar­te­ka­ko barauak egi­tea­ri ekin dio, eta modu iraun­ko­rrean plan­te­atu­ta­ko dina­mi­ka da.

Maiatza­ren 19tik aurre­ra: Ren­ne­se­ko kar­tze­lan dau­den Itziar More­nok eta Saioa San­che­zek kar­tze­lak ema­ten duen jana­ria­ri uko egin­go dio­te, egun bakoitzean haie­ta­ko batek. Gaur Itzia­rren txan­da izan da.

Maiatza­ren 19tik: Alme­ria­ko kar­tze­lak banatzen duen erre­ti­lua­ri uko egi­ten dio­te Alber­to Vied­mak eta Iña­ki Krutxagak.

Maiatza­ren 22tik: Lola Lope­zek txa­peoa hasi du Brie­va­ko kar­tze­lan. Gutun bana bida­li die Brie­va­ko eta Mur­cia II-ko zuzendariei.

Maiatza­ren 23tik aurre­ra: Mikel San Sebas­tian bost egu­ne­ko gose gre­ba burutzen ari da Mur­cia II-ko kar­tze­lan. Lau­ga­rren egu­na da gaur.

Kalean:

Maiatza­ren 18tik: Onda­rroan, txan­da­ka­ko gose gre­ba­ri ekin dio­te. 48 ordu­ko txan­dak dira eta guz­ti­ra 15 per­tso­nak har­tu­ko dute parte.

Maiatza­ren 19tik: Etxa­rrin 2 per­tso­nak gose gre­ba­ri ekin dio­te. (zor­tzi­ga­rren egu­na betetzen ari dira).

Maiatza­ren 19tik: Altsa­sun 48 ordu­ko txan­da­ka­ko gose gre­ba­ri ekin dio­te. Txan­da alda­ke­ta egin dute gaur.

Maiatza­ren 20tik: Etxa­rri­ko Gaz­te Asan­bla­dak txan­da­ka­ko 48 ordu­ko barauak egin­go ditu, bi per­tso­na txan­da bakoitzean.

Maiatza­ren 21etik: Etxa­rriar batek gose gre­ba­ri ekin dio Mexikon.

Maiatza 24tik: Urru­ñan 5 gaz­tek 24 ordu­ko barauak txan­da­ka­ko dituz­te euren artean, bost egunez.

Maiatza­ren 24tik: Txan­trean 24 ordu­ko txan­da­ka­ko barau/​itxialdi dina­mi­ka iraun­ko­rra jarri zuten martxan.

Hurren­go mobilizazioak:

Egu­ne­ro

  • Urru­ña: 19:30etan biri­bil­gu­nean. Elkarretaratzea.

  • Donos­tia: 20:15ean Bule­ba­rrean. Kontzentrazioa.

  • Mutri­ku: 20:00etan Erro­ton­dan. Kontzentrazioa.

  • Etxa­rri: 20:00etan Pla­zan. Kontzentrazioa.

  • Beran­go: 20:00etan Fron­to­ia­ren aurrean. Kontzentrazioa.

  • Algor­ta: 20:00etan Txi­ki eta Otae­gi Pla­zan. Kontzentrazioa.

  • Erro­mo: 21:30ean Xake Enpa­ran­tzan. Kontzentrazioa.

  • Her­na­ni: 20:30ean. Kontzentrazioa.

  • Zor­notza: 20:00etan Pata­tan. Kontzentrazioa.

  • Baio­na: 17:30ean. Kontzentrazioa.

  • Altsa­su: 20:00etan Plazan.

  • Lekei­tio: 20:00etan Aba­deen Moila.

Gaur egi­te­koak zirenak

  • Bil­bo: 20:00etan Arria­ga pla­za­tik. Manifestazioa.

  • Hon­da­rri­bia: 19:00etan San Pedro kalean.

  • Ordi­zia: 20:00etan Pla­za Naguzian.

  • Vila­no­va i la Gel­trú (Cata­lun­ya): 20:00etan.

  • Altsa­su: 20:00etan Altsasun .

Bihar, maiatzak 27: 

  • Bil­bo: 20:00etan San­tia­go pla­za­tik. Manifestazioa.

  • Onda­rroa: 20:00etan Alamedan.

  • Usan­so­lo­ko Ospi­ta­lea: 11:30ean Kan­po Kon­tsul­te­tan. Kontzentrazioa.

  • Por­tu­ga­le­te: 20:00etan Trian­ge­luan. Kontzentrazioa.

Maiatzak 28

Maiatzak 29

  • Onda­rroa: 20:00etan Alamedan.

  • Sodu­pe: 20:00etan Nava­rro­ren aurrean. Kontzentrazioa.

  • Zebe­rio: 20:00etan Pla­zan. Kontzentrazioa..

Eus­kal Herrian, 2020ko maiatza­ren 26a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *