Patxi­ren par­tea (larun­ba­ta, 2020-05-30) | Amnis­tia Ta Askatasuna

Gaur­koan Patxik bere 20. egu­na betetzen du gose gre­ban. Hauei lehe­nen­go hama­bi egu­ne­tan egin­da­ko ega­rri gre­ba batzen zaiz­kio. Eri­zain­de­gi­ko modu­luan jarraitzen du isolatuta.

Ohi­koa baino lehe­na­go argi­ta­ratzen dugu oha­rra arratsal­de­ko mani­fes­ta­zioe­tan ego­te­ko asmoz. Momen­tuz ez dago ezer berri­rik Patxi­ren ingu­ruan. Ama­ri eta lagun bati dei­tu die bai­na ez dago ezer aipa­ga­rri­rik. Azken ordu­ko infor­ma­zio garran­tzitsu­rik bale­go, bes­te ohar baten bidez jaki­na­ra­zi­ko dugu. Momen­tuz, bere alde­ko mobi­li­za­zioe­tan par­te har­tze­ko deia egi­ten dugu.

Bide batez, gaur­ko par­te hau apro­betxa­tu nahi dugu komu­ni­ka­bi­dee­tan oihar­tzun nahi­koa izan ez duen albis­te bat azpi­ma­rratze­ko. Atzo publi­ko egin zen Pello Alcan­ta­ri­lla eus­kal pre­so poli­ti­ko ohiak Die­go Perez de los Cobos Guar­dia Zibi­la­ren Koro­ne­la tele­bis­tan eza­gu­tu due­la eta bera 2004an Tres Can­to­se­ko kuar­te­lean tor­tu­ratzen zuten bitar­tean, De los Cobos pre­sen­te zegoe­la dekla­ra­tu zuen.

Azken egu­no­tan sala­tu izan dugun moduan, erre­pre­sioak sis­te­ma oso baten anto­la­kun­tza behar du. Bote­re poli­zia­lak, juri­di­koak, media­ti­koak eta poli­ti­koak bat egi­ten dute, kasu hone­tan beza­la, tor­tu­ra sus­ta­tu, babes­tu eta tor­tu­ratzai­leak saritze­ko. Gure elkar­ta­su­na Pello­re­kin eta tor­tu­rak pai­ra­tu dituz­ten guztiekin.

Patxi­re­kin elkar­ta­su­na adie­raz­te­ko martxan dau­den dina­mi­kei dago­kie­nez, hona­ko hauek dira:

Kar­tze­lan:

Maiatza­ren 12tik: Ibai Agi­na­ga txa­peoan (Sevi­lla II); Dani Pas­tor, Oskar Barre­ras eta Aitor Cota­nok kar­tze­lak ema­ten duen jana­ria­ren erre­ti­lua­ri uko egi­nez (Puer­to III).

Maiatza­ren 14tik: Jon Kepa Pre­cia­do txa­peoan (Kor­do­ba).

Maiatza­ren 18tik: Iran­tzu Gallas­te­gi kar­tze­lak banatzen duen jana­ri erre­ti­lua­ri uko egi­ten hasi zaio Huel­va­ko kartzelan.

Maiatza­ren 18tik: Iña­ki Etxe­be­rriak kar­tze­lak banatzen duen jana­ri erre­ti­lua­ri uko egi­ten ari zaio, Topa­se­ko (Sala­man­ca) kartzelan.

Maiatza­ren 19tik: Orkatz Gallas­te­gik (Cas­te­lló I) tar­te­ka­ko barauak egi­tea­ri ekin dio, eta modu iraun­ko­rrean plan­te­atu­ta­ko dina­mi­ka da.

Maiatza­ren 19tik aurre­ra: Ren­ne­se­ko kar­tze­lan dau­den Itziar More­nok eta Saioa San­che­zek kar­tze­lak ema­ten duen jana­ria­ri uko egin­go dio­te, egun bakoitzean haie­ta­ko batek.

Maiatza­ren 19tik: Alme­ria­ko kar­tze­lak banatzen duen erre­ti­lua­ri uko egi­ten dio­te Alber­to Vied­mak eta Iña­ki Krutxagak.

Maiatza­ren 22tik: Lola Lope­zek txa­peoa hasi du Brie­va­ko kar­tze­lan. Gutun bana bida­li die Brie­va­ko eta Mur­cia II-ko zuzendariei.

Maiatza­ren 30etik: Ando­ni Goi­koetxea 24 ordu­ko baraua egi­ten ari da gaur Due­ñas-Palen­tzia­ko kar­tze­lan. Aldi berean txa­peo muga­ga­bea­ri ekin dio.

Kalean:

Maiatza­ren 18tik: Onda­rroan, txan­da­ka­ko gose gre­ba­ri ekin dio­te. 48 ordu­ko txan­dak dira eta guz­ti­ra 15 per­tso­nak har­tu­ko dute parte.

Maiatza­ren 19tik: Altsa­sun 48 ordu­ko txan­da­ka­ko gose gre­ba­ri ekin diote.

Maiatza­ren 20tik: Etxa­rri­ko Gaz­te Asan­bla­dak txan­da­ka­ko 48 ordu­ko barauak egin­go ditu, bi per­tso­na txan­da bakoitzean.

Maiatza 24tik: Urru­ñan 5 gaz­tek 24 ordu­ko barauak txan­da­ka­tu­ko dituz­te euren artean, bost egunez.

Maiatza­ren 24tik: Txan­trean 24 ordu­ko txan­da­ka­ko barau/​itxialdi dina­mi­ka iraun­ko­rra jarri zuten martxan.

Maiatza­ren 28tik: bi per­tso­nak ekin zio­ten gose gre­ba­ri Val di Susa herrian, Italian.

Maiatza­ren 29a: kan­pal­dia hasi dute Altsa­sun, eta 24 ordu­ko baraua bar­ne­bil­tzen du. Eki­men hau maiatza­ren 19an hasi­ta­koa­ri batzen zaio. 43 per­tso­na batu dira kan­pal­di eta barau­ra.

Hurren­go mobilizazioak:

Egu­ne­ro

  • Urru­ña: 19:30etan biri­bil­gu­nean. Elkarretaratzea.

  • Donos­tia: 20:15ean Bule­ba­rrean. Kontzentrazioa.

  • Mutri­ku: 20:00etan Erro­ton­dan. Kontzentrazioa.

  • Etxa­rri: 20:00etan Pla­zan. Kontzentrazioa.

  • Beran­go: 20:00etan Fron­to­ia­ren aurrean. Kontzentrazioa.

  • Algor­ta: 20:00etan Txi­ki eta Otae­gi Pla­zan. Kontzentrazioa.

  • Erro­mo: 21:30ean Xake Enpa­ran­tzan. Kontzentrazioa.

  • Her­na­ni: 20:30ean. Kontzentrazioa.

  • Zor­notza: 20:00etan Pata­tan. Kontzentrazioa.

  • Baio­na: 17:30ean. Kontzentrazioa.

  • Altsa­su: 20:00etan Plazan.

  • Lekei­tio: 20:00etan Aba­deen Moila.

Oste­gu­ne­ro

Gaur, maiatzak 30, MOBILIZAZIO EGUN NAZIONALA

Goi­zean mobi­li­za­zioak herri eta eskualdeetan.

  • Legu­tio: 12:30etan Pla­zan. Kontzentrazioa.

  • Por­tu­ga­le­te: 12:00etatik 13:00etara Uda­letxe aurrean. Kontzentrazioa.

  • Ata­rra­bia: 13:00etan Uda­letxe Pla­zan. Kontzentrazioa.

  • Lekei­tio: 10:30ean Arro­pain apar­ka­le­ku­tik. Eskual­de­ko kotxe-karabana.

  • Lekei­tio: 13:00etan. Kontzentrazioa.

  • Onda­rroa: 13:00etan. Kontzentrazioa.

  • Mutri­ku: 13:00etan. Kontzentrazioa.

  • Amu­rrio: 13:00etan Herri­ko Pla­zan. Kontzentrazioa.

  • Iru­ñea: 13:00etan Uda­letxe Pla­za. Kontzentrazioa.

  • Urru­ña: 19:30ean. Kontzentrazioa.

  • Irun: 13:00etan San Juan Plazan.

Arratsal­dean mani­fes­ta­zioak hiriburuetan.

  • Iru­ñea: 20:00etan Gaz­te­lu Plazatik.

  • Gas­teiz: 19:00etan Andra Mari Zuria­ren Plazatik. 

  • Donos­tia: 20:15ean Bulebarretik. 

  • Bil­bo: 19:00etan Eliptikatik.

Maiatzak 31

Eus­kal Herrian, 2020ko maiatza­ren 30a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *