bus.jpg

Bea Etxe­be­rria eta bere bi urte­ko ala­ba mehatxa­tu ditu guar­dia zibil batek

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak elkar­ta­sun osoa hela­ra­zi nahi dio Bea Etxe­be­rria Bil­bo­ko pre­so poli­ti­koa­ri, guar­dia zibil batek bera­ri eta bere 2 urte­ko ala­ba­ri egin­da­ko mehatxuen aurrean. Elkar­ta­sun kei­nu hau Iñi­go Zapi­rain pre­so poli­ti­koa­ri ere zabal­du nahi dio­gu, Bea­ren biko­te­ki­dea eta umea­ren aita izanik.

Guar­dia zibil honek Bea­ri esan dio bai bera­ri zein bere ala­ba­ri «tiro bat jotzea gus­ta­tu­ko» litzaio­kee­la. Tar­tean ume bat ego­teak eta mehatxu hauek umea artatze­ko ospi­ta­le­ra egin­da­ko irtee­ra batean jaso iza­nak (azke­nean amak egoe­ra horre­tan ez egi­tea era­ba­ki du) askoz ere larria­goa bihur­tzen du gertakaria.

Gogo­ra eka­rri behar dugu Guar­dia Zibi­la izan zela Bea eta Iñi­go atxi­lo­tu zituen tal­de erre­pre­si­bo-terro­ris­ta, eta biek pai­ra­tu zituz­te­la tor­tu­ra larriak. Bea bortxa­tu egin zuten. Mehatxu egin dion guar­dia zibi­lak (nes­ka) age­rian uzten du ema­ku­me iza­teak ez zai­tue­la matxis­ta iza­te­tik libratzen, eskla­boak zapal­tzen zituz­ten bel­tzak zeu­den moduan edo euren herria kol­patzen eta tiro­katzen duten zipaioak dau­den bezala.

Sala­ke­ta pin­ta­dak mehatxutzat har­tzen dituz­ten sasi demo­kra­tek, sis­te­ma­ren alder­di ins­ti­tu­zio­nal gehie­nek, Jonan Fer­nan­dez zapal­tzai­leen zuritzai­leak eta aba­rrek ez dute Bea­ren kasua­ren aurrean ezer esan­go, tor­tu­ren aurrean ezer esan ez zuten beza­la. Guar­dia zibil honen mehatxuak ez dira sal­bues­pen, eta Madril­go kar­tze­le­ta­ko tras­la­doe­tan par­te har­tzen duen txa­kur tal­de honek hamar­ka­da bat baino gehia­go dara­ma pre­soak (poli­ti­koak zein sozia­lak) mehatxatzen, kol­patzen eta iraintzen.

Guar­dia Zibi­la anto­la­kun­de terro­ris­ta­ren exis­ten­tzia soi­lak jus­ti­fi­katzen du Bea eta Iñi­go­ren borro­ka­ren zile­gi­ta­su­na. Besar­ka­da estua Bea, Iñi­go eta haien bi urte­ko alabari.

Eus­kal Herria, 2020ko ekai­na­ren 17a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *