IMG-20200627-WA0013.jpg

Debe­kuen gai­ne­tik amnis­tia­ren alde­ko mani­fes­ta­zioa egin dute Iruñean

Bideoa.

Gaur, ekai­nak 27, “Borro­kak ez du ete­nik. Amnis­tia osoa!” lelo­pean mani­fes­ta­zioa buru­tu dugu Iru­ñe­ko kalee­ta­tik. Espai­niar Gober­nua­ren Dele­ga­zioak debe­ka­tu bazuen eta mani­fes­ta­zioa hasi behar zuen toki­ko ingu­ru osoa poli­ziaz bete badu­te ere, des­obe­dien­tzia eki­men garran­tzitsua egin dugu.

Gaur, Patxi Rui­zen borro­kak age­rian utzi­ta­koa­ren hari­tik tira­ka, kar­tze­la­ren izae­ra hil­tzai­lea eta hau Esta­tuek kalean egi­ten dute­na­ren isla dela sala­tu nahi genuen, sis­te­ma horren aur­ka dena eman dute­nen zile­gi­ta­su­na eta esku­za­bal­ta­su­na, eta amnis­tia alda­rri­katzea­re­kin bate­ra. Gaur­ko mobi­li­za­zioa debe­ka­tu­ta, faxis­tek eurek era­kutsi dute kar­tze­la barruan eta kan­poan ger­tatzen dena logi­ka erre­pre­si­bo berean kokatzen dela.

Patxi Rui­zek gose gre­ba buka­tu zue­nean esan genuen berak pasa­ta­ko leku­koa har­tu­ko genue­la. Esan genuen bes­te ezein pre­sok horre­la­ko neu­rri bati inoiz berri­ro ekin behar ez iza­te­ko ezin­bes­te­koa zela kalea akti­bo eta jarre­ra borro­ka­la­ri bate­kin man­ten­tzea, zapal­tzen gai­tuz­te­ne­kin tal­ka egi­te­ko prest. Horre­ta­ra­ko gure anto­la­kun­de­tik hara­go doan espa­rru sozio-poli­ti­ko oso baten lagun­tza­re­kin kon­tatzen ari gara, eta publi­ko­ki esker­tu beha­rre­koa da.

Zen­tzu horre­tan azpi­ma­rra­tu behar dugu orain­go hone­tan ere, egoe­rak hala eska­tu duen bakoitzean beza­la, Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak esa­ten due­na eta egi­ten due­na­ren arte­ko sin­to­nia man­ten­tze­ko aha­le­gi­na egin due­la, teo­ria eta prak­ti­ka aha­lik eta hobe­kien uztar­tzen saia­tuz. Hori­xe izan da orain arte eta izan­go da hemen­dik aurre­ra ere gure pra­xia, eta ildo poli­ti­ko horre­tan kokatzen da gaur aurre­ra era­man­da­ko mani­fes­ta­zioa. Herriak ema­ten digun zile­gi­ta­su­na da gure mani­fes­ta­zio­ra­ko baimena.

Bukatze­ko, ezin genuen aipa­tu gabe utzi herri mugi­men­dua faxis­moa­ren aurrean era­kus­ten ari den jarre­ra ere­du­ga­rria. Bada­ki­gu faxis­moa Vox baino askoz gehia­go dela, bai­na honen aur­pe­gi­rik kon­ple­xu­rik gabe­koe­na dela kon­tu­tan har­tu­rik, nor­mal­ta­su­nez jar­du­tea era­goz­ten die­gun hei­nean faxis­moa­ri Eus­kal Herrian posi­zioak ira­baz­te­ri muga jarri­ko dio­gu, herria­ren inda­rra era­kus­te­ko eta egin deza­kee­na­ren kon­tzien­tzia har­tze­ko baliatzea­re­kin bate­ra. Faxis­mo tra­di­zio­na­la zein neo-faxis­moa­ren aurrean, borro­ka­ra­ko prest! Borro­kak ez du ete­nik, amnis­tia osoa!

Eus­kal Herria, 2020ko ekai­na­ren 27a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *