audiencia-nacional_20385604_20200312153924.jpg

Iur­gi Gari­ta­goi­tia eta Asier Borre­ro­ren kasuen aurrean

Ohar honen bidez Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak elkar­ta­su­na adie­ra­zi nahi die Iur­gi Gari­ta­goi­tia eta Asier Borre­ro pre­so poli­ti­koei. Lehe­nen­goa­ri jaso­ta­ko espetxe zigor berria­ren aurrean, eta biga­rre­na­ri kar­tze­la­tik irte­tea era­goz­ten dion eta ire­ki berri dio­ten auzia­ren aurrean.

Iur­gi Gari­ta­goi­tia­ri 389 urte­ko zigor berria eza­rri dio Espai­nia­ko Audien­tzia Nazio­na­lak. Hau, lehe­na­go sal­bues­pen epai­te­gi faxis­ta horrek eza­rri­ta­ko bes­te zigor batzuei erans­ten zaiz­kio, bai­ta Fran­tziak eza­rri­ta­koa­ri ere. Era hone­tan, bizi oso­ra­ko espetxe zigo­rra da betea­ra­zi nahi dio­te­na, nahiz eta ofi­zial­ki Espai­nia­ko Esta­tuan bizi oso­ra­ko zigo­rrik exis­titzen ez den.

Ofi­zial­ki exis­titzen ez den bes­te gau­za bat, tor­tu­ra kasuak dira. Ala­bai­na, Asier Borre­ro pasa den aste­ko asteaz­ken eta oste­gu­nean epai­tu egin zuten, Aitor Cotano Algor­ta­ko pre­so poli­ti­koa­ri tor­tu­ra­pean lapur­tu­ta­ko dekla­ra­zioe­tan oina­rri­tu­ta. Espai­nia­ko Audien­tzia Nazio­na­lak Asier absol­bi­tu du bai­na Cota­no­ren aur­ka­ko tor­tu­rak babes­tu ditu, Guar­dia Zibi­la­ren kuar­te­lean egin­da­ko dekla­ra­zioak “espon­ta­neo­ak” izan zire­la sententziatuz.

Asier Borre­ro absol­bi­tu duten arren, aurre­ko astear­tean, epai­ke­ta hasi baino egun bat lehe­na­go, auzi berri bat ire­ki zio­ten bere askatzea eki­di­te­ko asmoz. Beraz, irmo­ki sala­tu behar dugu GAL juri­di­koa­ren ama­rru berri hau eta bere bereha­la­ko askatzea exijitzen dugu.

Erre­pre­sioa­ren aurrean elkar­ta­su­na adie­ra­zi behar dela defen­da­tu dugu beti, mini­mo moduan eta des­ber­din­ta­sun poli­ti­koak des­ber­din­ta­sun, inoren ildo poli­ti­koa bal­din­tzatzea bila­tu gabe, elkar­ta­su­na inoiz xan­taia bihur­tu gabe.

Feli­pe Gon­za­lez eta GALen X

Azken egu­no­tan eza­gu­tu dugu CIA‑k des­kla­si­fi­ka­tu­ta­ko doku­men­tu batzuen ara­be­ra Feli­pe Gon­za­le­zek agin­du zue­la GAL sor­tzea eus­kal mili­tan­te poli­ti­koak (eta mili­tan­te­ak ez zire­nak ere) erail­tze­ko. Hau mun­du guz­tiak bal­din baze­kien ere, doku­men­tuek ofi­zial bihur­tzen dute orain arte ofi­zio­soa zena.

Batzuek dio­te gaur­ko PSOE eta ordu­koa ez dire­la ber­be­ra. Tak­ti­ka zaha­rra da gaur ger­tatzen dena 20 urte beran­dua­go onar­tzea ardu­ra poli­ti­koak saihes­te­ko, bai­na errea­li­ta­tea da Pedro San­chez gaz­te batek, orain dela urte asko, tele­bis­ta­ko pla­toe­ta­tik zebi­le­la GAL defen­datzen. Heme­ro­te­ka horre­la­ko gau­ze­ta­ra­ko oso balio­ga­rria da.

PSOE­ko gaur­ko agin­ta­riek ere Feli­pe Gon­za­le­zen lana defen­datzen dute. PNVk soi­lik zehar­ka kri­ti­katzen du, izan ere Feli­pe Gon­za­lez zein Pedro San­chez bide­la­gun bai­ti­tu. Azken astee­tan pin­ta­den­ga­tik kexa­ka eta nega­rrez ibi­li dire­nek bes­te alde bate­ra begi­ratzen dute GALen gaia­re­kin, ez baitzaie intere­satzen horri buruz hitz egi­tea. Tor­tu­re­kin ez zuten bes­te alde bate­ra begi­ratzen, haiek guz­tiek prak­ti­ka­tu bai­ti­tuz­te, bai­na bes­teoi eskatzen zigu­ten bes­te alde bate­ra begi­ratzea. Era berean San­chez Cor­bi eta Perez de los Cobos tor­tu­ratzai­leak babes­ten eta hitzal­die­ta­ra era­ma­ten jarraitzen dute, herria­ren aura­ko bio­len­tzia berez­koa dute­la­ko Esta­tuek, estruk­tu­ra­la da.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak ara­zoa­ren sus­trai­ra joa­ten jarrai­tu­ko du, espai­niar tran­tsi­zio fal­tsua sala­tuz eta borro­ka­ren zile­gi­ta­su­na defen­da­tuz. Borro­ka zile­gi dela­ko, amnis­tia osoa!

Eus­kal Herria, 2020ko ekai­na­ren 16a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *