Mani­fes­ta­zio nazio­na­la Iru­ñean ekai­na­ren 27an (Agi­ria)

Patxi Rui­zek 31 egu­nez aurre­ra era­man­da­ko gose eta ega­rri gre­bek age­rian utzi dute kar­tze­la­ren bene­ta­ko izae­ra hil­tzai­lea eta, hau gizar­tea­ren isla iza­nik, sis­te­ma­ren bene­ta­ko aur­pe­gi tor­tu­ratzai­lea ere. Pre­soa­ren per­tso­na­li­ta­tea apur­tzea da kar­tze­la­ren hel­bu­rua, jen­de obe­dien­tea eta iriz­pi­de­rik gabe­koa sortzea.

Pre­so poli­ti­koen kasuan, kar­tze­lak hel­bu­ru bikoitza dau­ka: bate­tik aipa­tu­ta­ko asi­mi­la­zio per­tso­na­la gau­zatzea eta, bes­te­tik, mili­tan­te pre­soa par­te den mugi­men­du poli­ti­koa bal­din­tzatzea. Pre­so poli­ti­koen aur­ka zuzen­du­ta­ko era­soak, per­tso­na baten kon­tra­koak ez ezik, kolek­ti­bo oso baten kon­tra­koak dira beraz.

Gau­zak horre­la, ezin­bes­te­koa da kar­tze­la­ko mili­tan­teen eta kalean ema­ten diren borro­ken arte­ko lotu­ra ego­tea, batzuek bes­teak eli­katzen dituz­te­la­ko. Kar­tze­la­ko Zuzen­da­ritzak, Angel Luis Ortiz Gon­za­lez Espetxe Era­kun­dee­ta­ko Idaz­ka­ri Nagu­siak eta PSOE eta Pode­mo­sen Gober­nuak ezin zuten ima­ji­na­tu ere egin pre­so poli­ti­ko baten aur­ka­ko gehie­gi­ke­ria zigor­ga­beek eta ondo­rioz­ko eran­tzu­nak herria esnatze­ko balio­ga­rriak izan litez­kee­la 2020. urtean. Errea­li­ta­teak eta Patxi­ren borro­kak, ordea, anto­la­tu­ta dau­den hain­bat herri sek­to­re borro­ka­la­ri­ren exis­ten­tzia age­rian utzi dute. Kar­tze­la eta kalea­ren arte­ko lotu­ra eman da berriro.

Hala ere, ezin dugu ahaz­tu Patxik horre­la­ko neu­rri bati hel­du behar izan badio kalean orain arte behar bezain bes­te­ko inda­rra egin ez dugu­la­ko izan dela. Gose eta ega­rri gre­ban zegoen bitar­tean behin baino gehia­go­tan aipa­tu genuen Patxi­ren bizitza­ri epeak agor­tzen zitzaiz­kio­la. Gose gre­ba utzi­ta, arin­tzea sen­ti­tu dugu denok, Patxik berres­ku­ratze pro­ze­sua­ri ekin dio­la­ko, bai­na kar­tze­la­ta­ko bal­din­tzak ber­be­rak iza­ten jarraitzen dute.

Hitz eman genuen Patxi­ren borro­ka­ren leku­koa har­tu­ko genue­la, eta bide horre­tan mani­fes­ta­zio nazio­na­la deitzen dugu. Ekai­na­ren 27ko 18:00etan, larun­ba­ta, Iru­ñe­ko Erre­ko­le­ta Pla­za­tik abia­tu­ta, Eus­kal Herria­ri “Borro­kak ez du ete­nik. Amnis­tia osoa” lelo­pean buru­tu­ko dugun mani­fes­ta­zioan par­te har­tze­ko deia egi­ten diogu.

Eus­kal Herria, 2020ko ekai­na­ren 20a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *