Mapucheak_askatu.jpg

Borro­kak ez du ete­nik: Elkartasuna

Gure Mugi­men­duak bere inter­ben­tzio lerroa Eus­kal Herrian garatzen duen arren, arre­ta han­diz jarraitzen du bes­te zen­bait pro­ze­su, fun­tsean euren hel­bu­ruek guree­kin zer iku­si han­dia bait dute. Hau da, euren herriak askatzea­ga­tik eta kapi­ta­lis­mo eta inpe­ria­lis­moa­ren aur­ka borro­katzea­ga­tik bahi­tu­rik dau­den pre­so poli­ti­koen­tzat gure elkar­ta­su­na adie­raz­ten diegu.

Mila kasu sala­ga­rri badau­de ere, bi egoe­ra zehatzez ari­tu­ko gara orain­go hone­tan. Bata men­de­bal­de­ko Euro­pa­koa, bes­tea Hego Ame­ri­ka­koa. Biak urrun eta biak ger­tu borro­ka dela eta.

Lehen­bi­zi Lian Cambelle‑z ari­tu­ko gara eta hari­ra joko dugu. Hamar urte dara­matza Inpe­ria­lis­moak Lian Cam­bell mili­tan­te erre­pu­bli­ka­rra Hego Irlan­da­tik Litua­nia­ra estra­di­tatze­ko saia­ke­rak egiten.

Ez dugu ahan­tzi behar Litua­niak pre­son­de­gi sekre­tuak ditue­la non mili­tan­te poli­ti­koak, izku­ta­tu, tor­tu­ra­tu eta entre­ga­tu egi­ten dituen, beti ere C.I.A.-ren agin­du­pean eta bere estal­du­ra poli­ti­ko eta finan­tza­rioa­re­kin. Gau­zak horre­la, Lian Cam­bell irlan­dar mili­tan­te poli­ti­koa izan­da, bere bereha­la­ko aska­ta­su­na exijitzen dio­gu Irlan­da­ko gobernuari.

Txi­le eta Argen­ti­nak oku­pa­tua den Maputxe Herria dugu. Gaur egun ia 30 pre­so poli­ti­ko maputxe gose gre­ban dau­de zen­bait espetxee­tan barreia­tu­rik. Ez da erre­za albis­te fida­ga­rriak esku­ratzea bai­na baten batek 100 egu­ne­tik gora dara­matza gose gre­ban. Batzuk ega­rri gre­ban sar­tzear dau­de, jada­nik sar­tu ez badi­ra. Kasu hone­tan Txi­le­ko gober­nu faxis­tak ez ditu gose gre­ban dau­den pre­so maputxe hauek pre­so poli­ti­koak dire­nik onar­tzen. Pre­miaz­ko egoe­ra eta guz­tiz larria dela esan beha­rrik ez dago.

Gre­ba­la­rien alda­rri­ka­pen tau­la ez dugu zehatz mehatz eza­gutzen bai­na euren borro­ka­ren mamia­ri lotu­rik dago. Hau da, maputxeak ez dira ez txi­le­ta­rrak ezta argen­ti­na­rrak ere ez. Txi­le eta Argen­ti­nak oku­pa­tu eta lapur­tu­ri­ko maputxeen lurral­deak maputxeei itzu­li behar diz­kie­te. Hots, bere nazioa eta, euren komu­ni­ta­tea­ren jabe iza­tea onar deza­ten, bi esta­tu oku­patzai­leen sis­te­ma­tik at.

Pre­so poli­ti­ko maputxeak ASKATU!!!

Lian Cam­bell-en estra­di­zioa­ri EZ!!!

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua (2020−08−24)

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *