Patxi-Ruiz.jpg

Herri erre­bel­de eta borro­ka­la­ria­ri | Amnis­tia Ta Askatasuna

Gose-gre­ba buka­tutzat ema­tea era­ba­ki nue­nean (ega­rri gre­ba ere hasie­ran), era­ba­ki horren berri eman nion nire fami­lia­ri, eta publi­ko egin zezan eska­tu nion. Gai­ne­ra­tu nion ere las­ter jaki­na­ra­zi­ko nue­la zer­ga­tik eten nuen hain borro­kal­di gogorra.

Bada­ki­zue zein­tzuk izan ziren pre­son­de­gi hone­tan ger­ta­tu ziren ger­tae­rak, zein­tzuk, aldi berean, eran­tzun erre­pre­si­boa era­gin zuten, eta, era berean, jada amai­tu­ta dagoen borro­ka hau has­te­ko era­ba­kia era­gin zuten.

Orain neu naiz, apur­ka-apur­ka, hemen espetxean hasi­ta­ko borro­kak Eus­kal Herrian izan duen era­gi­na­ren tamai­naz jabetzen ari dena, eta onar­tu behar dut harri­tu­ta eta, neu­rri batean, gai­nez­ka egin­da nagoela.

Espetxe honen barruan ger­ta­tu zena, maiatza­ren 9an eta 10ean, argi eta gar­bi gogo­ratzen dut, mili­tan­te poli­ti­ko gisa har­tu nituen era­ba­kiak gogo­ratzen ditu­dan beza­la (har­tu behar izan nituenak!).

Are gehia­go, aditze­ra eman die­za­zue­ket borro­ka buka­tu eta egun gutxi­ra ger­tae­ra horiei buruz eta har­tu­ta­ko era­ba­kiei buruz egin dudan balorazioa.

Borro­ka horri eki­tea, berau gal­du edo ira­ba­zi baino gehia­go, beha­rrez­koa zen. Espetxe barru­tik entzun zen oihua hil ala bizi­koa zen; izan ere, horren bidez, pre­so guz­tien bizi-bal­din­tzen sala­ke­ta adie­ra­zi nahi zen, are gehia­go COVID-19ren eto­rre­ra­re­kin, eta pre­so poli­ti­koen kasuan duen era­gin eran­tsia­re­kin, sal­bues­pe­nez­ko eta bene­ta­ko sarras­ki poli­ti­ka pai­ratzen ari bai­ka­ra.
Are min­ga­rria­goa izan zen garra­si hura, egun osoan zehar, eta hain­bat aldi­tan, espetxe-sis­te­ma zigor­tzai­le horren egi­leen alde­tik jasan behar izan nituen tra­tu txar eta heriotza-mehatxuengatik.

Nire ustez, eta nire kon­tzien­tzia poli­ti­ko­tik, hemen espetxean ger­ta­tu denaz gau­za garran­tzitsu bat izan da ohar­ka­bean iga­ro dena: per­tso­na tal­de batek egu­ne­ro kon­tzen­tratzea era­ba­ki iza­na COVID-19a­ren eto­rre­ra­ren aurrean, erre­pre­sio kudea­ke­ta­tik era­to­rri­ta­ko esku­bi­de poli­ti­ko eta sozia­len urra­ke­ten­ga­tik, eta, hain zuzen ere, kon­tzen­tra­zio horiek espetxe baten barruan egi­tea, eta ez, logi­koa­goa izan­go litza­te­keen moduan, kale­tik; hala ere, jabetzen naiz COVID-19a uste­ka­bean iritsi zela kale­ra ere, kon­fi­na­men­du gogo­rra pai­ra­tu beha­rra­re­kin batera.

Une horre­ta­tik aurre­ra ger­ta­tu­ta­ko guz­tia (bai hemen barruan, zein kan­poan) izan da, mutu­rre­ko pro­tes­ta hau garatze­ko hau­tuak mere­zi izan due­la sen­tia­raz­tea lor­tu due­na, eta egin­da­ko alda­ke­ta posi­ti­bo­ki balo­ra­tu behar dut, nire bizitza lehen zegoen arris­ku berean ez dagoe­la sen­titzea ahal­bi­de­tu bai­tu. Hori guz­tia, berriz diot, hor­ma­ren bi aldee­tan egin­da­ko borro­ka­ri esker.

Ez dago zalan­tza­rik guz­ti hau ordai­na­ra­zi­ko dida­ten egu­na iritsi­ko dela; izan ere, orain­go hone­tan, lezioa guk eman dugu, bai­na egia da pro­tes­ta eta mobi­li­za­zioa­ren ondo­rioz sor­tu­ta­ko bes­te egoe­ra berri hone­tan zai­la­goa izan­go zaie­la beren heriotza-mehatxu kol­da­rrak gau­zatzea, epe labu­rrean behin­tzat.
Borro­ka­re­kin behar bes­te den­bo­ran jarraitze­ko uste sen­doa nuen; izan ere, aurre­ko komu­ni­ka­zio publi­koan azal­du nue­nez, bizi­rau­te­ko ber­me gehien, alda­rri­katzen nuen egoe­ran ikus­ten dut: pre­so eta pre­so poli­ti­ko guz­tien abe­rri­ratzea­ren bidez. Gai­ne­ra, pre­son­de­gia­ren aurrean eran­tzun beha­rra zegoen, pre­soe­ki­ko izan zuen jarre­ra erre­pre­si­boa­ga­tik, gehien­go esan­gu­ratsu bat egi­ten ari ginen kon­tzen­tra­zioak zire­la eta.

Nire egu­ne­ro­ko­ta­su­nak, borro­kan zehar, arlo per­tso­na­lean, pre­son­de­gia­re­kin izan­da­ko pul­tsua­ri buruz sen­ti­tu eta pen­tsa­ra­zi dit, ez gai­ne­ra­koen­gan­dik banan­du­ta­ko era­kun­de baten aur­ka­ko borro­ka beza­la, bai­zik eta kar­tze­la-sis­te­ma­ren oina­rri den bide­ga­be­ke­ria eta erre­pre­sio sare horren guz­tia­ren aur­ka­ko borro­ka gisa.

Egia da ia egu­ne­ro izan duda­la harre­ma­na tele­fo­noz, bai abo­ka­tue­kin, bai fami­lia­re­kin, bai lagu­nen zir­ku­lu hur­bi­la­re­kin. Sen­tsa­zioa zen ni espetxe sis­te­ma zigor­tzai­le horren aurrean nuen borro­kan zen­tra­tua nen­goe­la, eta egia da hasie­ran ez nin­tze­la era­bat jabetzen hor kan­poan iza­ten hasi zen inpaktuaz.

«A ze aurri­kus­pen fal­ta nire par­te­tik», pen­tsa­tu nuen, pro­tes­ta gogor horri eki­tea haus­nar­tzen ari nin­tze­la, batez ere osa­sun mai­lan eta gure kla­se etsaien esku­tik era­gin­go ziz­ki­dan ondorioengatik.

Sufri­tu, pre­so gau­den guz­tiok sufritzen dugu, bai­na gure artean ere egoe­ra hori modu ezber­di­nean pai­ratzen dugu; izan ere, egun batean ere ez dut ahaz­ten doze­na­ka kidek nik neuk baino bizi-bal­din­tza oke­rra­goak dituztela.

Sen­ti­be­ra­ta­sun eta enpa­tia han­dia sen­titzen dut gai­xo­ta­sun larriak eta/​edo sen­dae­zi­nak dituz­ten kidee­kin, sen­ti­be­ra­ta­su­na eta enpa­tia urteak dara­matza­ten kidee­kin, adi­ne­ko kidee­ki­ko sen­ti­be­ra­ta­su­na eta enpa­tia, urte asko­ta­ko espetxeal­dia biz­ka­rrean dute­la; sen­ti­be­ra­ta­sun eta enpa­tia hori ez da inoiz agor­tzen iso­la­men­du gale­rie­tan urte gehie­gi dara­matza­ten kidee­ki­ko. Sen­ti­be­ra­ta­sun eta enpe­tia seni­de guz­tie­ki­ko eta pai­ratzen duten sufri­men­dua­re­ki­ko, zei­na, aste­rik aste, isla­da­tua ikus­ten dudan nire hur­koen aurpegitan.

Pri­bi­le­gia­tua nai­ze­la esan deza­ket, des­kri­ba­tu berri ditu­dan kide guz­tien egoe­re­kin eta bizi-bal­din­tze­kin alde­ra­tu­ta, zei­nak, ez zaiz­kiee men­de­ku huts eta gogo­rra­ga­tik baka­rrik pai­ra­ra­zi egi­ten, bai­zik eta gure etsaien estra­te­gia poli­ti­koa­ga­tik; izan ere, beti bila­tu izan dute sun­tsi­ke­ta per­tso­na­la eta mili­tan­tea, beren interes poli­ti­koei eran­tzu­ten dien hel­bu­ru gisa, egun­go zapal­kun­tza- eta men­de­ratze-sis­te­ma­ri eusteko.

20 egun ingu­ru nera­matzan borro­kan, eta orduan hasi nin­tzen Eus­kal Herri­ko kalee­tan ger­tatzen ari zena­ri buruz­ko ideia argia­goa sor­tzen. Geroa­go, bes­te herri batzue­tan izan­da­ko oihar­tzu­na­ren berri izan­go nuen. Lehe­nik eta behin, arre­ta jar­tzen diot kalee­tan lor­tzen ari zen mobi­li­za­zio eta akti­ba­zio mili­tan­te­ari (eta bes­te mai­la batean bes­te espetxe batzue­tan ere bai). Ondo­ren, Eus­kal Herri­ko bizitza poli­ti­koan sor­tzen hasi ziren ondo­rioez ohar­tzen naiz.

Hori guz­tia balo­ratzen dut, neu­rri batean, elkar­ta­su­na­ren eta kez­ka­ren ikus­pe­gi­tik, jaso­ta­ko tra­tu txa­rren eta heriotza-mehatxuen ondo­ren jasa­ten ari nin­tzen egoe­ra zai­la­re­ki­ko, bai­na bai­ta egi­ten ari nin­tzen erre­bel­dia eta borro­ka kei­nua­re­ki­ko ere.

Bes­tal­de, askoz gehia­go balo­ratzen dut ger­ta­tu­ta­koa; izan ere, aldez aurre­tik zegoen kon­pro­mi­so mili­tan­te­tik abia­tu­ta, balio izan du, berriz ere, pre­so poli­ti­kook jasa­ten dugun egoe­ra­ren gaia, mai­la guz­tie­tan, berri­ro ate­ra dadin gil­tza­pean zegoen kutxa­tik, berriz ere mahai gai­nean jar­tze­ko, mere­zi duen ikus­ga­rri­ta­su­na eta pre­mia emanez.

Hori ezin zuen nik egi­ten nuen borro­kak baka­rrik sor­tu, nahiz eta hori pen­tsatzen duten per­tso­nak eta mili­tan­te­ak egon.
Egia esan, uste dut azken urteo­tan nola­bai­te­ko «hazi­te­gi» modu­ko bat sor­tu dela gu guz­tion artean, alde bate­tik, sek­to­re ofi­zia­lis­tak gai hone­tan egin­da­ko kudea­ke­tak ez due­la­ko era­gin­kor­ta­su­nik izan edo frui­tu­rik eman, eta bes­te­tik, gai honen ingu­ru­ko alda­rri­ka­pen his­to­ri­koak inoiz alde bate­ra utzi ez dituz­ten era­kun­deek egin­da­ko lana­ri esker ere. Beren erre­bel­dia­ga­tik eza­gu­tu dugun herri hon­ta­ko kaleek beti izan duten mobi­li­za­zio eta akti­ba­zio poli­ti­koa­ren mai­la berres­ku­ratze­ko lanean ari diren era­kun­deak. Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua (AEM) ez ezik, amnis­tia­ren alda­rri­ka­pe­na alde bate­ra utzi gabe modu auto­no­moan anto­latzen diren tal­de horiez eta erre­pre­sioa­ren aur­ka­ko bes­te batzuez ere ari naiz. Hori guz­tia area­go­tu egi­ten da, nola ez, hamar­ka­daz hamar­ka­da gu zapal­tzen jarraitzen duten esta­tuek gai hau kon­pon­tze­ko urratsak ema­te­ko orduan era­kus­ten duten itxikeriagatik.

Atse­ka­be horre­ta­tik abia­tu­ta, lehen aipa­tu­ta­ko «hazi­te­gia» onduz joan da, eta gero eta jen­de gehia­go bil­du da, bai­na bere­zi­ki aipa­tu­ko nituz­ke eus­kal gaz­te­ria erre­bel­dea osatzen duten belau­nal­di berriak.

Pre­son­de­gi barru­tik entzun zen garra­siak, kaleak berriz argi­tu zituen txin­par­ta izan zate­keen.
Bai­na argi hori ez zate­keen posi­ble izan­go due­la urte batzue­ta­tik hona egi­ten ari den lan mili­tan­te­rik gabe, eta, jaki­na, gaz­teen par­te har­tze sen­do­rik izan gabe kale­ra ate­ra eta baraual­diak egi­te­ko orduan, Patxi Rui­zen egoe­ra­ga­tik ez ezik, pre­so, erre­fu­xia­tu eta depor­ta­tuok osatzen dugun erre­pre­sa­lia­tu poli­ti­ko mul­tzoa­ren egoe­ra ere salatzeko.

Hori guz­tia ger­ta­tu da esta­tua­ri des­afio egi­ten zenio­ten bitar­tean, eza­rri­ta­ko kon­fi­na­men­duak zuen aha­le­gi­na­ri meri­tu bikoitza emanez.

Gaz­teok, eta ez hain gaz­teok, kale­ra modu des­ber­di­ne­tan irte­te­ko izan ditu­zuen arra­zoiei dago­kie­nez, ima­ji­na deza­ket denak ez dire­la bide bere­tik joan­go.
Arra­zoiak edo­zein dire­la ere, txa­lo­tu bes­te­rik ezin ditut egin. Bene­tan txa­lotzen zai­tuz­tet, eta alde bate­ra uzten ditut gai honen ingu­ruan ditu­dan uste sen­do­ak ( eza­gutzen ditu­zue­nak, publi­ko egin bai­ni­tuen). Eta hori egi­ten dut, gaur egun­go egoe­ran garran­tzi han­dia­goa ema­ten dio­da­la­ko kale­ra eten­ga­be irte­tea­ri, egin duzuen beza­la, eli­te txi­ki batek era­ba­ki beza­la baino: urtean behin, urta­rri­lean, eta ia inoiz gau­zatzen ez diren kan­pai­nen iragarkiekin.

Kalea beti izan da topa­le­ku. Sala­ke­ta­ra­ko eta hel­bu­ru poli­ti­ko eta sozia­lak lor­tze­ko bes­te tres­na poli­ti­ko bat izan da, eta kalean lor­tu dira nire belau­nal­di­kook «goza­tu ditu­gun» esku­bi­deak, gure gura­soek eta aito­na-amo­nek isu­ri­ta­ko izer­di eta odo­la­ri esker. Esku­bi­de horien gai­nean ezer gutxi daki­te belau­nal­di berriek; izan ere, ken­du egin diz­ki­gu­te, kapi­ta­lis­moa­ren ize­nean zapal­tzen gai­tuz­te­nen olda­rral­dien ondorioz.

Berri­ro kale­ra irten beha­rra dago, berri­ro elkar­tu eta berrel­kar­tu. Hori ez dut esa­ten soi­lik irten­bi­de bat bilatze­ko azken hamar­ka­de­tan eus­kal lurre­tan bizi izan den gataz­ka poli­ti­koa­ren ondo­rioe­ta­ko baten par­te garen gu guz­tion­tza­ko, bai­zik eta guz­tion artean, zapal­tzen gai­tuen uzta­rria gai­ne­tik ken­tzen lagun­du­ko digun mugi­men­du poli­ti­koa disei­na­tu ahal iza­te­ko. Mila urte­ta­ko lurral­de hau des­age­rra­ra­zi deza­keen uzta­rria, kapi­ta­lis­moa­ren berez­ko intere­sen morroi bihur­tu arte; izan ere, gure arba­soek pai­ra­tu zuten oku­pa­zioa eta zapal­kun­tza pai­ratzen jarraitzen dugu guk, eta belau­nal­di berriek modu larria­goan pai­ratzen hasi dira.

EPP­Kren ize­nean idaz­ten dute­nek dio­te­nez, pre­so poli­ti­ko guz­tiei apli­katzen zaien sal­bues­pen poli­ti­ka­ren bes­te bik­ti­ma bat izan naiz, COVID-19a­ren eto­rre­rak are larria­goa bihur­tu due­na. Aipa­tua izan nai­ze­nez, zehaz­ta­pen hau egin behar dut: bik­ti­ma ez, jaun andreok. Ni, pre­so dau­den bes­te mili­tan­te poli­ti­ko asko beza­la, sal­bues­pe­nez­ko poli­ti­ka horren bera­ren ERANTZUNA naiz. 

Bes­tal­de, bide­ga­bea litza­te­ke espetxe hone­tan dau­den lagu­nei nire esker ona ez adie­raz­tea, borro­kan egon nai­zen den­bo­ra hone­tan eskai­ni dida­ten erres­pe­tu eta tra­tu ona­ga­tik. Argi­tu nahi dut nik neuk eska­tu nie­la borro­ka hau baka­rrik egi­tea. Hala­ber, eska­tu nien inola­ko borro­kal­di­rik ez egi­te­ko nire­kin elkar­ta­su­nean. Bada­kit kez­ka­tu­ta zeu­de­la zuen egoerarekin. 

Ez litza­te­ke bidez­koa izan­go egoe­ra latz honen aurrean Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­duak (AEM) nire­kin izan duen joka­bi­dea mere­zi duen beza­la ez balo­ratzea, ez eta lehen aipa­tu­ta­ko tal­deak eta pre­soen esku­bi­deen alde borro­katzen duten elkar­teak ere, hala nola Salha­ke­ta, Pro­noia eta Mur­tzia­ko eskual­de hone­tan hain­bes­te­ko elkar­ta­su­na eta babe­sa hela­ra­zi dida­ten bes­te batzuek. 

Aipa­men bere­zia egin nahi diot nire abo­ka­tuek egin­da­ko lan juri­di­ko neur­te­zi­na­ri. Bai­ta nire fami­lia eta lagu­nen zir­ku­lua­ri ere, bere alde­tik egin­da­ko lan esker­ga dela eta (oso gogo­rra, batzen gai­tuz­ten lotu­ra emo­zio­nal estuengatik). 

Eske­rrak eman nahi diz­kiet ere Gali­za­ko eta Kata­lu­nia­ko lurral­dee­ta­tik eto­rri­ta­ko elkar­ta­su­na­ri eta mobi­li­za­zioei, bai eta geo­gra­fi­ko­ki urrun bai­na borro­ka bera­ren bidez elkar­tu­ta­ko bes­te herri batzue­ta­tik eto­rri­ta­koei ere; modu per­tso­na­lean jaso­ta­ko elkar­ta­su­na­ri, bida­lia izan den samur­ta­sun bera­re­kin jaso bai­tut, eta bai­ta bere aska­ta­su­na­ren alde borro­kan jarraitzen duen eus­kal herri hone­ta­ra bida­lia izan denari. 

Kon­ta­ki­zun hone­kin amaitze­ko, gose gre­ba uzte­ko era­ba­kia har­tze­ra bul­tza­tu nau­ten arra­zoiak azal­du­ko ditut: Kan­poan ger­tatzen zen guz­tia uler­tu nue­nean, kon­tu­ra­tu nin­tzen, borro­kan jarrai­tuz gero, nire osa­sun egoe­ra­ri dago­kio­nez, larria­gotze edo zori­gaiz­to­ko amaie­ra batek inoiz nahi izan ez eta nahi izan­go ez nuen egoe­ra bat sor zeza­kee­la. Zapo­re min­gotsa­re­kin, aurre­ko komu­ni­ka­zioan eza­rri­ta­ko hel­bu­ruak lor­tu ez ditu­gu­la­ko, eta orain­dik era­ba­ki­rik ego­kie­na izan den jakin ez arren, orain balio han­dia­goa ema­ten diot kalean berriz elkar­tzea­ri, anto­la­tu­ta, zori­gaiz­to­ko amaie­ra baten ondo­rioei baino. Uste dut unea dela sor­tu­ta­ko mugi­men­dua haz­te­ko, ez inplosionatzeko.

Pen­tsa­ra­zi dida­zue, eta sinetsa­ra­zi, orain zuek zare­te­la zuen kon­pro­mi­so indi­bi­dual eta mili­tan­te­are­kin due­la aste batzuk hasi­ta­ko borro­ka­ren leku­koa har­tzen duzue­nak. Kale­ra ate­ratzen jarrai­tu­ko duzue­la, harik eta pre­so poli­ti­ko guz­tiak, mili­tan­tzia poli­ti­ko­ko gure ere­due­tan bereiz­ke­ta­rik egin gabe, askatzea lor­tu arte. Ez da onar­ga­rria hile­rrie­ta­ko bakea, ezta zapal­tzai­leek eskai­ni eta erre­for­mis­tek onar­tzen duten pax-erro­ma­ta­rra ere.
Hel­bu­ru horiek lor­tze­ko, anto­la­ke­ta eta borroka!

Borro­ka da bide baka­rra
 – Patxi Ruiz, mili­tan­te poli­ti­ko presoa-

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *