Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak, jakin ahal izan duenez, euskal preso politikoa den Dani Pastorrek, Txikito ikusteko aukera izan du Puerto-III-ko erizaintzan. Danik transmititu duena da oso ahul ikusi duela, baina baita Txikitok bere borroka aurrera eramateko borondatea daukala.
Txikitok gose eta komunikazio greba hasi aurretik oso ahul egon behar zen azken 36 urteotan jasan dituen jipoiak, isolamendua, gose grebak eta egarri grebak eta hainbeste eraso kontuan hartzen baditugu.
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak bere egoeraren larritasuna aipatzeaz gain, egoera honen erantzule politikoa seinalatu nahi du, hots, Estatu espainola. Berak eta euskal bahitu politikoentzat duen tresna: Kartzela.
Zentzu honetan Puerto-III‑k daukan erantzukizuna ipini nahi dugu mahai gainean. Puerto-III kartzela basakeria hutsa da. Exterminio kartzelei buruz mintzatzean zenbait aipatu daitezke penintsulan eta Puerto-III postu preferentean dago beti.
Aipatutakoa aipatu eta konklusio xume batera iristen gara. Puerto-III-ko Zuzendaritzak, osasunez zein gaizki ikusiko zuen Txikito, erizaintza eramateko eta beste euskal preso politiko bat berarekin elkarrizketatzen uzteko. Hori ez da inoiz ikusi Puerto-III‑n. Aldi berean, horrek esan nahi du ongi aski ezagutzen dutela Txikito.
Azkenik, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Txikitoren aldarrikapenekin bat egiteaz gain, bere aldeko elkartasun mota guztiko ekimenak burutzera deitzen du.
Amnistia Osoa
Independentzia eta Sozialismoa