Txi­ki­to, mutu­rre­ko alar­ma-egoe­ra | Amnis­tia Ta Askatasuna

Txi­ki­to, Iña­ki Bil­bao Goi­koetxea, eus­kal pre­so poli­ti­koak abuz­tua­ren 6an ekin zion bere azken gose gre­ba­ri. Aurre­ko egu­nean, gose eta komu­ni­ka­zio gre­ba muga­ga­bea hasi­ko zue­la ira­ga­rri zien bere lagu­nei. Bere azken gose eta komu­ni­ka­zio gre­be­tan izan dituen hel­bu­ru berak ditu: inde­pen­den­tzia eta Sozia­lis­moa eus­kal lan­gi­le­ria­ren­tzat eta Eus­kal Herriarentzat.

Egun batzuk geroa­go, komu­ni­ka­bi­de espai­nia­rren bidez eta kla­se bur­ges espai­nia­rra­ren sis­te­ma­ren esa­ne­ko, jakin da Txi­ki­to Sala­man­ca­ko ospi­ta­le batean sar­tu dute­la bere osa­sun egoe­ra larria­ga­tik eta gogoz kon­tra eli­ka­tu dutela.

Eza­gu­na da, nahiz eta hain mutu­rre­ko bal­din­tze­tan egon, Txi­ki­tok uko egin dio­la Esta­tu espai­no­lak ikus­ka­pen medi­koa edo­ta orkes­tra­tu­ta­ko bes­te edo­zein mani­pu­la­zio edo era­so egiteari.

Gose gre­ban dau­den eus­kal pre­so poli­ti­koen­tzat ez da berria inda­rrez eta euren boron­da­tea­ren aur­ka eli­katzea. Neu­rri honen hel­bu­rua eus­kal pre­soen boron­da­tea maku­rra­raz­tea da, antze­ko kasuei arre­ta eskain­tzea, pre­so poli­ti­ko izae­ra ukatzea eta bai­ta espetxe­ratze­ko arra­zoia: Eus­kal Herria­ren eta bere lan­gi­le kla­sea­ren oku­pa­zioa eta esplotazioa.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua­ren ara­be­ra, Txi­ki­to mutu­rre­ko alar­ma egoe­ran dago. Horren arra­zoia xumea bezain argia da. Eus­kal Herria oku­pa­tu eta ustiatzen duten Esta­tu espai­nia­rre­ko egi­tu­rek izan ezik, inork ez du Txi­ki­to­ren egun­go bizi-egoe­ra­ren berri.

AAEKM‑k bere elkar­ta­su­na adie­raz­ten dio Txi­ki­to­ri, eus­kal pre­so poli­ti­ko gisa eta bai­ta alda­rri­katzen dituen hel­bu­ruei begi­ra, inde­pen­den­tzia eta sozia­lis­moa eus­kal lan­gi­le­ria­ren­tzat alegia.

Amnis­tia osoa

Inde­pen­den­tzia eta sozialismoa

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *