aaeam.jpg

Txi­ki­to­ren gose gre­ba­ren aurrean gure jarre­ra eta zen­bait argi­pen orokor

Tabla de contenidos

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua (AAEAM aurre­ran­tzean) zen­bait argi­bi­de oro­kor publi­ko egi­tear dagoen unean, Txi­ki­to­ren gose eta komu­ni­ka­zio gre­ba ira­gar­tzen duen Herri­tar Bata­su­na­ren audioa entzun dugu.

Audioan azal­tzen da ira­gan 6tik goi­tik Txi­ki­tok gose eta komu­ni­ka­zio gre­ban dagoe­la irai­lean buru­tu zuen gose eta komu­ni­ka­zio gre­ba­ren hel­bu­ru ber­di­ne­kin. Hau da, Eus­kal Herria Inde­pen­den­te, Sozia­lis­ta, batua eta eus­kal­dun baten alde.

AAEAM‑k bere elkar­ta­su­na adie­raz­ten du borro­ka latz honen aurrean eta bai­ta bere ados­ta­su­na ekin­tza honen hel­bu­ru estrategikoekin.

Ares­tian aipa­tu beza­la AAEAMk, aurre­tik pen­tsa­tua eta egi­te­ko zorian zeuz­kan zen­bait argi­pen oro­kor pla­za­ra­tu nahi ditu.

  • AAEAM ez du inor ordez­katzen (eus­kal pre­so poli­ti­koa izan ala ez izan), bere burua izan ezik. AAEAM poli­ti­ko­ki inde­pen­den­tea da bes­te edo­zein egi­tu­ra politikorekiko. 
  • AAEAM‑k esku­bi­de osoa dau­ka ego­kiak jotzen dituen balo­ra­zio poli­ti­koak egi­te­ko, bai­ta ego­kitzat jotzen duen gaia­ri buruz­koak ere. Ildo horre­tan, batzue­tan nahia­go izan du isi­lik egon, egoe­ra batzuk ez larriagotzeko.
  • AAEAM‑k bere oina­rri ideo­lo­gi­koak ditu, eta horie­tan oina­rri­tu­ta egi­ten ditu aurre­ra begi­ra­ko bere dina­mi­ka eta jar­dun-ildo politikoa.
  • AAEAM‑k uste du Amnis­tia Osoak baka­rrik kon­pon­du­ko ditue­la oku­pa­zioak, esplo­ta­zio kapi­ta­lis­tak eta erre­pre­sioak Eus­kal Herri osoa­ren­tzat eta lan­gi­le kla­sea­ren­tzat bere­zi­ki sor­tzen dituen ara­zo larriak. Beraz, AAEAM‑k uste du Amnis­tia Osoa Eus­kal Esta­tu Sozia­lis­ta­ren barruan baka­rrik lor­tu ahal izan­go dela.

Amnis­tia osoa

Inde­pen­den­tzia eta Sozia­lis­moa­ren alde.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua

Jato­rria /​Ori­gen

Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *