IMG-20210902-WA0008.jpg

Errotxa­pea­ko atxi­lo­tuen hari­ra | Amnis­tia Ta Askatasuna

Tabla de contenidos

Gaur irai­lak 2, Poli­zia espai­no­lak Errotxa­pea­ko Gaz­tetxea hus­tu eta bere defen­tsan ager­tu diren gaz­teen aurrean oldar­tu da, hauek gogor­ki jipoi­tuz eta 6 lagun atxilotuz.

Lehe­nik eta behin, Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak bere aska­ta­su­na exijitzen du eta bere seni­de eta lagu­nei besar­ka­da­rik beroe­na bida­li eta elkar­ta­su­na adie­ra­zi nahi die.

Bes­tal­de, gaz­teen aur­ka­ko era­so berri hau sala­tu nahi du, bur­ge­siak men­pe­ra­tu nahi duen gaz­te­ria borro­ka­la­ria­ren aur­ka­koa hain zuzen, orain­go hone­tan anto­la­kun­tzaz eta alter­na­ti­ben gri­naz sor­tu­ta­ko gune auto­ges­tio­na­rio bat lapur­tuz. Kapi­ta­lis­moak behin ere demos­tratzen du ez due­la leku­rik utzi­ko bere zuta­beak kolo­kan jar­tzen duen edo­zein alter­na­ti­ba­ri, eta ez du ara­zo­rik bere txa­ku­rrei soka askatzeko.

Hor­taz, AAEAM­tik Iru­ñean buru­tu­ko diren mobi­li­za­zioe­tan par­te har­tze­ko deial­dia luzatzen du, borro­ka bai­ta bide bakarra!

ATXILOTUAK ASKATU!

AMNISTIA OSOA!!! INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA!!!

Eus­kal Herrian, 2021eko irai­la­ren 2an

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua

Jato­rria /​Ori­gen

Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *