Erre­for­mek ez dute balio Amnis­tia eta Eus­kal Esta­tu Sozia­lis­ta eraikitzeko

  • Due­la 44 urte, Esta­tu espai­nia­rrean, ins­ti­tu­zio, sin­di­ka­tu eta alder­di nagu­sien gehien­goak (“demo­kra­ti­koak” hor­tik aurre­ra) Amnis­tia­ren Legea onar­tu zuen. Horrek dik­ta­du­ra fran­kis­ta­ra­ko amnis­tia eta pre­so poli­ti­ko gehie­nen­tza­ko indul­tua ahal­bi­de­ra­tu zuen. Aldi berean kapi­tal eta bur­ge­sia­ren sis­te­ma “demo­kra­ti­ko” pean gel­di­tu ziren aipa­tu­ri­ko ins­ti­tu­zio, sin­di­ka­tu eta alder­diak. Era hone­tan, haus­tu­ra demo­kra­ti­koa­ri, iraul­tza sozia­la­ri eta oku­pa­tuak eta esplo­ta­tuak zeu­den nazioen aska­pen inte­gra­la­ri era­ba­te­ko agu­rra eman zioten.Gaur egun, agen­tzie­ta­ko berrien ara­be­ra, 44 urte­ren ondo­ren, Nazio Batuen Era­kun­de­ko Behar­tu­ta­ko Des­ager­tzeei buruz­ko Batzor­dea Espai­nia­ko 1977ko Amnis­tia­ren Legea­ren aur­ka ager­tzen da. Gerra Zibi­le­ko eta dik­ta­du­ra fran­kis­ta­ko bortxaz­ko des­ager­pe­nak iker­tze­ko ozto­potzat jotzen du, eta deli­tuen egi­leak zigor­tze­ko eskatzen du, haien ekin­tzen larri­ta­su­na­ren ara­be­ra.

    Egun, 1977ko Amnis­tia­ren Legeaz min­tza­tuz, Eus­kal Herriak lehen bezain oku­pa­tua eta ustia­tu­ta jarraitzen du. Egun­go espai­niar erre­gi­me­nak (fran­tse­sak beza­la bere ere­mu eta neu­rrian) dik­ta­du­ra fran­kis­ta­tik zeto­rren 1978ko erre­gi­me­na­ren jarrai­pe­na ale­gia, eus­kal pre­so poli­ti­koen­tza­ko AMNISTIA ukatzen jarraitzen du. Due­la 60 urte beza­la, eus­kal lan­gi­le­ria­ren­tza­ko irten­bi­de baka­rra Eus­kal Esta­tu Sozia­lis­ta­ren erai­kun­tza dela­koan gaude. 

  • Due­la 42 Espainiako/​Moncloako Eus­kal Auto­no­mia Erki­de­go-ko esta­tu­tua (Hego alde­ko eus­kal hiru herrial­dee­ta­ko Espai­nia­ko esta­tu­tua) onar­tu zene­tik. Orain EAE-eko hiru kar­tze­le­ta­ko esku­me­nak esku­ra­tu ditu EAE-ek. Hor­tik aurre­ra, eta nahiaz, nahas­ke­ta narra­ti­boan sar­tzen dira sis­te­ma­ren lana­bes ezber­di­nak. Hone­la­koak dio­te: alde bate­tik esku­me­na iritsi dela beran­du izan arren zeren eta due­la 42 urte iritsi behar izan zuen…, bes­te alde­tik Esku­me­nak “per­so­nas pre­sas” deitzen duten guz­tien­tza­ko onu­ra berriak eka­rri­ko ditue­la… Horie­ta­ko ia inork ez du eus­kal pre­so poli­ti­koak aipatzen eta egi­ten due­nean aldi berean “per­so­nas pre­sas” dela­koa­re­kin nahas­ten du.Aldi berean eta hiz­ki txi­kie­kin Ize­ta minis­tro katalan/​espainiarrak dio­na tar­te­katzen dute: pre­so terro­ris­te­ki­ko esku­me­nak Madril­go sal­bues­pe­ne­ko tri­bu­na­la den Entzu­te­gi Nazio­na­la­ren esku gera­tu­ko dire­la. Espai­niak eta Fran­tziak etsaia­ren esku­bi­de pena­la apli­katzen jarraitzen dute eta bes­te alde­tik “guz­tiok kon­tent, oke­rra­go izan bait dai­te­ke” sen­tia­raz­ten nahi digu­te. Hala­koak dira bur­ge­siak bere intere­sak defen­datze­ko eta bere etsaiei etsi­pe­na sen­tia­raz­te­ko asma­tu­ri­ko esae­rak.

    Espetxeak, espetxeak dira etxe­tik ger­tu egon­da ere eta bizi­mo­dua, itxu­raz, hobe­tu arren. Etsaien lerro poli­ti­ko peni­ten­tzia­rioa onar­tzeak, Eus­kal Herrian egon­da ere, ez du bere dimen­tsio poli­ti­ko itze­la aldatzen. Eus­kal Pre­so Poli­ti­koak noiz eta zein bal­ditze­tan ate­ra­ko ditu­gu? Eta kon­de­na luzea dute­nak? Noiz (eta nola) Amnis­tia? Edo­ta uko egi­ten dio­gu geu­re burua askatze integralari? 

  • Due­la 32 urte, Esta­tu espai­nia­rrak eus­kal mili­tan­teen kon­tra burutzen zitue­ne­ko ekin­tza batean (fran­tse­sak bere mai­lan buru­tu zituen ere) Ore­re­ta­ko Herri Bata­su­na-ko mili­tan­te bat erahil­tzen saiatzean, José Anto­nio Car­do­sa pos­ta­ria hil zen entre­ga­tu behar zuen pake­tea eztan­da egin zue­nean. ETA­ri egotzi zitzaion eran­tzu­ki­zu­na, garai­ko alder­di eta sin­di­ka­tu sis­te­mi­koak ekin­tza terro­ris­ta horren aurrean matxi­na­tu gabe. Infor­ma­zio horren itu­rria ABC eskuin mutu­rre­ko egun­ka­ri espai­nia­rra da, “Man­gla­no­ren paperak”etatik ate­ra due­la dioe­na. Infor­ma­zio hori Emi­lio Alon­so Man­glano (esta­tu­ko inte­li­gen­tzia), Anto­nio Asun­ción (DGI­Pe­ko zuzen­da­ri ohia eta minis­tro ohia) eta Jose Luis Cor­cue­ra (minis­tro ohia) inpli­ka­tu­ko lituz­keen gra­ba­zio batean oina­rri­tu­ta dago.ABC‑k kon­tatzen digu orain Eus­kal Herrian beti­da­nik daki­gu­na. Hau da, fran­tses eta espai­niar Esta­tuen gerra ziki­na beti egon dela pre­sent Eus­kal Herria­ri eta zehatza­go eus­kal mili­tan­te­ei era­so eta erail­tze alde­ra. Argi dagoe­na da demo­kra­ta sis­te­mi­koak ez zire­la due­la 32 urte matxi­na­tu, orain egi­ten ez duten beza­la. Infor­ma­zio hau eskai­niz, bur­ge­sia eta kapi­ta­la­ren Esta­tuak bere posi­zio hege­mo­ni­koa egu­ne­ratzen du, eta, aldi berean, gogoan har­tzen du nor dagoen barri­ka­da­ren bere aldean eta nor aurre­koan.

    Nola­nahi ere, infor­ma­zio hau eza­gu­ta­raz­tea­ren zer­ga­tiak ez du garran­tzi han­di­rik etor­ki­zu­ne­ko Eus­kal Esta­tu Sozia­lis­ta bat sor­tu nahi dugu­non­tzat, errea­li­ta­te horri eta oke­rra­goei aurre egin­go baitiegu.

Amnis­tia Osoa

Eus­kal Esta­tu Sozia­lis­ta erai­kitzea­ren alde.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *