Hisham Abu Hawa­sh, 140 egun gose greban

Hisham Abu Hawa­sh pre­so poli­ti­ko pales­ti­na­rra 140 egun betetzear dago gose gre­ban, eta egoe­ra kri­ti­koan dago. Hawa­sh edo­zein une­tan hil dai­te­ke eta, edo­no­la ere, bere bizi-orga­noe­tan kal­te itzu­le­zi­nak izan­go ditu. Hawash‑i pre­so izae­ra ber­tan behe­ra utzi dio­te, bai­na edo­zein une­tan ezez­ta­tu dai­te­ke eta ezin da oku­pa­zio­ko ospi­ta­le sio­nis­ta­tik ate­ra. Egoe­ra horren aurrean Hawa­sh-ek gose gre­ba­re­kin jarraitzen du.

Berri­ki jaki­na­ra­zi dugu­nez, atxi­lo­ke­ta admi­nis­tra­ti­boa­ren pean dau­den ia 500 pre­so poli­ti­ko pales­ti­na­rrek boi­kot kolek­ti­boa egin­go die­te gaur­tik aurre­ra Israel­go auzi­te­gi mili­ta­rrei eta apelazio-auzitegiei.

Oku­pa­tu­ta­ko Pales­ti­na guz­tian, bai­na batez ere Gazan eta Zis­jor­da­nian, egoe­ra larria­go­tu egi­ten ari da. Kolono israel­da­rrek popu­la­zio pales­ti­na­rra hil­tzen dute, oku­pa­zio arma­da sio­nis­tak babes­tu­ta. Arma­da sio­nis­tak ahal dituen pales­ti­na­rrak (adin­ga­beak eta hau­rrak bar­ne) hil­tzen ditu, euren aita­bitxi inpe­ria­lis­tek (USA, Inga­la­te­rra, Fran­tzia) babes­ten jarrai­tu­ko dute­la jakinda.

Erre­pre­sioa­ren gora­ka­dan Pales­ti­na­ko Agin­ta­ritza zipaioa­ren indar arma­tu pales­ti­na­rra ere sar­tzen da, zei­nak pre­so poli­ti­ko pales­ti­nar ohien ongi eto­rriak eta, oro har, erre­sis­ten­tzia bera ere modu basa­tian erre­pri­mitzen dituen. Inoiz baino gehia­go, Agin­te Pales­ti­na­rra (1993ko Oslo­ko akor­dioe­ta­tik sor­tua) era­kun­de sio­nis­ta­ren era­ba­kien guz­tiz men­de­ko agen­tea da, bere men­pe­ko­ta­su­na pri­bi­le­gio eta eros­ke­rien bidez man­ten­tzen duena.

Oku­pa­zio sio­nis­tak era­gin duen egoe­ra latza­ren aurrean, eus­kal era­kun­deen eta sio­nis­ten arte­ko mer­ka­ta­ritza, segur­ta­sun eta arma­men­tu lotu­rak salatzen ditu­gu berri­ro ere, eta Pales­ti­na­ko herria­ri elkar­ta­su­na adie­raz­te­ko deia egi­ten dugu.

Amnis­tia Osoa

Eus­kal Esta­tu Sozia­lis­ta­ren erai­kun­tza­ren alde

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua 

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *