[EUS]
Urriaren hamabian ospatzen dira Espainiaren genozidioak munduan izan direnak eta direnak, Frantzia, Ingalaterra, Belgika, Holanda eta abar luze batena ahaztu gabe. Hau da, tortura, okupazioa, jatorrizko kultura desagerraraztea, hilketak, mespretxua eta irainak ospatzen dira Espainiaren botere ekonomiko-politiko-ideologiko-zapaltzailearen izenean.
Ez dugu zerikusirik zapaldu eta esplotatzen dutenek ospatzen duten ezerekin. Euskal langile-nazioa frantses eta espainiar inperialismoaren beste biktima bat da. Beraz, nazionalistak diren eskuindar eta ezkertiar espainolistentzako jaiegun honetan, guk bat egiten dugu haien harategiko biktima guztiekin.
Argi esaten dugu ez dagoela traturik. Ez dugu borrokatzen eta ezta borrokatuko ere esplotatu eta okupatzen gaituen sistema salbatzeko. Ez dugu ezer ospatzeko, ez dugu bere sisteman parte hartzen. Ez dago su-etenik euskal langile-nazioaren etsaiei dagokienez.
Gaur, atzo bezala, euskal preso, deportatu eta iheslari politikoentzako AMNISTIA aldarrikatzen jarraitu behar dugu. Espainia eta Frantzia ukatzen jarraitu behar dugu eta Euskal Herriarentzat independentzia eta sozialismoaren alde borrokatzen jarraitu behar dugu.
Besarkada solidarioa beren askapen nazional eta sozialaren alde borrokatzen direnentzat. Guk amnistia eta hura babestuko duen Euskal Estatu Sozialista lortzeko borrokan jarraitzen dugu.
Egingo ez duguna euskal langileriaren okupazioaren eta esplotazioaren aurrean amore ematea da.
Hori dela eta, urriaren 12an, 13:00etan, plaza Eliptikoan itxarongo zaituztegu, Gobernu Zibilaren aurrean.
Amnistia. Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoaren alde. Euskal Estatu Sozialista Eraikitzearen alde.
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua
2022.10.09
[ES]
El doce de octubre se celebran los que han sido y son los genocidios de España en el mundo, sin olvidar a Francia, Inglaterra, Holanda, Bélgica, Alemania…. Es decir, se celebra la tortura, la ocupación, la erradicación de la cultura originaria, los asesinatos, el desprecio, los insultos en nombre del poder económico-político-ideológico-opresivo de España.
No tenemos que ver con nada que celebren los que nos ocupan, oprimen y explotan. La nación obrera vasca es una víctima más del imperialismo francés y español. Así que, en este día festivo para los nacionalistas de derechas o de izquierdas españolistas, nosotros y nosotras nos unimos a todas las víctimas de su carnicería.
Decimos claro que no hay trato. No luchamos ni lucharemos para salvar a este sistema que nos ocupa y explota. No tenemos nada que celebrar, no participamos de su sistema. No hay tregua en lo que se refiere a los enemigos de la nación obrera vasca.
Hoy como ayer, tenemos que seguir reivindicando la AMNISTÍA para los presos, refugiados y huidos políticos/as vascos/as. Tenemos que seguir negando a España y Francia y continuar luchando por la independencia y el socialismo para Euskal Herria.
Un abrazo solidario para los que luchan por su liberación nacional y social. Nosotras y nosotros seguimos en la pelea por conseguir la amnistía y el Estado Socialista Vasco que la proteja.
Lo que no vamos a hacer es rendirnos ante la ocupación y la explotación de la clase trabajadora vasca.
Por ello os esperamos el 12 de octubre a las 13:00 en la plaza Elíptica, delante del Gobierno Civil.
Amnistia. Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoaren alde. Euskal Estatu Sozialista eraikitzearen alde.
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua
9 de octubre de 2022