Carcel

Sal­bues­pen neu­rri­rik ez!, Zaba­lla, Iru­ñea eta Basau­ri­ko kar­tze­lan dau­den hain­bat pre­so poli­ti­ko­ren gutuna

Eus­ko Jaur­la­ritza­ren men­pean dau­den kar­tze­le­tan eus­kal pre­so poli­ti­kook gure seni­de eta lagu­ne­ki­ko komu­ni­ka­zioa­ri dago­kion arloan asko gal­du dugu. Hila­be­te­re­ko aurrez-aurre­koen kopu­rua txi­kia­goa da eta irau­pe­nez labu­rra­goak dira. Beraz, hur­bi­la­go badauz­ka­gu ere, den­bo­ra gutxia­go ema­ten dugu gertukoekin.

Bis­ta­koa da pre­so oro­ren­tzat bere ingu­ru­koe­kin harre­ma­na man­ten­tzea eta gozatzea garran­tzitsua dela, oina­rriz­ko esku­bi­dea dela­ko. Are gehia­go pre­so poli­ti­koon kasuan, Herria­re­ki­ko dau­ka­gun kon­pro­mi­so­ari bizi­rik eus­te­ko ezin­bes­te­koa bai­ta lotu­ra hori.

Gure etxe­ko eta lagu­nek ez digu­te seku­la huts egin, eta hamar­ka­de­tan zehar inda­rrean egon­da­ko saka­ba­na­ke­ta­ri aurre egi­nez, kon­tae­zi­nak diren kilo­me­troak egi­nez, eko­no­mi­ko­ki eta fisi­ko­ki latz ordain­duz. Ezin ahaz­tu erre­pi­de horie­tan bizitza utzi­ta­ko 16 lagun eta seni­de, beti hor, gure ondoan egon dira.

Saka­ba­na­ke­ta­ren hel­bu­ruak ez zituz­ten bete, Herria­re­ki­ko lotu­ra ez da inoiz eten, elkar­ta­su­na eta keme­na aste­bu­ru­ro hel­du zitzai­gun pre­so gin­tuz­ten tokie­ta­ra, gaur egun ger­tatzen den bezalaxe.

Bai­na, egun, Eus­kal Auto­no­mia Erki­de­go­ko kar­tze­le­tan gauz­ka­te­la­rik, bes­te tres­na bat sor­tu dute lotu­ra hori apur­tu nahian: Salbuespeneko-neurria.

Doze­na­ka dira gure­kin komu­ni­katze­ko debe­kua eza­rri die­ten lagu­nak. Azken hila­be­tee­tan neu­rri bide­ga­be hau pai­ra­tu ostean eta, bes­teak bes­te, judi­zial­ki hele­gi­teak bide­ra­tu eta gero, ondo­rio hone­ta­ra hel­du gara: Eus­ko Jaur­la­ritzak era­tu­ta­ko zerren­da-beltz batez balia­tuz lagun uga­ri­ri debe­katzen dio­te kar­tze­la­ra sar­tzea, izan gure­kin komu­ni­katze­ra, izan ber­tan anto­latzen diren kirol nahiz kul­tur eki­tal­die­tan par­te hartzera.

Sal­bues­pen-neu­rri hau, sek­to­re iraul­tzai­lee­ta­koa iza­tea lepo­ra­tuz eta haien­tzat desero­so diren edo haiek etsaitzat har­tzen dituz­ten lagu­nei eza­rri dio­te. Hau argi eta gar­bi ikus dai­te­ke, adi­bi­dez, Auzi­te­gi Nazio­na­le­tik gure hele­gi­teei eman­da­ko eran­tzu­ne­tan kron­po­mi­so mili­tan­tea edu­kitzeak apartheid bat pai­ratzea dakarrela.

Idaz­ki hau sinatzen dugu­nok egoe­ra latz hau jaki­na­ra­zi nahi dio­gu Herria­ri, sal­bues­pen-neu­rri hau sala­tuz eta ozen esa­nez saka­ba­na­ke­ta­re­kin lor­tu ez zute­na ez dute­la hone­kin ere lor­tu­ko. Herria­ren mai­ta­su­nak eta inda­rrak gure bizi­gai iza­ten jarrai­tu­ko dute. Orain­goan ere denok bate­ra egin­go die­gu aurre era­so hauei.

Erre­pre­sio­rik ez!

Sal­bues­pen neu­rri­rik ez!

  • Julen Atxu­rra Egurrola
  • Oskar Barre­ras Díaz
  • Aitor Cotano Sinde
  • Orkatz Gallas­te­gi Sodipe
  • Xabier Gar­cía Gaztelu
  • Fer­nan­do Gar­cía Jodra
  • Bea­triz Etxe­ba­rria Caballero
  • J.M. Etxe­be­rria Garaikoetxea
  • Gari­koitz Etxe­be­rria Goikoetxea
  • Daniel Pas­tor Alonso
  • Jon Kepa Pre­cia­do Izarra
  • Patxi Ruiz Romero
  • Jon Mire­na Sam­pe­dro Blanco
  • Mikel San­se­bas­tian Gaztelumendi

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Un comentario

  1. Pre­sos poli­ti­cos que no se decla­ran cul­pa­bles por luchar por la libe­ra­cion de su pue­blo. Gora zuek!!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *