HD2ppX5WcAAz1_M

Mac­ca­bi eta Hapoel tal­de israel­da­rren aur­ka mobi­li­zatze­ra dei­tu du Pales­ti­na­re­kin Elkartasunak

Tabla de contenidos

Bas­ko­niak era­ba­ki du ikus­le­rik gabe jokatzea bi tal­deen aur­ka, eta Pales­ti­na­re­kin Elkar­ta­su­nak dio horrek era­kus­ten due­la «mobi­li­za­zioak fun­tzio­natzen due­la eta hala­ko kirol-eki­tal­diak des­nor­ma­li­zatzen ari dire­la». Martxoa­ren 27an izan­go da Hapoe­len kon­tra­ko par­ti­da, eta Pales­ti­na­ren alde­ko mani­fes­ta­zio bat anto­la­tu dute arratsal­de­ko 18:30erako; Ipa­rral­de­tik ate­ra­ko da.

Mac­ca­bi sas­ki­ba­loi-tal­dea Gas­teiz­ko (Ara­ba) Bue­sa Are­na­ra ber­ta­ratzen den bakoitzean iza­ten dira pre­sen­te Pales­ti­na­ren alde­ko alda­rriak, bai har­mai­le­tan, bai kalee­tan. Eta badi­ru­di era­gi­na due­la horrek, Bas­ko­nia klu­bak era­ba­ki bai­tu tal­de israel­da­rren aur­ka­ko par­ti­dak ikus­le­rik gabe jokatzea dato­zen hila­be­tee­tan. Martxoa­ren 27an ari­tu­ko da Hapoel Tel Aviv Gas­tei­zen eta api­ri­la­ren 7an ber­ta­ra­tu­ko da Mac­ca­bi, bai­na zaleek itxi­ta izan­go dituz­te Bue­sa Are­na­ko ateak.

«Neu­rri honek era­kus­ten du mobi­li­za­zioak fun­tzio­natzen due­la eta hala­ko kirol-eki­tal­diak des­nor­ma­li­zatzen ari dire­la», azal­du du Pales­ti­na­re­kin Elkar­ta­su­na pla­ta­for­mak. Sei­na­la­tu du, dena den, hori ez dela nahi­koa, «tal­de israel­da­rren par­te-har­tzea Euro­li­gan bai­men­tzen jarraitzen den bitar­tean ger­tatzen den ano­ma­lia bat» bai­zik. Horiek horre­la, nabar­men­du du «inoiz baino garran­tzitsua­goa» dela borro­kan jarraitzea Israe­le­kin harre­man oro eten dadin, kirol-arloan bar­ne; eta ezin­bes­te­kotzat har­tu du mobi­li­zatzen segitzea, tal­de israel­da­rren par­ti­dak ber­tan behe­ra gel­di daitezen.

Bas­ko­nia­ren eta Hapoe­len arte­ko par­ti­da 20:30erako dago hitzar­tu­ta Bue­sa Are­nan, eta bi ordu lehe­na­go hasi­ko da Pales­ti­na­re­kin Elkar­ta­su­nak anto­la­tu­ta­ko mobi­li­za­zioa: 18:30ean abia­tu­ko da mani­fes­ta­zioa Ipa­rral­de gizar­te-etxe­tik, Mac­ca­bi eta Hapoel kan­po­ra! lelo­pean. Aurre­ko urtean ere ehun­ka lagun mobi­li­za­tu ziren Gas­tei­zen Mac­ca­bi­ren kon­tra­ko par­ti­da­ren aurre­tik1, sio­nis­ten aur­pe­gi zuri­ke­ta­ri ezetz esa­nez. Pla­ta­for­mak iaz­ko aben­duan jaki­na­ra­zi zuen aur­ten ere Bas­ko­nia­ren aur­ka joka­tu­ko zute­la bai Mac­ca­bik bai Hapoe­lek, eta boi­kot egi­te­ra dei­tu zuen2. Gas­teiz­ko hain­bat era­gi­lek egin dute bat deial­dia­re­kin; «Hus­tu deza­gun esta­dioa eta bete ditza­gun kaleak», zio­ten hila­be­te honen hasie­ran egin­da­ko agerraldian.

Hamai­ka kiro­la­rik eta kirol-kaze­ta­rik dei­tu dute boikotera

Eus­kal Herri­ko hain­bat kiro­la­rik eta kirol-kaze­ta­rik martxoa­ren 13an argi­ta­ra­tu zuten idatzi bat Berria‑n, Mac­ca­bi­ren eta Hapoe­len par­ti­duak ber­tan behe­ra gera dai­te­ze­la exiji­tuz. Sinatzai­leen artean dau­de Kol­do Alda­lur, Alva­ro Rubio, Xabier Usa­bia­ga, Jua­nan Legor­bu­ru, Xabier Oroz, Jose­ba Ezkur­dia, Xabi Tolo­sa eta abar luze bat.

Aurre­ko urtean, Pales­ti­na­re­kin Elkar­ta­su­na pla­ta­for­ma­ren eki­me­nez, Mac­ca­bi­ren par­ti­da­ren kon­tra­ko mani­fes­tu bat 3sina­tu zuten 40 sas­ki­ba­loi-tal­dek eta klu­bek, kirol-mun­du­ko ia 100 per­tso­nak eta Ara­ba­ko 65 eragilek.

18 de mar­zo de 2026

Fuen­te: https://​gedar​.eus/​a​k​t​u​a​l​i​t​a​t​e​a​/​m​a​c​c​a​b​i​-​e​t​a​-​h​a​p​o​e​l​-​t​a​l​d​e​-​i​s​r​a​e​l​d​a​r​r​e​n​-​a​u​r​k​a​-​m​o​b​i​l​i​z​a​t​z​e​r​a​-​d​e​i​t​u​-​d​u​-​p​a​l​e​s​t​i​n​a​r​e​k​i​n​-​e​l​k​a​r​t​a​s​u​nak

  1. https://​gedar​.eus/​a​k​t​u​a​l​i​t​a​t​e​a​/​s​i​o​n​i​s​t​e​n​-​a​u​r​p​e​g​i​-​z​u​r​i​k​e​t​a​r​i​-​e​z​e​t​z​-​e​s​a​n​-​d​i​o​t​e​-​g​a​s​t​e​i​zen
  2. https://​gedar​.eus/​a​k​t​u​a​l​i​t​a​t​e​a​/​g​a​s​t​e​i​z​e​n​-​m​a​c​c​a​b​i​r​i​-​e​t​a​-​h​a​p​o​e​l​i​-​b​o​i​k​o​t​-​e​g​i​t​e​r​a​-​d​e​i​t​u​-​d​u​-​p​a​l​e​s​t​i​n​a​r​e​k​i​n​-​e​l​k​a​r​t​a​s​u​nak
  3. https://​gedar​.eus/​a​k​t​u​a​l​i​t​a​t​e​a​/​m​a​c​c​a​b​i​k​-​g​a​s​t​e​i​z​e​n​-​h​i​t​z​a​r​t​u​t​a​-​d​a​u​k​a​n​-​p​a​r​t​i​d​a​r​e​n​-​k​o​n​t​r​a​-​m​a​n​i​f​e​s​t​u​-​b​a​t​-​e​g​i​n​-​d​ute
Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *