HEGneR5WcAAsXTt

Oihu bat Pales­ti­na­ra, Durangotik

Tabla de contenidos

4.000 lagu­ne­tik gora bil­du ziren larun­ba­tean Lan­da­ko Gunean, Pales­ti­na­re­kin Elkar­ta­su­na pla­ta­for­mak eta Eus­kal Herri­ko hamai­ka artis­tak pales­ti­nar erre­sis­ten­tzia­ren alde anto­la­tu­ta­ko jaial­dian. Pales­ti­na­ren alde­ko mobi­li­za­zioen­ga­tik iza­ten ari diren ondo­rio erre­pre­si­boei aurre egi­ten lagun­du­ko du ekimenak.

Aurre­ko larun­ba­tean, pales­ti­nar erre­sis­ten­tzia­ren eta Israe­len desegi­tea­ren alde­ko alda­rriek har­tu zuten Duran­go (Biz­kaia). Lan­da­ko Gunean izan zen Oihu bat Pales­ti­na­ra ize­ne­ko jaial­dia, eta 4.000 per­tso­na­tik gora ber­ta­ra­tu ziren. Eus­kal Herri­ko musi­ka­ri uga­rik, Pales­ti­na­re­kin Elkar­ta­su­na pla­ta­for­mak, hain­bat Gaz­tetxe­ta­ko kideek eta aba­rrek anto­la­tu zuten eki­me­na1, pales­ti­na­rren aur­ka­ko sarras­kia salatze­ko eta erre­sis­ten­tzia­ri elkar­ta­su­na adierazteko.

Goi­ze­ko 11:00etan izan zen ate ire­kie­ra, eta artis­ta anda­nak har­tu zuen Lan­da­ko Gune­ko ohol­tza: Olatz Sal­va­dor, Eze­zez, Sili­tia, Amets Arza­llus, Maia­len Lujan­bio, Olaia Inziar­te, Eire, Ben­go, Nize, Asier K, Ant­ton Telle­ria, Ana­ri, Kili­ki, Hofe, Ibil Bedi, Ahmed eta Nur, Gai­lu, Txa­ber Altu­be, Nerea Ibar­za­bal, Mur­se­go, Lukiek, M. Ziku­ta eta Calié, Bela­ko, Meri­na Gris, Chu­le­ría joder, Odei, Dena, J Mar­ti­na, Bor­la, Ke Lepo, Nax­ker, Maru­xak eta Mala­kias ari­tu ziren, hain zuzen ere. «Afo­roa betetzea lor­tu zuen jen­detzak, eta alda­rri­ka­pe­ne­ra­ko zein elkar­ta­su­ne­ra­ko gune bat izan zen Lan­da­ko, ohol­tza gai­nean zein publi­koa­ren artean», azal­du dute antolatzaileek.

Sarras­kia salatzea, erre­pre­sioa­ri aurre egitea

Bi hel­bu­ru nagu­si izan ditu jaial­diak, zehaz­tu dute­nez. Bate­tik, «due­la hila­be­te batzuk sina­tu zen bake-itun fal­tsua­ren ondo­rioz Pales­ti­nak bizi duen egoe­rak media­ti­ko­ki gal­du duen zen­tra­li­ta­tea sala­tu» nahi izan dute, «Israe­lek ber­tan egi­ten jarraitzen duen sarras­kia sei­na­la­tuz». Bes­te­tik, «Israe­len exis­ten­tzia­ren zile­gi­ta­sun eza eta Pales­ti­na­ren erre­sis­ten­tzia­ra­ko esku­bi­dea alda­rri­katzen duen borro­ka jasa­ten ari den erre­pre­sioa­ri aurre egi­tea» bila­tu dute, bai ondo­rio eko­no­mi­koei dago­kie­nez (hain­bat pro­ze­su judi­zial ire­ki eta isun uga­ri eza­rri dituz­te Pales­ti­na­ren alde­ko mobi­li­za­zioen hari­ra), bai horrek «borro­ka isi­la­raz­te­ko duen interes poli­ti­koa salatuz».

Sio­nis­moa­ren aur­ka­ko erre­sis­ten­tzia­re­kin bat

Ilun­tzean, eki­tal­di poli­ti­ko bat egin zuten Lan­da­kon, eta hitza har­tu zuten jaial­dia­ren anto­la­kun­tza­tik. Gogo­ra­ra­zi zuten, hala, 2023ko «urria­ren 7az geroz­tik esta­tu sio­nis­tak 70.000 hil­da­ko baino gehia­go utzi ditue­la Pales­ti­nan». «Pales­ti­na­rrek garra­si eta borro­ka egin dute, eta azken bi urtee­tan ere oihu egin dugu herrial­de inpe­ria­lis­te­ta­ko herri lan­gi­leok», esan zuten: «Mobi­li­za­zio jen­detsuak eta boi­kot kan­pai­nak izan dira geno­zi­dioa­ren kon­pli­ze den Euro­pa osoan barre­na, eta Eus­kal Herria ez da sal­bues­pe­na izan. Mila­ka per­tso­na ate­ra gara kale­ra behin eta berriz pales­ti­nar herria­ri eta bere erre­sis­ten­tzia­ri babe­sa adie­raz­te­ra, eta Israel­go Esta­tu terro­ris­ta­ren kon­pli­zeen aur­ka­ko borro­kak abia­tu ditugu».

«Eus­kal Herrian Pales­ti­na­ren alde­ko elkar­ta­sun-mugi­men­duak izan duen irmo­ta­sun ideo­lo­gi­koa» alda­rri­ka­tu zuten, gogo­ra eka­rriz hiru oina­rri nabar­men­du dituz­te­la borro­kan: «zapal­tzai­lea­ren eta zapal­duen bio­len­tzia ber­din­tze­tik urrun, pales­ti­nar erre­sis­ten­tzia­ren alde­ko oihua hedatzea»; «Israel­go Esta­tu terro­ris­ta­ri exis­titze­ko zile­gi­ta­su­nik ez aitor­tzea»; eta «gure ingu­ruan sio­nis­moa­ren kon­pli­zeei aurre egin behar die­gu­la» sei­na­latzea. Azken horri lotu­ta, oroi­ta­ra­zi zuten hitzor­du garran­tzitsua izan­go dela Gas­tei­zen martxoa­ren 27an: Bas­ko­nia­ren aur­ka joka­tu­ko du Hapoe­lek Bue­sa Are­nan, eta kirol-arlo­ko ordez­ka­ri sio­nis­tei ezetz esa­te­ko mani­fes­ta­zio bat anto­la­tu du egun horre­ta­ra­ko Pales­ti­na­re­kin Elkar­ta­su­nak. 18:30ean hasi­ko da Ipa­rral­de gizarte-etxetik.

«Hemen ez da ezer buka­tu. Pales­ti­nan kolo­ni­za­zioak jarraitzen du: Gazan, Zis­jor­da­nian zein oku­pa­tu­ta­ko lurral­dee­tan pales­ti­na­rren aur­ka­ko era­soek jarraitzen dute, bon­bar­da­ke­tek jarraitzen dute, atxi­lo­ke­tek eta tor­tu­rak jarraitzen dute eta lurren kolo­ni­za­zioa azkar­tu bes­te­rik ez dute egin azken hila­be­tee­tan», ohar­ta­ra­zi zuten eki­tal­dian. Adie­ra­zi zuten, gai­ne­ra, azken astee­ta­ko ger­ta­ka­riek era­kus­ten dute­la «Israe­lek sun­tsi­pe­na Pales­ti­na­ko muge­ta­tik hara­go era­ma­te­ko asmoa» due­la. «Mun­du­ko herrie­ta­ko lan­gi­leok gel­di­tu behar­ko dugu».

«Proiek­tu sio­nis­ta desegin gabe, Israel­go Esta­tu terro­ris­ta desegin gabe, ez da bake­rik izan­go Pales­ti­na­ren­tzat ezta eskual­de oso­ko herri lan­gi­leen­tzat ere. Pales­ti­na­ko geno­zi­dioak edo Ira­nen aur­ka­ko gerrak zer­bait era­kutsi badi­gu­te zera da: Esta­tu Batuen men­pe­ko indar inpe­ria­lis­tek ez dute­la eskru­pu­lu­rik mun­du oso­ko herri lan­gi­leak deu­sez­tatze­ko», azpi­ma­rra­tu zuten. Horiek horre­la, dei egin zuten «sio­nis­moa­ren aur­ka­ko erre­sis­ten­tzia babes­te­ra eta nazioar­tean inpe­ria­lis­moa­ren eta bere oina­rrian den kapi­ta­lis­moa­ren aur­ka­ko anto­la­kun­tza sustatzera».

GEDAR

2026ko martxoa­ren 23

Itu­rria: https://​gedar​.eus/​a​k​t​u​a​l​i​t​a​t​e​a​/​o​i​h​u​-​b​a​t​-​p​a​l​e​s​t​i​n​a​r​a​-​d​u​r​a​n​g​o​tik

  1. https://​gedar​.eus/​a​k​t​u​a​l​i​t​a​t​e​a​/​o​i​h​u​-​b​a​t​-​p​a​l​e​s​t​i​n​a​r​a​-​j​a​i​a​l​d​i​a​-​m​a​r​t​x​o​a​r​e​n​-​2​1​e​a​n​-​d​u​r​a​n​gon
Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *