_Ez da bakarrik ongietorri baten inguruko auzi bat. Euskal Herriaren eskubide zibil eta politikoen auzi bat da_

«Ez da baka­rrik ongie­to­rri baten ingu­ru­ko auzi bat. Eus­kal Herria­ren esku­bi­de zibil eta poli­ti­koen auzi bat da»

Tabla de contenidos

Ekai­na­ren 8tik 26ra hama­sei per­tso­na epai­tu­ko dituz­te Espai­nia­ko Auzi­te­gi Nazio­na­lean, Ibai Agi­na­ga pre­so poli­ti­koa­ri Beran­gon egin zitzaion ongie­to­rrian par­te har­tzea­ga­tik. «Terro­ris­moa goratzea» egoz­ten die­te eta 36 urte baino gehia­go­ko espetxe zigo­rrak, 171 urte­ko inha­bi­li­ta­zioak eta 75.900 euro­ko isun eskae­rak dau­de haien aur­ka. Goiu­ri Alber­di eta Hegoi Uriar­te, bi auzi­pe­ra­tu elka­rriz­ke­ta­tu ditugu.

Ibai Agi­na­ga­ri ongie­to­rri jen­detsua egin zenio­ten 2022an. Zer garran­tzia dau­ka ongie­to­rriak egiteak?

Goiu­ri Alber­di: Ongie­to­rri bat fun­tsez­ko tres­na bat da, bai espetxe­tik ate­ratzen den mili­tan­te­aren­tza­ko, bai herria­ren­tza­ko bere oso­ta­su­nean. Alde bate­tik, espetxe­tik ate­ratzen den pre­soa­ri egin­da­ko borro­ka eta herria­ren alde eman­da­koa aitor­tzen zaiz­kio. Urte asko espetxean egin ostean, eta asko, gai­ne­ra, iso­la­men­duan egon ostean, pre­soa­ri harre­ra beroa egi­ten zaio; babe­sa jasotzen du. Bere herrian bir­ko­katze­ko balio dion eki­men bat da, bere fase berri horre­tan baka­rrik ez dagoe­la jaki­na­raz­ten zaio.

Bai­na bes­te­tik, ongie­to­rri bat, hori baino gehia­go, herriak bere aska­pen borro­ka­re­ki­ko duen harro­ta­su­na­ren ahal­dun­tze bat da. Borro­ka­ra­ko tres­na bat ere bada, kolek­ti­bo gisa indar­tzen gai­tue­na, eta bizi dugun zapal­kun­tza­ren aurrean, pau­soak ema­te­ko inda­rrak ema­ten diz­ki­gun eki­men poli­ti­koa. Horre­taz apar­te, uste dugu memo­ria his­to­ri­koa­ren trans­mi­sio­ra­ko tres­na bat ere bade­la. Beraz, ongie­to­rri batek hel­bu­ru asko ditu eta oso hel­bu­ru garran­tzitsuak, horre­ga­tik da hain fun­tsez­koa horiek egi­ten jarraitzea.

Amnis­tia­ren alda­rria egin zenu­ten eta egi­ten duzue ira­kur­ke­ta eta deial­die­tan, zergatik?

Hegoi Uriar­te: Jus­tu gu biok Beran­go­ko Amnis­tia Tal­de­ko mili­tan­te­ak gara, Eus­kal Nazio Aska­pen Mugi­men­du­ko mili­tan­te­ak izan ginen eta hor­tik jarrai­tu dugu. Erre­pa­soa egi­ten badu­gu, ongie­to­rriak eta amnis­tia­ren alde­ko mezua para­le­lo­ki des­ager­tzen joan dira ezker aber­tza­le «ofi­zia­la­ren» edo Sor­tu­ren par­te­tik. Eta ez da kasua­li­ta­tea. Guretza­ko, amnis­tiak, eus­kal pre­so, ihes­la­ri eta depor­ta­tuen etxe­ratzeaz gain, eus­kal gataz­ka­ren kon­pon­tzea ekar­tzen du bere­kin, oina­rri­tik har­tu­ta. Borro­ka­ren zile­gi­ta­su­na­re­kin dago lotu­ta. Ezin dio­gu horri uko egin. Guda­rien memo­ria his­to­ri­koa­ren lan­ke­ta, Goiu­rik azal­du dituen ongie­to­rri­ren zile­gi­ta­su­na eta herri­gin­tza bar­ne bil­tzen ditu.

Hasie­ra­tik, Beran­go­ko fron­to­ian egin zenu­ten ongie­to­rria desitxu­ratze­ko eta ozto­patze­ko egin ziren saia­ke­rak sala­tu izan ditu­zue. Nola izan zen?

G.A: Ongie­to­rriak beti­da­nik egon dira etsaia­ren jomu­gan. Eta azke­nen­go hamar­ka­da luzean, ezker aber­tza­le “ofi­zia­lak” estra­te­gia alda­ke­ta egin zue­nean, bere egin­ki­zun gisa­ra har­tu zuen ongie­to­rriak des­age­rra­raz­tea. Horre­tan ari dira. Des­po­li­ti­za­zio pro­ze­su bate­kin bate­ra, beraien estra­te­gian gataz­ka poli­ti­koa­ren baretze bat egon da. Asi­mi­la­zio pro­ze­su oso bor­titz batean gau­de momen­tu hone­tan, haiek des­po­litza­zio hori eka­rri dute­la­ko. Hegoik esan beza­la, alda­rri his­to­ri­koak isi­la­ra­zi dituz­te eta azke­nean egin dute­na da etsaia­ren joko arauak onar­tu. Guk hitzal­die­tan ere azal­tzen dugu beraien­tzat horrek kon­trae­san bat daka­rre­la. Azke­nean, zapal­dua­ren eta zapal­tzai­lea­ren eta bik­ti­ma eta bik­ti­ma­rioa­ren harre­man hori zile­giz­tatzen dute.

Ongie­to­rri batek, aldiz, ez du inola ere hori onar­tzen. Ongie­to­rri batek gataz­ka poli­ti­koa aza­le­ratzen du eta lehen lerro­ra ekar­tzen du. Eta jus­tu hori da beraiek ere, era batean, estal­tzen saiatzen ari dire­na, gataz­ka poli­ti­ko hori ia-ia kon­pon­du­ta bale­go beza­la. Ongie­to­rriak desero­soak dira beraien­tzat, eta guk uste dugu horre­ga­tik egon zire­la saia­ke­rak Beran­gon ere ez egi­te­ko. Ezker aber­tza­le­ko bi per­tso­na eto­rri ziren eta hori eska­tu zigu­ten. Ez daki­gu kasua­li­ta­tea den ala ez, bai­na hor­tik egun gutxi­ra El Correo‑n arti­ku­lu bat ager­tu zen Sor­tu hurren­go igan­dean egin­go zen ongie­to­rri­tik des­lotzen zela esa­nez. Supo­satzen dugu horrek alar­mak piz­tu zitue­la Madril­go eskuin mutu­rre­ko faxis­ten­gan eta sala­ke­ta bat jarri zuten Auzi­te­gi Nazio­na­lean, ongie­to­rri hau debe­katze­ko. Gero­ra, egia esan, Auzi­te­gi Nazio­na­lak bai­me­na eman zigun.

H.U: Eska­tu gabe. Bai­na, hain jus­tu, bai­me­na eman zigu­na eta gero auzi­pe­tu gin­tue­na epai­le bera izan da.

Sor­tuk izan­da­ko jarre­ra aipa­tu duzue. Eta pro­ze­su hone­tan guz­tian Beran­go­ko Uda­la­ren (EAJ) jarre­ra nola­koa izan da?

H.U: Esan beha­rra dago garaian uda­lak ez zekie­la ongie­to­rria fron­to­ian egin­go zenik, guk ber­tso-baz­ka­ri bat egi­te­ko bai­me­na eska­tu genion. Nik uste, lehe­nen­go txos­te­ne­ta­tik ager­tu den beza­la, pro­ze­su hone­tan, EAJ­ren jarre­ra iraul­tza­ren ingu­ruan his­to­ri­ko­ki izan duen jarre­ra bera izan dela. Beran­go­ko zor­tzi auzi­pe­tu iza­nik, boi­ko­ta jasan dugu.

Kalean jar­tzen dugun pro­pa­gan­da guz­tiak egun bat baino ez du irau­ten. Euren esku dagoen erre­pre­sio apa­ra­tu guz­tia jar­tzen dute martxan, gar­bi­ke­ta zer­bitzuak, herri­ko poli­ziak eta abar; euren esku dagoen guz­tia, mezua kale­ra ez ate­ratze­ko. Nos­ki, bada­ki­gu ez dela kasua­li­ta­tea, guk kan­pai­na hone­tan mahai gai­nean jarri dugun mezua oso argia dela­ko. Ez dugu ezer ezku­tatzen, eta horrek euren joka­bi­de poli­ti­koa­ri eta Madri­le­kin dau­ka­ten joko poli­ti­koa­ri min egi­ten die. Borro­ka­ren zile­gi­ta­su­na ari gara mahai gai­nean jar­tzen eta horrek Espai­nia­ko Gober­nu­ko kideei min zuze­na era­gi­ten die.

Voxek, Villa­cis­ne­ros fun­da­zioak eta Dig­ni­dad y Jus­ti­cia era­kun­deak sala­ke­ta jarri zuten, eta ondo­ren iker­ke­ta zabal­du zuen Espai­nia­ko Auzi­te­gi Nazio­na­lak. Horren aurrean nola mugi­tu zare­te? Hain­bat eki­men eta hitzal­di egin ditu­zue. Herri­ko jen­dea mobi­li­za­tu da? Hara­go ere bai?

G.A: Auzi hau ez da baka­rrik ongie­to­rri baten ingu­ru­ko auzi bat. Eus­kal Herria­ren esku­bi­de zibil eta poli­ti­koen auzi bat da. Horre­ga­tik, hitzal­diak ema­ten ditu­gu­nean Eus­kal Herri guz­ti­tik ema­ten ari gara, Baio­na­tik hasi, Mutri­ku­tik pasa­tu eta Tafa­lla­ra hel­du­ko gara. Esan behar da Elkar­ta­sun Komi­te bat bada­goe­la; beraiek ere azken urtean gure­kin egon dira, auzia eza­gu­ta­raz­ten eta Eus­kal Herrian elkar­ta­sun sare bat jos­ten lagun­du digute.

Nazioar­te mai­lan ere bai. Lehe­nen­go pren­tsau­rre­koa egin genue­nean, nazioar­te­ko era­gi­le asko atxi­ki­tu ziren, eta azken urte hone­tan ere mezu asko jaso ditu­gu, Hego Ame­ri­ka­tik, Euro­pa­ko hain­bat herri­ta­tik: Irlan­da, Suitza, Ita­lia, Fran­tzia, eta abar. Bada­ki­gu hurren­go bi astee­tan ekin­tza batzuk egin­go dire­la zen­bait herri­tan, elkar­ta­sun hori bada­go nazioartean.

Poli­zia­ren txos­te­ne­tan, hain­bat per­tso­na eta kolek­ti­bo­ren aur­ka­ko jarrai­pen poli­zia­lak age­ri dira. Zer dio­zue horretaz?

H.U: Guretza­ko ongie­to­rri hori itze­la izan zen, bai­na ez baka­rrik Beran­go­ko fron­to­ia goraino bete zela­ko, bai­zik eta zelan bete zen iku­si­ta. Egun horre­tan ber­tan iku­si zen nola Basau­ri­tik Beran­go­ra hain­bat era­gi­lek euren ekar­pe­na egin zuten, bide­tik zehar haien mezuak ipi­niz. Ongie­to­rri­ko anto­la­kun­tzan ber­tan, era­gi­le poli­ti­ko batzuek lagun­du zuten, eta hori isla­tu­ta iku­si zen Beran­go­ko fron­to­ian. Bai­na hori guz­tia ez genuen guk baka­rrik iku­si, bai­zik eta etsaiak ere bai.

Hasie­ran hiru kide dei­tu gin­tuz­ten dekla­ratze­ra Madri­le­ra; gu biok eta bes­te bat, fron­to­ia alo­katze­ko pape­re­tan ager­tzen gine­nak. Bai­na Guar­dia Zibi­la­ren txos­te­na ira­ku­rri genue­nean kon­tu­ra­tu ginen ez gine­la hiru baka­rrik izan­go, jen­de gehia­go sar­tu­ko zute­la. Eta ez zela egun horri soi­lik zego­kion txos­ten poli­zial bat; era­gi­le poli­ti­koak ager­tzen dira ber­tan, disi­den­tzia poli­ti­koa age­ri da, eta oso argi ikus­ten da bide jakin bate­tik ez doa­zen era­gi­le poli­ti­koak mar­katzen dituz­te­la. Dei­ga­rria da bi ordu iraun zituen eki­tal­di batek nola edu­ki ditza­keen sei edo zor­tzi txos­ten polizial.

Gero bes­te hama­bost per­tso­na auzi­pe­tu zituz­ten, zuek hiru­re­kin batera.

G.A: Eta aipatze­koa da auzi­pe­tu­ta­ko per­tso­nen artean pre­so poli­ti­ko ohi asko dau­de­la, esa­te­ra­ko, Ibai Agi­na­ga bera dago auzi­pe­tu­ta, hain zuzen ere, zigor eskae­ra han­die­na berea da. Haus­nar­ke­ta egi­ten badu­gu, ikus­ten dugu­na da pre­soa­ri bera­ri, kar­tze­la­tik ate­ra baino lehe­na­go, biga­rren zigo­rra jar­tzen dio­te­la gai­nean; Ibaien modu­ra, kar­tze­lan, sina­tu gabe, tin­ko eta oso duin­ki heme­retzi urte eta erdi eman ostean. Bes­te batzuek hogei urte pasa dara­matza­te modu berdinean.

Ibaik ongie­to­rri bat jasotzea onar­tu zuen, eta kale­ra zein modu­tan ate­ra den iku­si­ta, haren ere­dua­re­kin barruan dau­de­nei abi­su bat hela­ra­zi nahi zaie­la naba­ri da. Horre­ga­tik esa­ten dugu, ez dela baka­rrik ongie­to­rri baten kon­tra­ko auzia: plan­te­amen­tu poli­ti­ko baten aur­ka­ko auzia da, oso argi esa­ten due­na iraul­tza­ren bide­tik joan nahi duten guz­tien­tza­ko hau dela eto­rri­ko den bidea.

Mili­tan­tzia poli­ti­koa­ren eta oina­rriz­ko aska­ta­su­nen aur­ka­ko era­so beza­la kokatzen duzue hau guz­tia. Nola ikus­ten duzue horien alde­ko borroka?

H.U: Herria­ren aur­ka­ko epai­ke­ta beza­la ikus­ten dugu hau. Auzi­pe­ra­tu­ta­ko jen­dea­ri dago­kio­nez, batzuk pape­re­tan ager­tzen dire­nak dira, bes­teak ongie­to­rrian modu batean edo bes­tean par­te har­tu zute­nak, bai­na bes­te batzuk ber­tan egon ziren soi­lik. Gu mili­tan­te poli­ti­koak gara, eta badi­ra batzuk ez dire­nak mili­tan­te­ak. Bai­na mar­katzen duten bidea hori da, mili­tan­tzia poi­li­ti­koa­ren kon­tra­ko auzi zuzen bat dela.

Etsaiak oso ondo daki gaur egun anto­la­kun­tza eta mili­tan­tzia zein alde­ta­tik eto­rri­ko zaion. Kasu hone­tan bere burua iraul­tzai­letzat dau­kan jen­dea­ri buruz ari gara hitz egi­ten, ez gara alder­di poli­ti­ko soil bate­ko kideak. Egun horre­tan iku­si zena izan zen kon­pro­me­zu poli­ti­ko bat, mezu poli­ti­ko bat eta harro­ta­sun poli­ti­ko bat. Eta haus­nar­tzen bal­din badu­gu, azke­nen­go urtee­tan, etsaia, kasu hone­tan espai­niar esta­tua, oso ero­so mugi­tu da, eska­tu duen guz­tia, eta gau­za asko eska­tu barik ere, eman zaiz­kio­la­ko. Horre­kin, ordea, pix­ka bat leun­du­ta edo pix­ka bat men­pe­ra­tu­ta zeu­kan egoe­ra bat kon­tra eto­rri zaio, mili­tan­tzia poli­ti­ko batek ongie­to­rriak egi­te­ko apus­tua egin bai­tu. Etsaiak hori ez du onartuko.

Eus­kal Herri­ko mili­tan­te poli­ti­koei azal­tzen saiatzen ari gatzaiz­kie­na da hau denen kon­tra­ko epai­ke­ta bat dela, ez eto­rri­ko den emaitza juri­di­koa­ga­tik, hori segu­ras­ki era­ba­ki­ta egon­go dela­ko jada, bai­zik eta eto­rri ahal den emaitza poli­ti­koa­ga­tik. Horren aurrean, herri hone­ta­ko sek­to­re des­ber­di­nek ez badu­te eskua altxatzen, hemen­dik aurre­ra edu­ki­ko dugu­na erre­pre­sio are bor­titza­goa izan­go da.

Bada­ki­gu gaur egun erre­pre­sioa eta etsaiak ipin­tzen dituen tra­bak, behar­ba­da, bes­te modu bate­koak dire­la. Bada­ki­gu gaz­teen kon­tra nola­ko ber­meal­di eko­no­mi­koak ari diren ipin­tzen, nola­ko itotze eko­no­mi­koak iza­ten ari diren, sala­ke­ten bitar­tez, isu­nen bitar­tez. Guk azal­du nahi dugu­na da nola atzo­ko erre­pre­sioa, gaur­ko erre­pre­sioa eta bihar­ko erre­pre­sioa ber­di­na izan­go den, etsaia ber­di­na den momen­tu­tik. Horre­kin nahi dugu­na da, beraz, mili­tan­tzia poli­ti­ko hori akti­ba­tu, kon­tzien­tzia­tu eta esa­tea elka­rre­kin lor­tu behar dugu­la hau suntsitzea.

G.A: Epai­ke­ta­ri begi­ra azal­tzen dugu epai­ke­ta­ra gure defen­t­sa poli­ti­koa egi­te­ra joan­go gare­la eta ez dugu­la ezer hitzar­tu­ko fis­kal­tza­re­kin, ezer hitzar­tu­ko bage­nu, kri­mi­na­li­za­tu egin­go genu­kee­la­ko etor­ki­zu­nean izan dai­te­keen Eus­kal Herria­ren alde­ko borro­ka. Hori oso argi azal­tzen dugu. Beraiek Eus­kal Herria­ren alde­ko edo­zein mili­tan­tzia kri­mi­na­li­zatzen saiatzen ari dira eta ez die­gu lagun­du­ko hori egiten.

Maiatza­ren 30ean mani­fes­tal­di bate­ra dei egi­ten dio­zue jen­dea­ri. Zein mezu zabal­du nahi duzue?

G.A: Gu defen­t­sa poli­ti­koa egi­te­ra goa­ze­la, eta gure herria­ren balio mini­moak defen­datze­ra. Guk azpi­ma­rratzen dugu­na da ez dugu­la ezer itxa­ro­ten espai­niar jus­ti­zia­ren­gan­dik, beraien era­so bati aurre egi­te­ra goa­ze­la. Epai­ke­ta hau auke­ra beza­la ikus­ten dugu, borro­kan bata­sun bat lor­tze­ko eta herria ber­piz­te­ko. Hori azpi­ma­rratzen dugu jen­dea kon­tu­ratze­ko zela­ko garran­tzia duen maiatza­ren 30eko mani­fes­tal­di­ra joa­teak. Deitzen dugu, gai­ne­ra, hau ez denez soi­lik ongie­to­rrien ingu­ru­ko auzi bat, era­gi­le bakoitzak bere alda­rriak ekar­tze­ra, bere ban­de­rak, bere iku­rrak, bere pan­kar­tak. Alda­rri­ka­pen oro­kor bat izan behar dela­ko gure mili­tan­tzia eta gure herria­ren alde­ko borro­ka­ren alde.

H.U: Gehi­tu­ko nuke guk, mili­tan­te poli­ti­ko modu­ra, ez dugu­la esku­bi­de­rik izan ongie­to­rri bat egin edo ez auke­ratze­ko, eta hori horre­la izan behar dela; eta ez dau­ka­gu­la esku­bi­de­rik, toka­tu zai­gun momen­tu his­to­ri­ko hone­tan, esta­tu faxis­ta bate­kin hitzar­men bat egi­te­ko, horrek supo­satzen due­na­re­kin. Modu berean, gure ustez, herriak ezin­go luke horren aurrean ezer egin gabe egon. Denon eran­tzu­ki­zu­na izan behar da mani­fes­tal­di horre­tan ego­tea. Izan dadi­la mani­fes­tal­di zara­ta­sua, alda­rri­katzai­lea; ez dugu nahi paseo huts bat iza­te­rik, azken urtee­ta­ko mani­fes­tal­die­tan asko­tan ger­tatzen den modu­ra. Horre­ga­tik dei egi­ten die­gu era­gi­le poli­ti­ko, anto­la­kun­de poli­ti­ko eta jen­dar­te­ko nor­ba­na­ko guz­tiei bakoitzak bere esku dauz­kan ele­men­tu alda­rri­katzai­le guz­tiak ber­ta­ra era­ma­te­ko, ea denon artean harrotze eta astin­tze egun bat bila­katzen dugun.

addi Sara­sua

21 de mayo de 2026

Fuen­te: https://​gedar​.eus/​a​k​t​u​a​l​i​t​a​t​e​a​/​e​z​-​d​a​-​b​a​k​a​r​r​i​k​-​o​n​g​i​e​t​o​r​r​i​-​b​a​t​e​n​-​i​n​g​u​r​u​k​o​-​a​u​z​i​-​b​a​t​-​b​e​r​a​ngo

Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *