Irakurketa honen bidez, Bilbon lan politikoa egiten dugun hainbat eragile tokat zein nazionalek urtarrilaren 30ean Euskal Herrian deituta dagoen greba orokorrera atxikitzen garela adierazi nahi dugu. Horretaz gain, langileon interesen alde aurrerapausuak eman ahat izateko tangite antolakuntzaren eta klase batasunaren beharra azpimarratzen ditugun heinean, greba egunerako bloke propio bat antolatu dugula jakinarazi nahi dugu, hurrengo lerroetan azalduko dugun eduki politikoaren inguruan.
Krisi kapitalistak kolpatutako testuinguruan bizi gara gaur egun. Azken urteetan nabarmen egin dute behera langiteon bizi eta lan baldintzek lanpostuetako ezegonkortasun egoerak, soldaten jaitsierak, etxe kaleratzeak, argi mozketak… Langileriaren gaineko esplotazioa handitu egin da kapitalaren metaketa beharrei erantzuteko, eta Euskal Herrian ere proletarizazio prozesu bat ari gara bizitzen. Argi dugu egoera honek ez duela, bere kabuz, hobera egingo.
Testuinguru honetan, behar-beharrezkoak dira langileriaren interesen aldeko mobilizazioak, batez ere, gure lan eta bizi baldintzen hobekuntza errealak gauzatu asmoz, langite antolakuntza indartzea eta hedatzea helburu dutenak. Zentzu horretan, eta greba orokorra langiteriaren defentsarako eta heziketa politikorako tresna historikoa izan den heinean, bat egiten dugu urtarrilaren 30eko greba deialdiarekin.
Hata ere, koiuntura politiko honetan, bi ikuskera politiko kontrajarri daudela deritzogu, mahai-gaineratzen diren aldarrikapenen eta horien gauzapenerako planteamenduen arabera. Lehenak, klase ertainaren ikusmoldeak, burgesiarekin paktu sozial berri bat eskatzen du, batzuek «Ongizate Estatu» deiturikoaren bizi-baldintzetara bueltatzea helburu. Paktu sozial horren aukera, ordea, guztiz mugatua da, ez baita bateragarria kapitalaren metaketa beharrak eskatzen duen lanaren berrantotaketarekin; eta gauzagarria izatekotan ere, kontuan izan behar dugu prozesu soziaten gaineko kontrola duen burgesiaren baldintzapekoa izango litzatekeeta, protetalgoaren kaltetan. Gure ikuspuntutik, aldiz, helburua gaur egungo baldintzetatik abiatuta langileriaren batasun estrategiko eta organizatiboa berreraikitzea da. Zehatzago esanda, gure helburua krisi testuinguruak ezarri duen haustura ekonomikoa langiteria berrantolatzeko baliatu, eta Euskal Herrian sozialismoaren eraikuntzarako aukera irekitzea da.
Horretaz gain, gure lan eta bizi baldintzen hobekuntzak lortzeko bitarteko bakarra langile batasunez eta klase independentziaz jardutea da. Langile batasunez diogu, batetik, ez delako onargarria langileriaren baitako sektore batzuen hobekuntza materialak sektore kolpatuenen bizkar gauzatzea; eta, bestetik, burgesiak tangileoi esparru bakoitzean egiten dizkigun erasoen erro komuna gure klase kondizioa denez (gazte eta emakume langiteon soldata debaluatzea, bizitzeko moduko pentsioak ukatzea, etorkinak jazartzea, ikas baldintzak okertzea…) eraso horiei guztiei era bateratuan erantzun behar diegulako. Bestalde, klase independentzia aldarrikatzen dugu ezin ditugulako gure lan eta bizi baldintzen hobekuntzak burgesiaren instituzioen edota borondatearen mende utzi, baizik eta gure antolakuntza propioaren esku. Lorpen txikienek ere langite antotakuntzaren indarraren ondorio izan behar dute hura elikatzearekin batera, eta ezin dute inoiz ere etorkizuneko borroka handiagoen hipoteka izan. Proletalgoaren etengabeko antolakuntza da, esparru guztietan, gure lan eta bizi baldintzen hobekuntzarako tresna; eta Euskal Herrian sozialismoaren eraikuntza prozesuari ateak irekitzea da haien gauzapenerako bermea, kapitalismoaren baitan ez baitago proletalgoarentzako ongizate posiblerik.
Beraz, greba orokorrerako deialdia luzatzen diogu Euskal Herriko langiteriari; eta, horrekin batera, dei berezia egiten diegu Bizkaian tangite antolakuntzaren beharra oinarri hartuta jardun politikoa duten eragileei, «Langileon interesen alde, klase batasuna» temapean Bilbon egingu dugun mobilizazioarekin bat egin dezaten.
Kalean ikusiko dugu elkar, gora langileon borroka!
2020ko urtarrilaren 26an