1916an Luxemburg eta Zetkin Karl Liebknech-ekin batera Espartakisten Liga sortu zuten. 1919ko urtarrilaren 1ean Liga Espartakista beste talde sozialista eta komunisten bat egin zuen Alemaniako Alderdi Komunista (KPD) sortzeko.
1918ko azaroaren 4an Azaroko Iraultza alemaniarra hasi zen. Lehenengo olatua izan zen, eta 1919ko urtarrilaren 5ean bigarren batek jarraitu zion. Alemaniar iraultzaileek errusiarren pausoak jarraitzeko asmoa zeukaten.
Friedrich Ebert presidente sozialdemokrataren erantzuna izan zen freikorps-ei matxinada zapaltzea agintzea. Ordurako freikorps-ak talde protonazia zen. 1919ko urtarrilaren 15ean Rosa Luxemburg eta Karl Liebknecht atxilotu zituzten. Kolpatu, torturatu eta umiliatu egin zituzten. Paramilitarretako batek Luxemburgi kaskezurra erriflearen kulatarekin hautsi zion. Auto batean sartu zuten, bertan tiroz akabatu zuten eta Berlingo Landwehr kanalean bota zuten. Rosa Luxemburg eta Karl Liebknechten erailketen arduradunak Alderdi Sozialdemokratako kide ohiak izan zirela ez da zalantzarik.
https://www.marxists.org/espa…/cliff/luxemburg/rosacap1.html
https://www.marxists.org/espanol/cliff/luxemburg/index.htm
https://eu.wikipedia.org/wiki/Rosa_Luxemburg
https://ca.wikipedia.org/wiki/Rosa_Luxemburg
https://es.wikipedia.org/wiki/Rosa_Luxemburgo
https://www.youtube.com/watch?v=UUBWmpga2FQ
https://www.youtube.com/watch?v=LofL6gntN6U