Franco ezagun bihurtu zen Giza Eskubideen eta emakumeen, LGTB komunitatearen eta faveletako komunitateen eskubideen defentsan aritzeagatik. Rio de Janeiron gertatutako gehiegikeria polizialak salatu zituen.
Nortzuek hil zuten Marielle? Zergatik? Susmoek segurtasun indarrak seinalatzen dituzte, bereziki instituzionalizatutako mafia hutsa den Rio de Janeiroko polizia militarra.
Gero eta indar handiagoa hartzen doan hipotesia da segurtasun indarren –poliziaren eta armadaren– sektore faxistek planifikatutako gorroto krimena izan zela. Batetik, arrazoi politikoek bultzatu zuten hilketa 2016ko parlamentuko kolpearen ostean ezarritako errejimena gogortzeko. Bestetik, Mariellerengan gorpuzten ziren sektore horiek gehien gorroto dutena: emakumea, feminista, bisexuala, beltza, favelatua, sozialista, giza eskubideen ekintzailea. Eta ez edonolakoa, baizik eta 46 mil botoduna, Brasilen «horrelako pertsonek» boterea borroka ezin dezaketela dioen araua apurtu zuena.
Marielleren hilketak protesta uholdea eragin zuen herrialde osoan eta nazioarteko Giza Eskubideen defentsarako erakundeen kondena ere jaso zuen. Marielleren eta Andersonen hilketen gizarte-erantzuna horren handia eta ezustekoa izan zen, ezen zinegotziaren izena sinbolo bihurtzen hasi zela «Marielle Presente!» oihupean.
https://www.pikaramagazine.com/…/por-que-murio-marielle-fr…/
https://www.pagina12.com.ar/228332-marielle-franco-cronolog…
https://www.eldiario.es/…/Globo-relaciona-Bolsonaro-Mariell…
http://www.laizquierdadiario.com/Marielle-Franco