Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­duak GKS­ren kan­pai­na­re­kin bat egi­ten du

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak bat egi­ten du Gaz­te Koor­di­na­do­ra Sozia­lis­tak (GKS) Sal­bues­pen Egoe­ra­ren aurrean martxan jarri­ta­ko kan­pai­na­re­kin (iku­si hemen).

Osa­sun egoe­ra larriaz gain, koro­na­bi­ru­sa aitza­kia ezin hobea bihur­tu da esku­bi­de sozial eta poli­ti­ko guz­tiak ber­tan behe­ra uzte­ko. Honi lotu­ta, Poli­zia-Gor­putz ezber­di­nak Eus­kal Herri osoan zehar burutzen ari diren erre­pre­sio bor­titzak age­rian uzten du bur­ge­sia ager­to­ki berri­ra­ko pres­tatzen ari dela, eta lan­gi­le­ria babes­te­tik urrun, hau jipoitzea dute­la zere­gin nagu­sia. Gai­ne­ra, lan­gi­le­ria­ren sek­to­re kol­da­rre­nek amua iren­tsi eta sala­ta­ri lane­tan dabiltza.

Ezin ahaz­tu espai­niar eta fran­tziar arma­dek Eus­kal Herria­ren oku­pa­zioan eta zati­ke­tan duten era­gin era­ba­te­koa. Fran­tzia zein Espai­nia­ko Gober­nuak eten­ga­be­ko erre­fe­ren­tzia mili­ta­rrak era­bil­tzen ari dira, eta horrek ez dau­ka zeri­ku­si­rik osa­su­na­re­kin, bai­zik eta erre­pre­sioa eta zapal­kun­tza­re­kin. Des­ager­tze­ra kon­de­na­tu duten herria da gurea. Ez deza­gun kon­de­na hau onartu.

Lan­gi­le­ria da nagu­si­ki osa­sun larrial­di honen ondo­rioak pai­ratzen ditue­na, bate­tik enpre­sa­riek, beti beza­la ete­kin eko­no­mi­koak jarri dituz­te­la­ko lan­gi­leen esku­bi­deen gai­ne­tik, eta bes­te­tik, age­rian gel­di­tu den beza­la, kapi­ta­lis­moan ezi­nez­koa dela­ko jen­dea lehe­nes­ten duen osa­sun-sis­te­ma bat edu­kitzea. Koro­na­bi­ru­sa­ren ingu­ru­ko egia osoa jaki­tea gal­de­gi­ten dugu.

Era berean, ezku­tuan gel­ditzen ari da sek­to­re pobree­nak behar oina­rriz­koe­nak, hala nola eli­ka­du­ra, etxe­bi­zitza eta abar, asetze­ko sufritzen ari diren ezin­ta­su­na. Sozia­lis­moa ala basakeria.

Egoe­ra­ren gor­din­ta­su­na espetxee­tan, depor­ta­zioan eta erbes­tean izu­ga­rri area­gotzen da. Gure elkar­ta­su­na eta erre­pre­sa­lia­tu poli­ti­ko guz­tien­tza­ko amnis­tia osoa­ren alda­rri­ka­pe­na, eta pre­so sozia­len­tza­ko indul­tu zabal baten onarpena.

Kon­fi­na­men­dua buka­tu eta gero Sal­bues­pen Egoe­rak martxan jarrai­tu­ko due­la pen­tsatze­ko sobe­ra arra­zoi ditu­gu. Sis­te­ma kapi­ta­lis­ta aspal­di dago hil­zo­rian, bai­na gai­non­tze­koak bera­re­kin bate­ra hil­tze­ko prest dago. Dato­rre­na­ren aurrean, gure mugi­men­duak anto­la­kun­tza eta borro­ka­ra­ko deia egi­ten du. Inde­pen­den­tzia, sozia­lis­moa eta amnistia!

Eus­kal Herria, 2020ko martxoa­ren 30a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *