Ezkerraldeko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Ioritz Solaetxe Izagirreren senide eta lagunei doluminak helarazi nahi dizkie, eta bere heriotzaren aurrean mina eta tristura adierazi nahi du.
Ioritzek hainbatetan lagundu izan digu propaganda jartzen, muralak egiten edota kontzertuetan parte hartzen. Eskualdeko mobilizazioetan zein kartzeletarako martxetan ere parte hartu zuen. 1998ko otsailean Espainiako Poliziak atxilotu zuen kale borrokako ekintzetan parte hartzea leporatuta, beranduago auzia artxibatu baldin bazuten ere.
Eskerrik asko, Ioritz, hasieratik eman dizkiguzun laguntza eta babesagatik. Agur eta ohore lagun!
Portugalete, 2020ko apirilaren 12a.
Ezkerraldeko Amnistiaren Aldeko Mugimendua.