Patxi-Ruiz.jpgitokOuOEQiR6.jpeg

Patxi Ruiz mehatxa­tu dute kartzelariek

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak Mur­cia II-ko kar­tze­la­ko Zuzen­da­ritzak Patxi Ruiz eus­kal pre­so poli­ti­koa­ren aur­ka zuzen­du­ri­ko mehatxuak sala­tu nahi ditu:

Sal­bues­pen Egoe­rak kalee­tan jen­dea zapal­tze­ko eta esku­bi­de poli­ti­ko eta sozia­lak ber­tan behe­ra uzte­ko erre­min­ta bihur­tu bal­din badu­te, zapal­kun­tza hori askoz ere nabar­me­na­goa da kar­tze­le­tan. Iso­la­tu­rik, bisi­ta­rik gabe, Covid-19az babes­te­ko bitar­te­ko­rik gabe eta akti­bi­ta­te guz­ti-guz­tiak anu­la­tu­rik man­ten­tzen dituz­te pre­soak. Hori bai, egu­ne­ro kon­tak­tua man­ten­tzen dute kale­tik sar­tzen diren kar­tze­la­rie­kin, horrek daka­rren kon­ta­gio arriskuarekin.

Gogo­ra eka­rri behar dugu kar­tze­la infek­zioe­ta­ra­ko leku apro­po­sa dela, eta hori dela-eta pre­soak popu­la­zio zaur­ga­rritzat har­tzen dituz­te­la. Horre­taz gain, pre­so askok gai­xo­ta­sun larri eta kro­ni­koak pai­ratzen du.

Bizi duten egoe­ra salatze­ko, maiatza­ren 5etik aurre­ra 8. modu­lu­ko hain­bat pre­so kon­tzen­tra­zioak egi­ten hasi ziren patio orduan. Haien alda­rri­ka­pe­nak hona­koak dira:

  • Pre­so erien eta kon­de­na ia bete­ta dau­ka­te­nen askatasuna.

  • Bisi­tak egin ahal izatea.

  • Kon­ta­gia­tuak ez iza­te­ko bitar­te­koak jasotzea (musu­koak, guanteak…).

  • Pre­so zein kar­tze­la­riei Covid-19 detek­tatze­ko tes­tak egitea.

  • Seni­de­ren baten heriotza ger­ta­tuz gero hile­rri­ra edo tana­to­rio­ra joa­te­ko auke­ra izatea.

Orain arte­ko kon­tzen­tra­zioe­tan ez da inola­ko ara­zo­rik egon, atzo arte. Kar­tze­la­ri bat Patxi­ri kar­te­la ken­tzen saia­tu zen eta, beran­dua­go, kar­tze­la­ri hori bere zie­ga­ra joan zen modu­lu-burua­re­kin bate­ra. Berez, Patxik eska­tu­ta­ko iden­ti­fi­ka­zio zen­ba­kia ema­te­ra zihoa­zen, bai­na tar­tea Patxi mehatxatze­ko balia­tu zuten. Ondo­rioak pai­ra­tu­ko zitue­la ohar­ta­ra­zi zio­ten. Beran­dua­go zuzen­da­ria, segur­ta­sun zuzen­da­rior­dea eta zer­bitzu­bu­rua­re­kin bil­tze­ra era­man zuten eta ber­tan, mehatxuen artean, kon­tzen­tra­zioen bul­tzatzai­lea iza­tea lepo­ra­tu zioten.

Patxik babes judi­zia­la eska­tu du era­so berri honen aurrean. Gogo­ra eka­rri behar dugu ez dela Patxik mehatxuak salatzen dituen lehe­nen­go aldia, eta aben­dua­ren 31n besoak eba­ki zitue­la kar­tze­la­ri batek eus­kal pre­so poli­ti­koe­ki­ko zeu­kan jarre­ra era­so­ko­rra salatze­ko (iku­si hemen).

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak babes osoa hela­ra­zi nahi dio Patxi Ruiz Txan­trea­ko pre­so poli­ti­koa­ri, eta bai­ta Mur­cia II kar­tze­la­ko 8. modu­lu­ko pre­soak aurre­ra era­ma­ten ari diren pro­tes­ta eta alda­rri­ka­pe­nei ere. Kar­tze­la­ko zuzen­da­ria eta Espai­nia­ko Gober­nua dira Patxi­ri oraintxe ber­tan ger­ta dakio­keen edo­zer gau­za txa­rra­ren eran­tzu­le, eta gu ez gara besoak gurutza­tu­ta geldituko.

Eus­kal Herria, 2020ko maiatza­ren 10a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *