Patxi­ren par­tea (astear­tea, 2020-05-19) | Amnis­tia Ta Askatasuna

Patxi Ruiz gose eta ega­rri gre­ba­ren bede­ratzi­ga­rren egu­na betetzen ari da gaur. Bere hur­koei jaki­na­ra­zi die egu­na zie­gan pasatzen due­la eta eri­zai­na etor­tzen zaio­nean baino ez dela ber­ta­tik irte­ten. Medi­kua, hiru­ga­rren egu­nez jarraian, ez da Patxi ikus­te­ra pasatu.

Patxik ez du dagoe­ne­ko tele­bis­ta ikus­ten bis­tak huts egi­ten dio­la­ko. Gil­tzu­rru­ne­ta­ko min han­diak ditu eta lo egi­tea kos­tatzen zaio eten­ga­be esnatzen dela­ko. Oso neka­tu­ta sen­titzen da. Hala ere, bes­te behin ere esan du aurre­ra jarraitzen due­la. Gaur­koan modu­luz alda­tu dute Patxi, 10. modu­lu­ra zehaz­ki, eta ber­tan EPPK-ko hiru pre­so dago.

Bes­te­tik, Espai­nia­ko Audien­tzia Nazio­na­le­ko Espetxe Zain­tza­ko Epai­te­gi Zen­tra­lak atzo ate­ra zuen auto bat bere burua Patxi­ren gose eta ega­rri gre­ba­ren jaki­tun zela azal­duz, orain arte komu­ni­ka­bi­dee­tan ager­tu­ta­koa ira­ku­rri izan ez balu beza­la. Hau horre­la izan zen Patxi­ren abo­ka­tuek egin­da­ko kudea­ke­ta­ren ondo­rioz, eta aldi berean horrek esan nahi du orain arte kar­tze­lak ez dio­la epai­te­gia­ri Patxi­ren ingu­ru­ko inola­ko infor­ma­zio­rik bidali.

Autoan, epai­leak Mur­cia II-ko kar­tze­la­ri eskatzen dio Covid-19a­ren aurrean har­tu­ta­ko neu­rrien berri ema­tea, eta abo­ka­tuen ara­be­ra hau adie­raz­ga­rria da, fro­gatzen due­la­ko kar­tze­lak ez dio­la inori ber­tan har­tu­ta­ko neu­rrien ingu­ruan berri eman (epai­leak ere ez du ezer eska­tu), eta gogo­ra­ra­zi egin behar dela Patxi Rui­zi gai horren ingu­ruan egin­da­ko kon­tzen­tra­zioe­tan par­te har­tzea­ga­tik heriotz-mehatxa­tuak egin ziz­kio­te­la kartzelariek.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak inda­rra jarri nahi du medi­kua­ren jarre­ran. Espetxe sis­te­mak bera beza­la­ko medi­kuak behar ditu pre­soak are eta gehia­go zigor­tze­ko, eta “Men­ge­le” mur­tziar honek era­kus­ten du ezin­bes­te­ko zuta­be dire­la erre­pre­sio sisteman.

Abo­ka­tuek sala­tu­ta­koa­ri dago­kio­nez, berriz ere age­rian gel­ditzen da Mur­tzia II-ko kar­tze­la­ko zuzen­da­ria, Jesus Her­nan­dez ale­gia, jen­de asko­ren bizitza bere eskue­tan dituen psi­ko­pa­ta bat bes­te­rik ez dela.

Patxi­re­kin elkar­ta­su­na adie­raz­te­ko martxan dau­den dina­mi­kei dago­kie­nez, hona­ko hauek dira:

Kar­tze­lan:

Maiatza­ren 12tik: Ibai Agi­na­ga txa­peoan (Sevi­lla II); Dani Pas­tor, Oskar Barre­ras eta Aitor Cota­nok kar­tze­lak ema­ten duen jana­ria­ren erre­ti­lua­ri uko egi­nez (Puer­to III).

Maiatza­ren 14tik: Jon Kepa Pre­cia­do txa­peoan (Kor­do­ba).

Maiatza­ren 18tik: Iran­tzu Gallas­te­gi kar­tze­lak banatzen duen jana­ri erre­ti­lua­ri uko egi­ten hasi zaio Huel­va­ko kartzelan.

Maiatza­ren 18tik: Iña­ki Etxe­be­rriak kar­tze­lak banatzen duen jana­ri erre­ti­lua­ri uko egi­ten ari zaio, Topa­se­ko (Sala­man­ca) kartzelan.

Maiatza­ren 19tik: Orkatz Gallas­te­gik (Cas­te­lló I) tar­te­ka­ko barauak egi­tea­ri ekin dio, eta modu iraun­ko­rrean plan­te­atu­ta­ko dina­mi­ka da.

Maiatza­ren 19tik aurre­ra: Ren­ne­se­ko kar­tze­lan dau­den Itziar More­nok eta Saioa San­che­zek kar­tze­lak ema­ten duen jana­ria­ri uko egin­go dio­te, egun bakoitzean haie­ta­ko batek. Gaur Saioa­ren txan­da izan da.

Kalean:

Maiatza­ren 12tik: hiru per­tso­na ezke­rral­dean gose gre­ban (zaz­pi­ga­rren egu­na bete dute gaur).

Maiatza­ren 15etik: Deus­tu­ko Arma­da Gorri­ko kideek 24 ordu­ko txan­da­ka­ko baraual­dia hasi zuten. Egun bakoitzean bi lagun ezber­din sar­tu­ko dira txandan.

Maiatza­ren 18tik: txan­da­ka­ko gose gre­ba­ri ekin dio­te lau per­tso­nak Gas­tei­zen. Bi egu­ne­tan behin, lau­ko­te berria sar­tu­ko da txan­da egitera.

Maiatza­ren 18tik: Onda­rroan, txan­da­ka­ko gose gre­ba­ri ekin dio­te. 48 ordu­ko txan­dak dira eta guz­ti­ra 15 per­tso­nak har­tu­ko dute parte.

Maiatza­ren 19tik: Vene­zue­lan dagoen Asier Guri­di erre­fu­xia­tu poli­ti­koak Ara­gua, Miran­da eta Dis­tri­to Capi­tal esta­tuak zehar­ka­tu­ko ditu oinez Cara­ca­sen dagoen Espai­nia­ko enba­xa­da­raino, Patxi­ren egoe­ra salatzeko.

Maiatza­ren 19tik: Etxa­rrin 2 per­tso­nak gose gre­ba­ri ekin diote.

Maiatza­ren 19tik: Altsa­sun 48 ordu­ko txan­da­ka­ko gose gre­ba­ri ekin dio­te. Txan­da bakoitzean lau lagun sar­tu­ko da.

Dato­zen mobilizazioak:

Egu­ne­ro

  • Urru­ña: 19:30etan biri­bil­gu­nean. Elkarretaratzea.

  • Donos­tia: 20:15ean Bule­ba­rrean. Kontzentrazioa.

  • Mutri­ku: 20:30ean Erro­ton­dan. Kontzentrazioa.

  • Etxa­rri: 20:00etan Pla­zan. Kontzentrazioa.

  • Beran­go: 20:00etan Erro­ton­dan. Kontzentrazioa.

  • Algor­ta: 20:00etan Txi­ki eta Otae­gi Pla­zan. Kontzentrazioa.

  • Erro­mo: 21:30ean Xake Enpa­ran­tzan. Kontzentrazioa.

Bihar, maiatzak 20

  • Irun: 20:30ean San Juan Pla­za. Kontzentrazioa.

  • Gas­teiz: 20:30ean Andra Mari Zurian. Manifestazioa.

  • Bil­bo: 20:30ean Etxe­ba­rrie­ta Anaien pla­za. Kontzentrazioa.

  • Irun: 20:30ean San Juan Pla­zan. Kontzentrazioa.

  • Baio­na: 17:30ean Herri­ko Etxea­ren aitzi­nean. Elkarretaratzea.

  • Por­tu­ga­le­te: 20:00etan Trian­ge­luan. Kontzentrazioa.

Oste­gu­nean, maiatzak 21

Osti­ra­lean, maiatzak 22

Eus­kal Herrian, 2020ko maiatza­ren 19a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *