Patxi kar­tze­lan dago berri­ro | Amnis­tia Ta Askatasuna

Gaur­koan Patxik bere hamai­ka­ga­rren egu­na betetzen du gose eta ega­rri gre­ban. Ez da asko Patxi­ren ingu­ruan gaur dau­ka­gun infor­ma­zioa, bai­na dau­ka­gu­na hona­koa da:

Atzo arratsal­dean Mur­cia II-ko Kar­tze­lak Patxi­ri eskai­ni zion ospi­ta­le­ra era­ma­tea, bai­na Patxik uko egin zion auke­ra honi. Beran­dua­go, 23:00ak ingu­ru, Mula­ko Epai­te­giak igo­rri­ta­ko auto baten ondo­rioz, Patxi Vir­gen de la Arri­xa­ca­ko ospi­ta­le­ra era­man zuten Kar­tze­la­ren eska­ria­ri jarrai­ki, bere bizitza arris­kuan zegoelakoan.

Ospi­ta­lean 2 litro serum sar­tu diz­kio­te, eta ama­ren bisi­ta jaso ahal izan du. Patxik alta bolun­ta­rioa eska­tu du eta Mur­cia II-ko kar­tze­lan dago berriz. Kasu hone­tan eri­zain­de­gian dago, kar­tze­la kan­po­tik itzul­tzean Covid-19a­ren pre­ben­tzio­ra­ko berro­geial­dia apli­ka­tu diotelako.

Ama­ri esan dio, hemen­dik aurre­ra ega­rri gre­ba utzi bai­na gose gre­ba­re­kin jarrai­tu­ko due­la. Kar­tze­lan seru­ma jasotzea­ri uko egin dio. 

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak gogo­ra­ra­zi nahi du egoe­rak kri­ti­koa iza­ten jarraitzen due­la eta Patxi­ren ondoan jarraitzea ezin­bes­te­koa dela. Patxik egin­da­ko alda­rri­ka­pe­ne­kin bat egi­ten dugu eta hauek ain­tzat har­tuak izan dai­te­ze­la exijitzen dugu.

Patxi­re­kin elkar­ta­su­na adie­raz­te­ko martxan dau­den dina­mi­kei dago­kie­nez, hona­ko hauek dira:

Kar­tze­lan:

Maiatza­ren 12tik: Ibai Agi­na­ga txa­peoan (Sevi­lla II); Dani Pas­tor, Oskar Barre­ras eta Aitor Cota­nok kar­tze­lak ema­ten duen jana­ria­ren erre­ti­lua­ri uko egi­nez (Puer­to III).

Maiatza­ren 14tik: Jon Kepa Pre­cia­do txa­peoan (Kor­do­ba).

Maiatza­ren 18tik: Iran­tzu Gallas­te­gi kar­tze­lak banatzen duen jana­ri erre­ti­lua­ri uko egi­ten hasi zaio Huel­va­ko kartzelan.

Maiatza­ren 18tik: Iña­ki Etxe­be­rriak kar­tze­lak banatzen duen jana­ri erre­ti­lua­ri uko egi­ten ari zaio, Topa­se­ko (Sala­man­ca) kartzelan.

Maiatza­ren 19tik: Orkatz Gallas­te­gik (Cas­te­lló I) tar­te­ka­ko barauak egi­tea­ri ekin dio, eta modu iraun­ko­rrean plan­te­atu­ta­ko dina­mi­ka da.

Maiatza­ren 19tik aurre­ra: Ren­ne­se­ko kar­tze­lan dau­den Itziar More­nok eta Saioa San­che­zek kar­tze­lak ema­ten duen jana­ria­ri uko egin­go dio­te, egun bakoitzean haie­ta­ko batek. Gaur Itzia­rren txan­da izan da.

Maiatza­ren 19tik: Alme­ria­ko kar­tze­lak banatzen duen erre­ti­lua­ri uko egi­ten dio­te Alber­to Vied­mak eta Iña­ki Krutxagak.

Maiatza­ren 22tik: Lola Lope­zek txa­peoa hasi du Brie­va­ko kar­tze­lan. Gutun bana bida­li die Brie­va­ko eta Mur­cia II-ko zuzendariei.

Maiatza­ren 23tik aurre­ra: Mikel San Sebas­tia­nek bost egu­ne­ko gose gre­ba hasi­ko du bihar Mur­cia II-ko kartzelan.

Kalean:

Maiatza­ren 12tik: hiru per­tso­na ezke­rral­dean gose gre­ban (hamar­ga­rren egu­na bete dute gaur).

Maiatza­ren 15etik: Deus­tu­ko Arma­da Gorri­ko kideek 24 ordu­ko txan­da­ka­ko baraual­dia hasi zuten. Egun bakoitzean bi lagun ezber­din sar­tu­ko dira txandan.

Maiatza­ren 18tik: Onda­rroan, txan­da­ka­ko gose gre­ba­ri ekin dio­te. 48 ordu­ko txan­dak dira eta guz­ti­ra 15 per­tso­nak har­tu­ko dute parte.

Maiatza­ren 19tik: Vene­zue­lan dagoen Asier Guri­di erre­fu­xia­tu poli­ti­koak Ara­gua, Miran­da eta Dis­tri­to Capi­tal esta­tuak zehar­ka­tu­ko ditu oinez Cara­ca­sen dagoen Espai­nia­ko enba­xa­da­raino, Patxi­ren egoe­ra salatze­ko. Cara­ca­se­ra iritsi da eta Espai­nia­ko Enba­xa­dan idaz­ki bat eman du Patxi­ren alde.

Maiatza­ren 19tik: Etxa­rrin 2 per­tso­nak gose gre­ba­ri ekin dio­te. Hiru­ga­rren per­tso­na bat maiatza­ren 21etik.

Maiatza­ren 19tik: Altsa­sun 48 ordu­ko txan­da­ka­ko gose gre­ba­ri ekin dio­te. Bost lagun dau­de orain.

Maiatza­ren 20an, Gasteiz

Elkar­ta­sun baraual­dia­ren eguneraketa:

  • Gas­tei­zen, 48 ordu bete dituz­ten bi kidek baraual­dia­re­kin jarrai­tu dute, batek muga­ga­bea eta bes­teak 24 orduz.
  • 4 kidek 48 ordu­ko baraual­dia hasi dute eta hiruk 24 ordukoa.
  • Iza­rran, hiru gaz­tek hasi­ko dute 48 ordu­ko baraualdia.

Maiatza­ren 20tik: Etxa­rri­ko Gaz­te Asan­bla­dak txan­da­ka­ko 48 ordu­ko barauak egin­go ditu, bi per­tso­na txan­da bakoitzean.

Maiatza­ren 21etik: Etxa­rriar batek gose gre­ba­ri ekin dio Mexikon.

Maiatza­ren 21etik: Igan­de­ra arte zaz­pi per­tso­nak gose gre­ba­ri ekin zio­ten Eli­zon­don. Mani­fes­ta­zio eta kon­tzen­tra­zio bana debe­ka­tu diete.

Maiatza­ren 22an: Lau­dio­ko Gaz­te Asan­bla­da­ko kide batek 24 ordu­ko barauan.

Maiatza­ren 22an: Erlaitze­ko zaz­pi kidek 48 ordu­ko baraual­dia­ri ekin dio­te Irunen.

Hurren­go mobilizazioak:

Egu­ne­ro

  • Urru­ña: 19:30etan biri­bil­gu­nean. Elkarretaratzea.

  • Donos­tia: 20:15ean Bule­ba­rrean. Kontzentrazioa.

  • Mutri­ku: 20:30ean Erro­ton­dan. Kontzentrazioa.

  • Etxa­rri: 20:00etan Pla­zan. Kontzentrazioa.

  • Beran­go: 20:00etan Erro­ton­dan. Kontzentrazioa.

  • Algor­ta: 20:00etan Txi­ki eta Otae­gi Pla­zan. Kontzentrazioa.

  • Erro­mo: 21:30ean Xake Enpa­ran­tzan. Kontzentrazioa.

  • Her­na­ni: 20:30ean. Kontzentrazioa.

  • Duran­go: 20:00 San­ta­nan. Kontzentrazioa.

  • Zor­notza: 20:00etan Pata­tan. Kontzentrazioa.

  • Baio­na: 17:30ean. Kontzentrazioa.

  • Altsa­su: 20:00etan Plazan.

  • Bihar, maiatzak 23

  • Bil­bo: 20:30ean Etxe­ba­rrie­ta Anaien Pla­za­tik. Manifestazioa.

  • Baio­na: 17:00etan Herri­ko Etxe­tik. Manifestazioa.

  • Dublin: Kon­tzen­tra­zioa.

  • Gas­teiz: 20:30ean Andra Mari Zuria­ren Pla­za. Manifestazioa.

  • Duran­go: 18:00etan San­ta­nan. Manifestazioa.

  • Donos­tia: 20:15ean Bule­ba­rrean. Manifestazioa.

Eus­kal Herrian, 2020ko maiatza­ren 22a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *