Itxa­so Zal­dua­ren atxi­lo­ke­ta­ren aurrean | Amnis­tia Ta Askatasuna

Espai­nia­ko Poli­zia Nazio­na­lak Itxa­so Zal­dua pre­so ohia atxi­lo­tu iza­na sala­tu nahi du Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak. Atxi­lo­ke­ta Espai­nia­ko Audien­tzia Nazio­na­la­ren agin­duz izan da. Diru­die­nez auzi berri bat ire­ki dute bere aurka.

Atxi­lo­ke­ta honek, lehe­na­go izan­da­ko bes­te batzuk beza­la, Esta­tuek Eus­kal Herria umi­lia­tu nahi dute­la era­kus­ten du. Mili­tan­tzia ere­du jakin baten aur­ka­ko bizi oso­ra­ko espetxe zigo­rren bitar­tez borro­ka­ra batzen diren belau­nal­di berriak kikil­du nahi dituz­te. Gure mugi­men­du­tik borro­ka­ra­ko beha­rra nabar­men­du nahi dugu bes­te behin ere eta, era berean, anto­latze­ko beha­rra luza­tu nahi dio­gu Eus­kal Herri Lan­gi­le­ria­ri. Ez da bake­rik egon­go gataz­ka­ren oina­rrian dau­den arra­zoiak kon­pon­tzen eta gataz­ka horren era­gi­nez erre­pre­sa­lia­tu­ta­ko mili­tan­te guz­tiak libre egon arte.

ETA­ren jar­due­ra arma­tua­ren amaie­ra­re­kin Eus­kal Herri­ra ez da bakea hel­du. Erre­pre­sioa jasa­ten duen herri zapal­dua iza­ten jarraitzen dugun bitar­tean ezin­go dugu bakeaz hitz egin, esta­tuek eta euren morroiek egu­ne­ro­koan inpo­satzen bai­ti­gu­te bio­len­tzia estruk­tu­ra­la. Kol­patzen, atxi­lotzen, tor­tu­ratzen eta espetxe­ratzen gai­tuen bio­len­tzia hain zuzen ere, heriotza­ra era­ma­ten ez gaituenean.

Bene­ta­ko bakea lor­tu­ko badu­gu hori amnis­tia osoa­ren gau­za­pen inte­gra­la­ren esku­tik eto­rri­ko da, pre­so, erre­fu­xia­tu eta depor­ta­tu poli­ti­koen bal­din­tza­rik gabe­ko aska­ta­su­na­re­kin, indar oku­patzai­leen kan­po­ra­ke­ta­re­kin eta hain­bes­te per­tso­na borro­ka­ra bul­tza­tu zituz­ten arra­zoien gain­ditzea­re­kin. Hori izan­go da gaur­koa beza­la­ko atxi­lo­ke­te­kin eta antze­ko ekin­tza erre­pre­si­boe­kin bukatze­ko ber­me baka­rra. Jo ta ke amnis­tia eta aska­ta­su­na lor­tu arte!

Eus­kal Herria, 2020ko uztai­la­ren 21ean.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *