Urtero bezala Alde Zaharreko auzokideek gogoan izan zuten atzo Maite Pérez 1987an hildako euskal militantea. Solokoetxen egindako omenalditxoa bertsolariekin hasi zen eta Pérezen gurasoei oparitxo bat eskeini zien egun Darocako espetxean dagoen auzoko preso politikoa den Joseba Artolak.
Auzokideek jakinarazi dutenez, ekitaldian azpimarratu zuten “honaino iristea kosta egin zaigula baina orain uzta jasotzeko garaia dugula: Euskal Herria aldaketa garaian sartzear dela, bere hitza berreskuratu ahal izateko”.