Gaur irailak 2, Polizia espainolak Errotxapeako Gaztetxea hustu eta bere defentsan agertu diren gazteen aurrean oldartu da, hauek gogorki jipoituz eta 6 lagun atxilotuz.
Lehenik eta behin, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak bere askatasuna exijitzen du eta bere senide eta lagunei besarkadarik beroena bidali eta elkartasuna adierazi nahi die.
Bestalde, gazteen aurkako eraso berri hau salatu nahi du, burgesiak menperatu nahi duen gazteria borrokalariaren aurkakoa hain zuzen, oraingo honetan antolakuntzaz eta alternatiben grinaz sortutako gune autogestionario bat lapurtuz. Kapitalismoak behin ere demostratzen du ez duela lekurik utziko bere zutabeak kolokan jartzen duen edozein alternatibari, eta ez du arazorik bere txakurrei soka askatzeko.
Hortaz, AAEAMtik Iruñean burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deialdia luzatzen du, borroka baita bide bakarra!
ATXILOTUAK ASKATU!
AMNISTIA OSOA!!! INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA!!!
Euskal Herrian, 2021eko irailaren 2an
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua