Israelgo Estatu sionistak/terroristak Palestina okupatzen jarraitzen du; haren lurrak legez kanpoko kokalekuen bidez lapurtzen; herrixka osoak suntsitzen; biztanleria zibilaren aurkako bereizketarik gabeko sarraskiak egiten, adingabeak eta haurrak barne; kargurik eta epaiketarik gabeko atxiloketa administratiboak burutzen, etab. Era berean, palestinar herriaren Erresistentziak borrokan jarraitzen du Palestina askatzeko, Jordan ibaitik Mediterraneoraino.
Era berean, preso politiko palestinarren gose grebek ere aurrera jarraitzen dute, eperik gabeko atxiloketa administratiboak salatzeko. Kasu honetan, Hisham Abu Hawash gose grebaren 130. egunean sartzeko zorian dagoela, preso politiko palestinarren borroka kolektiboa areagotzen ari da atxiloketa administratiboa (kargurik eta epairik gabeko espetxeratzea) amaitzeko.
Gauzak horrela, atxilotuen Administrazio Batzordeak iragarri duenez, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, atxilotuek boikota egingo diete Israelgo okupazio auzitegi militarrei. Agerikoa da erresistentzia eta salaketa ekintza politiko horrek ondorioak ekarriko dizkiela preso politiko palestinarrei, baina, era berean, beste orban bat izango da sionismoarekin otzana den komunitate nazioartearentzat.
Beste behin ere, Israelen Estatu sionistak/terroristak Palestina okupatu izana salatzen dugu, eta euskal enpresa eta erakunde/instituzio batzuek Israelgo Estatu terroristarekin dituzten merkataritza-loturak gaitzesten ditugu.
Amnistia Osoa
Euskal Estatu Sozialista eraikitzearen alde
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua. 2021-12-22