OIP-1.jpg

Pablo Gon­zá­lez aska­tu – Eus­kal Herria ★ Don­bass Elkar­ta­sun Komitea

*Asier Blas Men­do­za /​ARGIA astekaria

Zai­la da pro­pa­gan­da ola­tu erdian Ukrai­na­ko gerra­ren egu­ne­ro­ko­ta­su­nean ger­tatzen ari dena azter­tzea. Gurean heda­bi­de gehie­nek hoo­li­gan modu­ko lerro­katze bat egin dute ger­ta­ka­ri batzuk anpli­fi­ka­tuz, bes­te asko isi­la­ra­ziz eta bes­te batzuk fal­tsu­tuz, his­te­ria kolek­ti­boa sor­tuz. Erru­sia­ren inba­sioa eta gerra salatzea beha­rrez­koa da, ukrai­nar herria­re­kin elkar­ta­su­na adie­raz­tea beza­la, bai­na aten­tzioa ema­ten du gehie­giz­ko erreak­zioak kasu hone­tan, inoiz tamai­na hone­ta­ko nazioar­te­ko lege­dia­ren haus­tu­ra bat edo­ta agre­sio gerra bat bizi izan ez bage­ni­tu bezala.

Herrial­de batek edo batzuek, era­so­rik jaso gabe eta NBE­ko babe­sik gabe, bes­te baten kon­tra egi­ten dituen era­soen dok­tri­na horre­tan bi muga­rri garran­tzitsu izan ziren: 1999an Jugos­la­via­ren aur­ka NATOk buru­tu zuen bon­bar­da­ke­ta eta 2003an AEBek Ira­ken aur­ka buru­tu zuten inba­sioa eta gerra. Ondo­ren gehia­go eto­rri ziren, hil­da­ko eta erre­fu­xia­tu kopu­ru handiekin.

Erre­fu­xia­tuen hari­ra arris­kutsua da zabal­tzen ari den moral bikoitza. Men­de­bal­de­ko herrial­dee­ta­ko zen­bait tele­bis­ta­tan xeno­fo­bia eta arra­za­ke­ria aza­le­ra­tu dira gerren eta erre­fu­xia­tuen arte­ko des­ber­din­ta­su­nak jus­ti­fi­katze­ko, era­soa jasa dute­nen azal, ile eta begi kolo­reen­ga­tik edo­ta zibi­li­za­tu gra­dua­ga­tik; ez omen da gau­za bera Ukrai­na edo Irak era­sotzea, eta ez omen dira gau­za bera Ekial­de Hur­bi­le­ko erre­fu­xia­tuak edo ukrainarrak.

Hale­re, dena ez da xeno­fo­bia kon­tua. Biga­rren Mun­du Gerra amai­tu zene­tik NATO lehen aldiz sen­ti­tu du mili­tar­ki era­so egin dio­te­la. Men­de­bal­deak Ukrai­na bere era­gin eta kon­trol­pe­ko lurral­de gisa kon­tsi­de­ratzen bai­tu. Horre­ga­tik Josep Borre­llek, EBe­ko Atze­rri eta Segur­ta­sun Poli­ti­ka­ko goi-ordez­ka­riak, gerra adie­raz­pen baten pare­ko hitzak bota zituen inba­sio hasie­ran: “Inork ezin du eska­tu gataz­ken kon­pon­bi­de baketsua. Inork ezin ditu era­sotzai­lea eta era­soa jasan due­na mai­la berean jarri. Eta une hone­tan gure ondoan ez dau­de­nak gogo­ra­tu­ko ditugu”.

Horrek espli­katzen du zer­ga­tik hain­bes­te balia­bi­de jar­tzen ari garen ukrai­nar arma­da­ren eskue­tan. Mun­duan era­so egi­ten die­ten asko dau­de eta ez gau­de horiek armatzen, entre­natzen, ahol­katzen eta inte­li­gen­tzia mili­ta­rre­ko infor­ma­zio guz­tiak partekatu.
Gerran gau­de eta egoe­ra hone­tan inten­tsi­ta­te baxu­ko demo­kra­ziak sufri­tu egi­ten du, adie­raz­pen aska­ta­su­na murriz­ten da eta esku­bi­de zibi­lak urra­tu egi­ten dira. Honen adi­bi­deak dira erru­so­fo­bia ola­tu berria edo gure lagun Pablo Gon­zá­lez kaze­ta­riak bizi duen egoe­ra. Arti­ku­lu hau idaz­ten ari garen unean Pablok hiru aste dara­matza atxi­lo­tu­ta Polo­nian bere abo­ka­tua­re­kin kon­tak­tu­rik izan gabe. Espioi iza­tea egoz­ten dio­te, nahiz eta ez duten inola­ko fro­ga­rik aur­kez­tu. Bai­na gerra egoe­re­tan denak balio du: Polo­niak argu­dia­tu du Pablok bi pasa­por­te zitue­la atxi­lo­tu zute­nean; antza deli­tua bai­ta Erru­sian jaiotzea eta herrial­de horre­ta­ko aita eta pasa­por­tea izatea.

Polo­nia­ko Gober­nuak euro­par zuzen­bi­de komu­ni­ta­rioa urra­tu du edo­zein dik­ta­du­rak egin­go lukeen mai­la berean eta horren aurrean EAE­ko ordez­ka­riek eta, bere­zi­ki, Esta­tu espai­nia­rre­koek, jarre­ra oso epe­la era­kutsi dute. Gerra egoe­ran dau­de eta aku­sa­zio larri bat tar­te­ko ez dute esku­bi­de zibi­len defen­tsa­ra­ko gogo­rik. Ima­ji­na deza­ke­zue zein kan­pai­na mota piz­tu­ko litza­te­keen antze­ko atxi­lo­ke­ta eta esku­bi­de urra­ke­ta Polo­niak egin beha­rrean Erru­siak egin izan balu? Bitar­tean, horre­la­koe­tan, Polo­nian izan, Erru­sian izan edo bes­te edo­non, per­tso­na bat hamar­na­ka egun inko­mu­ni­ka­tu­rik dute­nean badau­de arra­zoi nahi­koak bere osa­sun egoe­ra­ga­tik bel­dur izateko.

Sour­ce link 

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *