Emakume langileok egunerokoan indarkeria forma ezberdinak
pairatzen ditugu eta egungo krisi testuinguruan indarkeria are gehiago
normalizatzen ari da.
Ikusentzuteko plataformak gailendu diren garai hauetan indarkeria forma berriak
garatu dira, zapalkuntza indartuz.
Instituzioek arazo horren aurrean martxan jarritako erramintek hutsune
nabarmenak izateaz gain, argi izan behar dugu ez dutela emakume langileok
jasaten ditugun zapalkuntza gainditzeko borondate errealik.
Horren aurrean gure kabuz ekitea besterik ez dugu.
Hori dela eta, indarkeria matxista borrokatzeko antolatu behar gara.
Horretarako eskualde ezberdinetan indarkeria matxistari aurre egiteko
bitartekoak sortzeari ekingo diogu, ildo honetan lan egiteko eta bertan parte
hartzeko espazio zabalak sortuz.
Indarkeria matxistari aurre egiteko antolatu!