81699pablo-gonzalez.jpg

Bere fami­lia­ren bisi­ta jaso du Polo­nian espetxe­ra­tu­ta dagoen Pablo Gon­za­le­zek, bede­ratzi hila­be­tean lehen aldiz

Ia bede­ratzi hila­be­te dira Pablo Gon­za­lez kaze­ta­ri eus­kal­du­na Polo­nian, ia Ukrai­na­ko mugan, atxi­lo­tu zute­ne­tik. Erru­sia­ren­tza­ko espioitza lanak egi­tea lepo­ratzen zio­ten, bai­na fro­ga­rik aur­kez­tu ez eta behin-behi­ne­ko espetxeal­dian man­ten­du dute. Orain arte, seni­dee­kin gutun bidez soi­lik komu­ni­ka­tu ahal izan da, eta abo­ka­tua­ren eta Espai­nia­ko kon­tsu­la­ren bisi­tak baka­rrik jaso ditu. Aste­le­he­nean, Oiha­na Goi­rie­na emaz­tea­ri lehen aldiz eman dio­te bisi­ta­ra­ko baimena.

*Lide Irao­la /​ARGIA

Oiha­na Goi­rie­nak lehen aldiz bisi­ta egin ahal izan dio bere sena­rra den Pablo Gon­za­lez kaze­ta­ria­ri, Polo­nia­ko Radom hiri­ko espetxean. Ia bede­ratzi hila­be­te dira kaze­ta­ria Polo­nian atxi­lo­tu zute­ne­tik, Ukrai­na­ko muga­ko erre­fu­xia­tuen egoe­raz infor­matzen zebi­le­la. Erru­sia­ren espioi iza­tea egotzi zio­ten. Ordu­tik, behin behi­ne­ko espetxeal­dian dago, eta orain arte gutun bidez soi­lik komu­ni­ka­tu ahal izan da seni­dee­kin, eta abo­ka­tua­ren eta Espai­nia­ko kon­tsu­la­ren bisi­tak baino ez ditu jaso. Atxi­lo­ke­ta pro­ze­sua­ren non­dik nora­koak jorra­tu zituen Lan­der Arbe­laitzek erre­por­ta­je hone­tan.

Goi­rie­na­ri aste­le­he­nean bai­men­du dio­te lehen aldiz Var­so­via­tik 40 kilo­me­tro­ta­ra dagoen Radom espetxean bisi­ta egi­tea, bi orduz, eta Polo­nia­ko Inte­li­gen­tzia zer­bitzu­ko agen­te baten zain­tza­pean. Pisu asko gal­du due­la, bai­na “pai­ratzen ari den egoe­ra­ra­ko” osa­su­nez ez due­la gaiz­ki iku­si adie­ra­zi dio Goi­rie­nak Eitb-ri. Indar bul­tza­da izan da bisi­ta, eta kaze­ta­riak emaz­tea­ri eska­tu dio eske­rrak ema­te­ko “den­bo­ra guz­ti hone­tan babe­sa eman dio­ten herri­tar, elkar­te eta hedabideei”.

Lehen bisi­ta “infle­xio-pun­tua” izan­go dela uste du Goi­rie­nak, eta hemen­dik aurre­ra bai­me­nak ari­na­go hel­du­ko dire­la. Pablo Gon­za­le­zen Polo­nia­ko abo­ka­tu tal­dea­re­kin izan da, eta ziur­tzat jotzen dute espetxeal­dia urte­be­te­ra arte ere luzatzea, behin-behi­ne­ko ego­nal­dia amai­tu arte gutxie­nez. Hor­tik aurre­ra, gau­zak aldatzea posi­ble da. Bai­na egoz­ten diz­kio­ten deli­tuen­ga­tik hamar urte­ko espetxe zigo­rra ezar die­zaio­ke­te. Goi­rie­nak argi du atxi­lo­ke­ta­ren arra­zoiak Gon­za­le­zek Espai­nia­ko eta Erru­sia­ko nazio­na­li­ta­te bikoitza eta haren kaze­ta­ri jar­du­na direla.

Sour­ce link 

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *