Otsaila elkartasunaren hilabetea izan da ezbairik gabe. Espetxeetako hormak, barroteak eta zerrailak gainditu dituena eta desherriaren bakardade eta ikusezintasunak txikitu dituen hilabetea. Gure herriko mugak gainditu eta elkartasunak bidea egin du munduan barrena. Askapenak eta Euskal Herriaren Lagunakek antolatzen duten Elkartasun Asteak inoiz ez bezalako arrakasta izan du aurten. Milaka lagunek hartu dute parte antolatutako ekimenetan eta hamaika izan dira mundu osoan zehar Euskal Herriari eta euskal preso politiko eta iheslariei elkartasuna helarazteko egindako iniziatibak.
Etxerat ere bertan izan da. Lehen pertsonan bizi ditugun eta gure senide eta lagun preso eta iheslariek pairatzen dituzten eskubide urraketen berri ematen. Espainiar Estatuan, Katalunian, Frantziar Estatuan, Bretanian, Italian, Alemanian, Danimarkan, Suedian, Ingalaterran eta Eskozian izan gara. Hitzaldiak eman ditugu, herrialde horietan ordezkaritza parlamentarioa duten alderdiekin egon gara, mobilizazioak egin dira eta hedabide ezberdinei elkarrizketak eskaini dizkiegu. Euskal Herrian gertatatzen ari denaren inguruan jakinmin handia somatu dugu.
Ha llegado el momento de que el mundo tenga conocimiento de la situación que se ven obligados a parecer las y los presos políticos vascos. Al igual que en su día se tuvo constancia de los centros de detención auspiciados por las dictaduras chilena o argentina, de las largas y duras huelgas de hambre realizadas por los presos irlandeses o las gravísimas vulneraciones cometidas en Guantanamo o Abu Graibh. El mundo entero debe conocer que actualmente, la mayor violencia política existente en Europa es la que padecen las y los presos políticos vascos.
La persecución contra las personas huidas o en el exilio también debe de terminar. En los últimos días nos ha alegrado el amplio y plural apoyo recabado por las y los ocho jóvenes independentistas que se han encerrado en Izpura. Llamamos a tomar parte en las movilizaciones de apoyo a sus derechos. Asimismo, queremos mostrarles todo nuestro apoyo tanto a ellos y ellas como a sus familiares!!
Bortizkeria amaigabe honekin amaitu beharra dago. Euskal jendarteak euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak defendatu eta bide honetan euren senide eta lagunak babestu behar ditu. Eskubideen errespetuaren aroan sartu behar du gure herriak. Ezinbestekoa da euskal jendartea osatzen duten sektore guztiak aktibatzea euskal preso politikoak Euskal Herrira, kalera eta etxera bidean jartzeko. Hori da gure xedea eta gure indar guztiak horretan inbertituko ditugu.
Finalmente, señalar que es fundamental la participación del Colectivo de Presos y Presas Políticas en el proceso. En ese sentido, queremos aplaudir que una delegación del Acuerdo de Gernika vaya a entablar relaciones con la portavocía del Colectivo de Presos y Presas Políticas Vascas para dar cauce a su participación en el proceso abierto en Euskal Herria. Y es que consideramos que la aportación del EPPK es imprescindible.