- Danien Pastor (Bilboko Errekalde auzoan)
– Iñigo Zapirain (Bilboko alde zaharrean)
– Beatriz Etxeberria (Bilboko alde zaharrean, Iñigo Zapirainekin batera)
– Lorena Lopez (Bilbon, Errekalde auzoan)
Lauak Bilbokoak dira.
Gaur arratsaldean mobilizazioak burutuko dira alde zaharrean eta Errekalden. Lehen Barakaldon mobilizazioa izango dela aipatu dugu baina momentuz ez dugu horren berririk.
Ondoren Iturbide kalean Bea Etxeberriaren etxea miatu dute.
Lau atxilotuen abokatuek Habeas Corpusa eskatu dute, alegia, atxilotuak berehala epailearen aurrera eramanak izan daitezela. Bestetik, inkomunikazioa ekiditeko neurriak ere eskatu dituzte. Senideei beraien egoeraren berri ematea maiztasun batekin, konfidantzazko medikuaren bisita izatea zortzi orduro, eta atxiloaldi osoa kameraz grabatzea.
Bihar goizean Amnistiaren Aldeko Mugimenduak agerraldia burutuko du atxilotuen senideekin.Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren irakurketa:
Guardia Zibilak gaur goizean Bizkaian burutu duen polizia operazioa dela eta Amnistiaren Aldeko Mugimendutik benetako kezka azaldu nahi dugu atxilotuak izan diren herritarrek jasan ditzaketen tortura basatien aurrean. Guardia Zibilak sistematikoki erabiltzen du tortura horrelako polizia operazioetan, inkomunikazio aldia baliatzen dutelarik atxilotuei mota guztietako tratu txar físiko nahiz psikologikoak eragiteko.
Euskal Herrian abian den eta astez aste gorpuzten ari den prozesu politikoaren aurrean errepresioa da Espainiako Gobernuak hartu duen jarrera politikoa. Benetako prozesu demokratikoa baten aldeko lanak errepresioa du ordainetan oraindik orain. Honela torturarekin, espetxearekin, sakabanaketarekin eta antzeko atxiloketekin erantzuten die Espainiako Gobernuak euskal herritarron askatasun, konponbide eta bake nahiei.
Errepresioaren aurrean mobilizazioa eta presio soziala areagotzea dagokigu. Horretan ari gara eta hori erakusten dute azken hilabeteotan burutuko ditugun masa mobilizazio ikaragarriek. Herritarron mugimenduak eta aktibazioak ekarriko du errepresioaren gelditzea eta desaktibazioa.
Zentzu honetan datozen egunetan Bilbon burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dugu.