«Murrizketen aurrean, emakume, piztu borroka. Reforma de pensiones: más pobreza para las mujeres» lelopean euskal gehiengo sindikalak hainbat ekimen egin ditu gaur, Martxoak 8, hego Euskal Herriko hiriburuetan.
Goizeko 10:00etan batzarrak egin dira Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean; bertan egungo testuingurua, pentsioen erreforma, erreforma horren ondorioak emakumeengan eta gehiengo sindikalaren proposamenak izan dira hizpide.
Batzarren ostean emakumeen eskubideen alde manifestazioak egin dira lau hiruburuetan.