Bilboko kaleak bete dituzte Ertzaintzaren bortizkeria eta herri-mugimenduaren aurkako kriminalizazioa salatzeko

Bil­bo­ko kaleak bete dituz­te Ertzain­tza­ren bor­tiz­ke­ria eta herri-mugi­men­dua­ren aur­ka­ko kri­mi­na­li­za­zioa salatzeko

Tabla de contenidos

Bil­bo­ko (Biz­kaia) kalee­tan ozen entzun dira alda­rriak esku­bi­de zibil eta poli­ti­koen defen­tsan eta Eus­ko Jaur­la­ritza­ren kri­mi­na­li­za­zioa­ren aur­ka. Herri-mugi­men­du­ko ia 200 era­gi­lek babes­tu­ta­ko mani­fes­ta­zioan argi esan dute «pre­miaz­koa» dela erre­pre­sioa­ri mugak jar­tzea, eta elkar­ta­sun-mezuak ere zabal­du dituz­te: «Doa­kie­la besar­ka­da bat Eus­kal Herrian zehar eta hara­go erre­pre­sioa pai­ratzen ari diren guz­tiei; Vito Qui­le­sen eki­tal­di faxis­ta­ri aurre egi­tea­ga­tik atxi­lo­tu­ta­ko 28 kideei; Beran­gon ongie­to­rria egi­tea­ga­tik auzi­pe­tu­ta dau­de­nei; Iran­go herria­ri eta Ekial­de Hur­bi­le­ko erre­sis­ten­tzia­ri elkar­ta­su­na adie­raz­tea­ga­tik atxi­lo­tu dituz­ten bi kideei; Ipar Eus­kal Herrian erre­pre­sioa pai­ratzen ari diren kide guz­tiei; eta, oro har, kapi­ta­lis­moa­ren zein inpe­ria­lis­moa­ren bide­ga­be­ke­riei aurre egi­tea­ga­tik erre­pre­sioa jasa­ten duten guztiei».

Mobi­li­za­zioa­ren amaie­ra­ko eki­tal­dian adie­ra­zi dute Jaur­la­ritzak ziklo erre­pre­si­bo berri bat abia­tu due­la Bin­gen Zupi­ria­ren esku­tik: «Berak dio pro­tes­ta-esku­bi­dea ber­ma­tua dagoe­la EAEn, bai­na errea­li­ta­tea oso bes­te­la­koa da. Ezin dute ber­di­na esan Flo­ti­lla­ko kideek, ezta Iker Ara­nak, Amaia Zabar­tek, Xuhar Pazo­sek edo Aritz Iba­rrak ere. Gaz­tetxe bat ire­kitzea erre­pre­sio­ra­ko moti­bo da, gal­de die­zaie­te­la Gal­da­kao­ko edo Eibar­ko gaz­teei. Sio­nis­mo geno­zi­da­ren aur­ka egi­tea ere jazar­pe­ne­ra­ko arra­zoia da, Flo­ti­lla­ren kasuak edo Vuel­ta­ko pro­tes­tek izan­da­ko eran­tzu­nak era­kus­ten duten modura».

Erre­pre­sioa nonahi

Erre­pre­sioa pai­ratzen dute­nen kasu gehia­go ere izan dituz­te gogoan: «Azpei­tian, zabo­rron­tzi batean erro­tu­la­do­rez egin­da­ko mar­go­ke­ta baten ondo­tik 20 auzi­pe­tu baino gehia­go dau­de. Kan­pal­di baketsu bat, fut­bol-tal­deei harre­ra egi­tea, kale-sal­men­ta… isu­nak, jipoiak eta atxi­lo­ke­tak jasa­te­ko arra­zoi dira. Eus­ka­raz min­tza­tu eta hiz­kun­tza-esku­bi­deak erres­pe­ta dai­te­zen eskatzea bera, isu­nak jasotze­ko arra­zoia da. Antze­ko adi­bi­deak ema­ten jarrai­tu gene­za­ke eta ez genu­ke seku­la amaituko».

Boze­ra­mai­leek azal­du dute­nez, aipa­tu­ta­ko kasue­kin ondo­rioz­ta dai­te­ke kolo­kan dau­de­la pro­tes­ta-esku­bi­dea eta esku­bi­de zibil zein poli­ti­koak: «Gaz­tetxeak ire­kitzea, des­obe­dien­tzia zibi­la, etxe­ga­betzee­tan gor­putza jar­tzea… Pro­tes­ta-for­ma zile­gi, demo­kra­ti­ko eta beha­rrez­koak dira. Herri-mugi­men­dua­ren borro­kak ezin ditu­zue bes­te­rik gabe erre­pre­sioa­ren zakuan sartu!».

Esku­bi­de zibil eta poli­ti­koak ezbaian

Mobi­li­za­zioa­ren amaie­ran sei­na­la­tu dute «jokoan dagoe­na» dela kapi­ta­lis­moa­ri eta haren injus­ti­ziei aurre egi­te­ko auke­ra: «EAJk eta esta­tuek argi dau­ka­te, esku­bi­de zibil eta poli­ti­koak murriz­ten ari dira dato­rren kri­sial­dia­ren aurrean eran­tzu­te­ko auke­ra­rik egon ez dadin. Esku­bi­de zibil eta poli­ti­koak murriz­ten ari dira, beraien interes poli­ti­ko eta eko­no­mi­koak arris­kuan jar­tzen dituz­te­la­ko. Herri-mugi­men­dua ahul eta otzan nahi dute. Beraien laguntxo espe­ku­latzai­leen aur­ka ez deza­gun pro­tes­ta­tu, Israe­le­kin akor­dioak egi­ten jarrai­tu deza­ten, jabe­dun han­dien erai­ki­nik bir­ja­be­tu ez deza­gun edo­ta eko­sis­te­men sun­tsi­ke­ta­re­kin nego­zioa egi­ten jarrai­tu dezaten».

Kon­tra­ra, ordea, pro­tes­ta egi­te­ko esku­bi­dea alda­rri­ka­tu dute, eta jaki­na­ra­zi dute lanean jarrai­tu­ko dute­la edo­no­la­ko zapal­kun­tzen aur­ka. Era berean, espi­ral kri­mi­na­li­zatzai­lean «pau­so bat atze­ra» egin deza­la exiji­tu dio­te Jaur­la­ritza­ri: «Gure alde­tik, esku­bi­de zibil eta poli­ti­koen alde segi­tu­ko dugu lanean, elka­rri eskua luza­tuz eta mota guz­tie­ta­ko injus­ti­zien aur­ka ekar­pe­na egi­nez. Gaur­ko mobi­li­za­zioa urrats bat gehia­go izan dadi­la nora­bi­de horretan».

2026eko ekai­na­ren 20

Fuen­te: https://​gedar​.eus/​a​k​t​u​a​l​i​t​a​t​e​a​/​b​i​l​b​o​k​o​-​k​a​l​e​a​k​-​b​e​t​e​-​d​i​t​u​z​t​e​-​e​r​t​z​a​i​n​t​z​a​r​e​n​-​b​o​r​t​i​z​k​e​r​i​a​-​e​t​a​-​h​e​r​r​i​-​m​u​g​i​m​e​n​d​u​a​r​e​n​-​a​u​r​k​a​k​o​-​k​r​i​m​i​n​a​l​i​z​a​z​i​o​a​-​s​a​l​a​t​z​eko

Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *