Des-Kon­tro­le­ko kideek jaso­ta­ko jipoia sala­tu dute AAMk, Boltxek eta San Bizen­te­ko Jai Batzordeak

Des-Kon­trol musi­ka tal­de­ko kideek osti­ral gauean Bara­kal­don jaso zuten jipoia gaitzetsi eta sala­tu dute amnis­tia­ren alde­ko mugi­men­duak, Boltxe Kolek­ti­boak eta San Bizen­te­ko Jai Batzor­deak, bes­te­ren artean.

GARA | BILBO

Bara­kal­do­ko San Bizen­te­ko Jai Batzor­deak gogor sala­tu du joan den osti­ra­lean ger­ta­tu­ta­koa. «Ilun­tze­ko hama­rrak ingu­ruan, jaie­kin eta batzor­dea­re­kin zeri­ku­si­rik ez duen jen­de tal­de bat jaiak ospatzen ari ziren toki­ra sar­tu zen uka­bil ame­ri­kar eta borre­kin. Haien hel­bu­rua ‑ohar batean adie­ra­zi zute­na­ren arabera‑, fes­te­tan par­te har­tze­koa zen musi­ka tal­de bat boi­ko­tatzea zen». Horien ara­be­ra, «Des-Kon­tro­le­ko tal­de­ki­deen aur­ka­ko era­soak arris­ku larrian jarri zuen jaiez gozatzen ari zen jen­dea, eta tal­deak ezin izan zuen ondo­ren­go kon­tzer­tuan par­te har­tu». Arra­sa­te­ko tal­de­ko kideez gain, ingu­ruan zegoen jen­deak ere kol­peak jaso zitue­la jaki­na­ra­zi zuen Jai Batzor­deak, eta ingu­ru­ko taber­ne­tan hain­bat kal­te mate­rial sor­tu zirela.

Bara­kal­do­ko amnis­tia­ren alde­ko mugi­men­du­ko kideek, hala­ber, ger­tae­ra gogor sala­tu zuten eta Des-Kon­trol musi­ka tal­deak bere ibil­bi­dean eus­kal pre­so poli­ti­koen defen­tsan era­kutsi­ta­ko jarre­ra eta kon­pro­mi­soa nabar­men­du zuten. «Osti­ra­lean jasan zuten era­soa sala­tu nahi dugu, eta tal­de­ki­de guz­tiei gure babe­sa eta elkar­ta­su­na hela­ra­zi nahi die­gu», gai­ne­ra­tu zuten.

Boltxe Kolek­ti­boa­ren hitze­tan, «Eus­kal Herria erai­kitzen ari gare­non­tzat lotsa­ga­rria da horre­la­ko ger­tae­re­tan par­te har­tzen duten basa­piz­tiek duten jarre­ra». «Elkar­ta­sun osoa adie­ra­zi nahi die­gu Des-Kon­trol tal­de­ko kideei, bai­ta beraien musi­kaz gozatzen duten guz­tiei ere», adie­ra­zi zuen tal­deak ohar baten bitartez.

Osti­ral gauean

Bara­kal­do­ko Herri Kolo­re elkar­teak adie­ra­zi zue­nez, tal­de­ki­deek «zau­ri oso larriak era­gi­te­ko leku zehatze­tan» jaso zituz­ten kol­peak. «Tal­de­ki­dee­ta­ko batek zor­tzi pun­tu ditu buruan; bes­te batek lau pun­tu buruan eta moko­rrean zau­ri larria; hiru­ga­rren batek bi pun­tu buruan, kol­pea sudu­rrean eta ubel­du­rak begi batean eta atza­ma­rre­tan; eta lau­ga­rre­nak eskua apur­tu­ta, zau­riak lepoan eta bela­rrian eta ubel­du­ra uga­ri biz­ka­rrean», jaki­na­ra­zi zuten.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *