LABek, azken osti­ra­la dela eta “Herri­ra” mugi­men­duak ospi­ta­le zein herrie­tan anto­la­tu­ta­ko mobi­li­za­zioe­tan par­te har­tze­ko deia egin du

Dato­rren osti­ra­lean, hilak 24, mobi­li­za­zioak buru­tu­ko ditu “Herri­ra” mugi­men­duak ospi­ta­le zein herrie­tan eta auzoe­tan. Eguer­di­ko 12:00etan buru­tu­ko dira ospi­ta­lee­ta­ko kon­tzen­tra­zioak, Basur­ton (Bil­bo), Donos­tian, Vir­gen del Cami­non (Iru­ñean) eta San­tia­gon (Gas­tei­zen). Arratsal­dez, ohi­ko mobi­li­za­zioak buru­tu­ko dira herri eta auzoe­tan. Mobi­li­za­zio hauen bidez gai­xo­ta­sun larriak dituz­ten pre­soak aske uzte­ko alda­rri­ka­pe­na zabal­du­ko da.
LABen ustez, mutu­rre­ko espetxe egoe­rak gain­ditzeak izan behar du lehen­ta­su­na. Eta horrek, bete-betean, gai­xo­ta­sun larriak dituz­ten eus­kal pre­so poli­ti­koez hitz egi­te­ra garamatza.
Azken asteo­tan izan­da­ko ger­tae­ra larriek egoe­ra­ren larri­ta­su­naz ohar­ta­raz­te­ra bul­tzatzen dute. Hor dugu Txus Mar­ti­nen adi­bi­dea, Jose Mari Pere­ze­na edo egoe­ra larrian dau­den lau pre­so poli­ti­ko nafarrena.

Espetxee­tan egoe­ra larrien berri txos­ten medi­kuek ema­ten dute. Asko adi­nean aurre­ra doa­zen pre­soak dira, jada 15, 20 edo 25 urte­ko espetxe zigo­rrak bete dituz­te­nak, kon­de­na betea iza­na­ga­tik orain­dik pre­so man­ten­tzen dituz­te­nak. Kasu gehie­ne­tan etxe­tik ehu­na­ka kilo­me­tro­ta­ra saka­ba­na­tuak dau­de, iso­la­men­du egoe­ran, osa­sun asis­ten­tzia kax­ka­rra­re­kin, eli­ka­du­ra desegokiarekin.

LABek dei egin die gober­nuei espetxe poli­ti­ka anker hau aldatze­ko urratsak eman ditza­ten, bes­teak bes­te gai­xo­ta­sun larriak dituz­ten pre­soak aska­tuz. Azken finean eus­kal pre­so poli­ti­koen giza esku­bi­deez ari gara, herri­tar guz­tiei dagoz­kien giza esku­bi­deez. Esku­bi­de hauek urratzen jarraitzeak ondo­rio atze­rae­zi­nak izan ditzake.

Eus­kal Herrian, 2012ko otsai­la­ren 21ean

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *