[Euskara]
EUSKAL JAIREN 20 URTEURRENAREN PINTADENGATIK EPAIKETA
Gaur goizean, Iruñeko Probintzia Auzitegian hiru lagunen aurkako hutsegite epaiketa izan da, Euskal Jairen okupazioaren hogeigarren urteurrena iragartzeko pintada batzuk egitearen akusaziopean.
Auzipetutako hiru lagunak eta epaiketara joan den publikoa hondartza jazkeraz aurkeztu dira.Halaber, “Maya no quiere playa” lelodun kamisetak soinean zeramaten okupazioaren aldeko mugimenduaren aurkako kriminalizazioa salatzeko. Izan ere, gaurko epaiketaz gain Euskal Jairen okupazioaren hogeigarren urteurren egunean Aqua Voxen egin zen txonbo herrikoiagatik seguraski hainbat lagun epaituak izango direlako hainbat deliturengatik. Harrigarria bada ere hiru akusatuak hirurehun euroko isun bana jaso dute gertaera berberengatik.
Epaileak behin behinean epaiketa bertan behera utzi du auzipetutako bat euskeraz hasi delako eta itzultzailea etorri arte ez da berriro hasi. Epaitutakoek uko egin diote deklaratzeari auzitegi honi gertaera hauek epaitzeko zilegitasunik aitortu ez diotelako. Azken hitzaren txanda heldu denean akusatuek salatu dute Euskal Jai suntsitu zutenak, higiezinen espekulazioaren bitartez aberastu direnak eta pobretutako jendea euren etxeetatik botatzen duten bankariak libre dauden bitartean, Euskal Jai defenditu eta okupazioa aldarrikatzen dutenak auzitegietatik pasatzera kondenatuta daudela. Halaber, auzoaren sostengua zuen jai eta aldarrikapen jardunaldi bat egiteagatik epaiketa hau eta herri txonboaren harira seguraski burutuko duten beste epaiketa bat izango dela kritikatu dute. Gainera, herri mugimenduaren kontrako kriminalizazioa salatu dute. Izan ere, isun asko jasotzen ari dira eta horrek kaleko protesta itotzeko helburu argia du.
Fiskaltzak 6 eguneko etxe arrestatzea eskatu du eta pintaden garbiketarako gastuen kalte ordaina (624,25€). Aldi berean, defentsa abokatuak auzipetuen absoluzioa eskatu du gertaeretan auzipetuen parte hartzea aski egiaztatuta gelditu ez delako. Honen ondoren, epaiketa epailaren zain gelditu da.
EUSKAL JAI BIZIRIK